Malcolm Turnbull

Wikipedia, Entziklopedia askea
Malcolm Turnbull
Malcolm Turnbull PEO (cropped).jpg
Coat of Arms of Australia.svg
29. Australiako Lehen Ministroa

2015eko irailaren 15a - 2018ko abuztuaren 24a
Tony Abbott - Scott Morrison
Minister for Broadband, Communications and the Digital Economy (en) Itzuli

2013ko irailaren 18a - 2015eko irailaren 14a
Anthony Albanese (en) Itzuli - Mitch Fifield (en) Itzuli
Leader of the Opposition of Australia (en) Itzuli

2008ko irailaren 16a - 2009ko abenduaren 1a
Brendan Nelson (en) Itzuli - Tony Abbott
Minister for the Environment (en) Itzuli

2007ko urtarrilaren 30a - 2007ko abenduaren 3a
Ian Campbell (en) Itzuli - Peter Garrett (en) Itzuli
Australiako Ordezkarien Ganberako Kidea

2004ko urriaren 9a - 2018ko abuztuaren 31
Peter King (en) Itzuli - Kerryn Phelps (en) Itzuli
Barrutia: Wentworth (en) Itzuli
Hautetsia: 2004 Australian federal election (en) Itzuli
Delegate to the Australian Constitutional Convention, 1998 (en) Itzuli

1998ko otsailaren 2a - 1998ko otsailaren 13a
← baliorik ez - baliorik ez →
Barrutia: Hegoaldeko Gales Berria
Hautetsia: baliorik ez
Bizitza
JaiotzaSydney1954ko urriaren 24a (67 urte)
Herrialdea Australia
Familia
AitaBruce Bligh Turnbull
AmaCoral Lansbury
Ezkontidea(k)Lucy Turnbull  (1980ko martxoaren 22a -
Hezkuntza
HeziketaSydney Law School (en) Itzuli
Vaucluse Public School (en) Itzuli
Sydneyko Unibertsitatea
Brasenose College (en) Itzuli
(1978 - 1980) Bachelor of Civil Law (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria, politikaria, ekintzailea, investment banker (en) Itzuli eta barristerra
Lantokia(k)Canberra
Enplegatzailea(k)Goldman Sachs  (1998 -  2001)
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakatolizismoa
Alderdi politikoaLiberal Party of Australia (en) Itzuli

malcolmturnbull.com.au
Facebook: malcolmturnbull Twitter: TurnbullMalcolm Instagram: turnbullmalcolm Youtube: UCOYUOwClHjweriDcsHX6mTQ Edit the value on Wikidata

Malcolm Bligh Turnbull (Sydney, 1954ko urriaren 24a) australiar kazetari, abokatu, enpresaburu eta politikaria da. Australiako 29. lehen ministroa izan zen 2015etik 2018ra.

Arte eta Lege ikasketak egin zituen Sydneyko Unibertsitatean eta, ondoren, Oxfordeko Unibertsitatean. Hogei urtez kazetari, abokatu eta bankari lanetan aritu zen. 1993tik 2000ra Australiako Mugimendu Errepublikanoaren lehendakaria izan zen.

Alderdi Liberaleko kide izan zen eta 2004an diputatu federal hautatu zuten lehen aldiz. 2007an Ingurumeneko eta Uraren ministro izan zen John Howarden gobernuan. Urte horretan Alderdi Liberaleko buruzagi hautatu zuten eta oposizioko buru bihurtu zen. 2009an alderdiko lidergoa galdu zuen Tony Abbotten aurka. Hasiera batean politikatik erretiratzea pentsatu ondoren, azkenean politikan jarraitzea erabaki zuen eta 2013an Abbottek Komunikazio ministro izendatu zuen.

2015ean Abbotten aurka egin zuen eta bozketa batean Alderdi Liberaleko buruzagi berria aukeratu zuten. Ondorioz, Australiako lehen ministro bihurtu zen. Zientzia, berrikuntza eta azpiegiturak izan zituen lehentasun. 2006ko hauteskundeak irabazi ondoren, berdintasunezko ezkontzaren legea lortu zuen. 2008an bere alderdiko diputatu batzuek aurre egin zioten eta Scott Morrison aukeratu zuten alderdiko buruzagi eta lehen ministro.

Turnbull presbiteriano gisa aritu zen eta katoliko batekin ezkondu ondoren katolizismora bihurtu zen.