Bob Hawke

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Bob Hawke
Bob Hawke 1987 portrait crop.jpg
Treasurer of Australia Itzuli

1991-06-02 - 1991-06-04
Paul Keating - John Kerin Itzuli
23. Australiako Lehen Ministroa

1983-03-11 - 1991-12-20
Malcolm Fraser Itzuli - Paul Keating
Member of the Australian House of Representatives Itzuli

1980-10-18 - 1992-02-20
Gordon Bryant Itzuli - Phil Cleary Itzuli
Barrutia: Wills Itzuli
Hautaketa: 1980 Australian federal election Itzuli
Bizitza
Jaiotza Bordertown Itzuli1929ko abenduaren  9a
Herrialdea  Australia
Bizilekua Northbridge Itzuli
Heriotza Sydney2019ko maiatzaren  16a (89 urte)
Hobiratze lekua Macquarie Park Cemetery and Crematorium Itzuli
Familia
Aita Clem Hawke
Ezkontidea(k) Hazel Hawke  (1956-03-03 -  1995)
Blanche d'Alpuget Itzuli  (1995-07-23 -  2019-05-16)
Hezkuntza
Heziketa University of Western Australia Itzuli
Perth Modern School Itzuli
Australian National University Itzuli
University College Itzuli
Oxfordeko Unibertsitatea
Hizkuntzak ingelesa
Jarduerak
Jarduerak politikaria, union organizerra Itzuli eta sindikalista
Lantokia(k) Canberra
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Australian Labor Party Itzuli

Robert James Lee "Bob" Hawke (Bordertown, 1929ko abenduaren 9a - Sydney, 2019ko maiatzaren 16a) Australiako politikaria izan zen. Australiako lehen ministro izan zen ondoz ondoko lau gobernutan, 1983tik 1991ra, Alderdi Laboristaren aldetik.

Zuzenbideko eta Nazioarteko Harremanetako ikasketak egin zituen Oxfordeko Unibertsitatean. Australiara itzuli zenean, Australiako Sindikatu Federazioko kide egin zen, eta sindikatuko lehendakari ere izan zen 1970etik 1980ra. Haren osaba Albert Hawke bezala (Mendebaldeko Australiako lehen ministro izandakoa 1953-1959 bitartean), Alderdi Laboristako kide egin zen. 1971n, bigarren lehendakariorde hautatu zuten, eta, 1973an, alderdiko lehendakari. 1980an diputatu hautatu zuten, eta, 1983ko hauteskunde aurreratuetan, Alderdi Laborista Alderdi Liberalari nagusitu zitzaiolarik, Australiako lehen ministro. Hirutan berretsi zuen kargua, 1984, 1987 eta 1990eko hauteskundeetan. Bere agintaldiko ekintza aipagarrienetako bat Asiako eta Pazifikoko herrialdeen arteko loturak estutuko zituen Kontseilu Ekonomikoa sortzea izan zen (1989ko urtarrilean). 1990ean Australian izan zen krisi ekonomikoak behartuta, konfiantza-botoa eskatu zuen, baina ez zuen lortu, eta dimisioa eman behar izan zuen 1991ko abenduan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Bob Hawke Aldatu lotura Wikidatan