Edmund Barton
Sir Edmund Barton (Glebe, Sydney, 1849ko urtarrilaren 18a – Medlow Bath, Hegoaldeko Gales Berria, 1920ko urtarrilaren 7a), Australiako politikaria eta epailea izan zen, herrialdeko estreinako Lehen Ministroa eta Epaitegi Gorenaren sortzaileetakoa.
Kargu horiek direla eta, Australian ikur nazional bilakatu da Barton. Bere ekarpen nagusia 1890eko hamarkadan zehar federazio-mugimenduaren lidergoa izan zen. Lehendabiziko hauteskundeetan (1901) hautaturik aterata, bi urte geroago utzi zuen postua Australiako Epaitegi Goreneko kidea bihur zedin.
|
![]() |
Artikulu hau Hegoaldeko Gales Berriko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |