Gasteizko Hiri Garraioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Artikulu hau Gasteizko hiriko autobus sareari buruzkoa da; Gasteizko Udalako enpresa publikoari buruzkoa beste hau da: «TUVISA».
Gasteizko Hiri Garraioa
Bus MB Citaro G Tuvisa 64.jpg
Sareko autobus bat Katedral Berria geldialdian
Datu orokorrak
Garraio motaHiriko autobusa
EskualdeakGasteiz,  Araba
Line kopurua17
Geltokiak592
JabeaGasteizko Udala
Webguneawww.vitoria-gasteiz.org
Ustiapena
Hasiera1967ko urtarrilaren 1a (54 urte)
EragileakTUVISA
Datu teknikoak
Luzera299,4 km
Abiadura maximoa50 km/h
 Egunezko mapa
Gasteizko autobus sarea 2015.svg
 Gauezko mapa
Gasteizko gautxori sarea 2014.svg

Gasteizko Hiri Garraioa Gasteiz arabar hiriburuan dagoen hiriko autobus sarea. Sareak Gasteiz hiriko hiri-eremu osoa hartzen du, Eratzun Berdearen barruko auzo guztietara iristen da, eta Euskotren Tranbiak lan egiten duen Gasteizko tranbiak osatzen du. 2015eko otsailaren 27an, 17 linea ditu: 10 egunezkoak, 5 gauezkoak eta 3 bereziak.

Sarea 1967ko urtarrilaren 1an inauguratu zen, eta hainbat birmoldaketa jasan zituen historian zehar. Berrienak 2009 eta 2015ekoak izan ziren, sarearen egungo egoera zehaztu zutenak.

Identitatea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bi autobus mota daude. Gehienak antzinako eredukoak dira, non autobusak erabat grisak diren. Aurrealdean, TUVISA enpresaren logotipo zaharra ageri da. Alboetan logotipoa eta Gasteizko Udalako armarria daude.

Azken urteotan, sarearen irudia berritu egin da. Horrela, autobus berriak berdez eta zuriz margotuta daude. Aurrealdeak, bai eta alboen goialdeak ere, kolore berdea jasotzen dute, eta atzealdeak eta alboen behealdeak, berriz, zuria. Halaber, TUVISAren logo berritua autobusetan ere agertzen da, baina diskretuagoa: behealdean, ezkerraldean, eta gidariaren leihatilaren gainean.

Tuvisa.jpg69 Tuvisa - Flickr - antoniovera1.jpg TUVISA - logo.svgVectia Veris.12 ya en marcha en el barrio de Lakua.jpg
Diseinu zaharra Diseinu berria

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gasteizko autobus sarea TUVISAk ustiatu izan du beti, 1967ko urtarrilaren 1an sortu zenetik.

Bere historian zehar, hainbat aldaketa jasan zituen, lineak sortu, ezabatu, desbideratu, handitu, moztu eta abar zirelarik. Nabarmenena 13. linea kentzea izan zen, 2008ko abenduaren 23an, tranbiaren inaugurazioaren ondoren.

Hauxe zen sarearen egoera 2009ko urriaren 29an:

Linea Izena Luzera (km) Geldialdiak Maiztasuna
1 Zirkunbalazioa 1 8,78 20 15'
2 Zirkunbalazioa 2 8,74 23 15
3 Abetxuku-Katedrala 11,47 24 15'
4 Zaramaga-Katedrala 6,38 16 15'
5 Gamarra-Prado kalea 19,25 32 30'
6 Jundiz-Nafarroako Erregeak 22,31 28 -
7 Aranbizkarra-Sansomendi 14,17 34 20'
8 Arana-Sansomendi 14,27 37 20'
9 Armentia-Errekaleor 14,85 38 30'
10 Astegieta-Adurtza 22,20 54 30'
11 Salbatzailearen hilerria 14,50 13 -
12 Lakua-Katedrala 7,94 20 12'
13 Txagorritxu-Katedrala 10,16 28 15'
14 Donostia-Katedrala 9,66 22 20'
15 Alde Zaharra 4,48 10 30'
16 Periferikoa 1 11,30 17 20'
17 Periferikoa 2 11,00 17 20'
18 Salburua-Zabalgana 12,21 30 30'


Sare berria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2009ko urrian Gasteizko Udalak autobus zerbitzua berregituratu zuen, lehen zeuden lineak, gehien bat auzoetatik hiriko erdigunera joateko zirenak, guztiz ezabatuz eta egitura ortogonal baten antz gehiago zuen sarea osatuz 9 linearen bidez (horietako 4, izatez, aurkako noranzkoan doazen 2 linea dira). Sare berriaren ezarpenak 3 helburu bete nahi zituen: maiztasunak handitzea (20-30 minututik 10 minutura igaro ziren), auzoetan sartuko ez ziren linea zuzenagoak eratzea autobusen abiadura komertziala handitzeko, eta metro sare baten modura funtzionatuko zuen sare bat osatzea.[1]

Sarea, beraz, honela geratu zen:[2]

Egunezko lineak Gauezko lineak Linea bereziak
TUVISA - L1.png  IntermodalKatedral
TUVISA - L2.png  ZaramagaMendizorrotza
TUVISA - L3.png  BetoñuZumakadi
TUVISA - L4.png  LakuaMariturri
TUVISA - L5.png  SalburuaSansomendi
TUVISA - L6.png  ZabalganaSalburua
TUVISA - L7.png  BorinbizkarraErrekaleor
TUVISA - L8.png  IntermodalUnibertsitatea
TUVISA - L9.png  GamarraZumakadi
TUVISA - G1.png  LakuaAbetxuko
TUVISA - G2.png  AdurtzaSalburua
TUVISA - G3.png  ArmentiaZabalgana
TUVISA - G4.png  SansomendiLakua
TUVISA - G5.png  KatedralZaramaga
TUVISA - G6.png  SalburuaAranbizkarra
E1 LovainaSalbatzailearen hilerria
E2 Alde Zaharra
E3 Fernando Buesa Arena
Egunezko mapa Gauezko mapa
Gasteizko autobus sarea.svg Gasteizko gautxori sarea.svg

2010eko urrian berriro egin ziren aldaketak sarean. Kasu hartan moldaketak txikiagoak izan ziren, hamasei hain zuzen, batez ere herritarrek egindako hainbat eskaerari erantzuteko. Horregatik, Aldaian anezka bat sartu zen.

2012ko irailean, Abetxukurako tranbia zerbitzuan jarri zela aprobetxatuz, zenbait berrikuntza egin ziren Salbururako lineetan.[3]

2013an, autobus-zerbitzua Larrein (otsailean, TUVISA - L6.png rekin) eta Borinbizkarra eta Elejalde (irailean, TUVISA - L7.png rekin) auzoetara hedatu zen.

2014an, zerbitzua Arabako Unibertsitate Ospitaleko eraikin berrira luzatu zen, TUVISA - L2.png linearen eskutik. Gainera, TUVISA - G5.png linea (KatedralZaramaga) kendu zen, bere ibilbidearen zati handi bat TUVISA - G1.png lineak hartuz. Gainera, E2 linea (Alde Zaharra) ere desagertu egin zen.[4]

2015eko otsailaren 27tik TUVISA - L10.png lineak (AldaiaLarrein) Aldaiako anezka ordezten du.[5]

Flota berritzea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, TUVISAk asmo handiko plan bat garatu zuen bere flota berritzeko. Plan horrek autobus berriak sartzea aurreikusi zuen, egungoen ordez, modu iraunkorrean. Horrek esan nahi du hortik aurrera autobus hibridoak baino ez dituztela erosiko, eta hori nahiko berria da flota zaharkitu samar batean, Iruñerriko Eskualdeko Hiri Garraioa bezalako beste garraio-sare batzuekin alderatuta.[6]

Enpresak merkatuan eskuragarri dauden autobus-eredu ugari aztertu zituen, eta honako eredu hauek nabarmendu zituen:

Vectia Veris 12 Hybrid MAN Lions City 12C Hybrid Volvo 7700 Hybrid Volvo 7900 Hybrid
BUS 305 de AUVASA.jpg MAN Lion's City Hybrid RATP Ligne 21.JPG Luxembourg AVL Volvo 7700 n°254 L1 Paris Zitha.JPG Volvo 7900 Hybrid de Pamplona.jpg

Urte horretako abenduan, administrazio kontseiluak Vectia nafar enpresaren ereduaren alde egin zuen, horrela, udal sarean MAN markaren 20 urteko nagusitasunari amaiera emanez. TUVISAk Vectiaren alde egiteko erabilitako argudioen artean daude erregaia aurreztea edo beste hiri batzuetan sendotzea, Iruñean, esaterako. Izan ere, eskualdeko garraio-sareak eredu horretako 9 autobus zituen 2017an, horietatik 6 erabat elektrikoak.[7][8]

Planarekin jarraituz, 2018ko irailean 5 autobus iritsi ziren, eta 2019an beste 5; horrela, flotaren % 51 edo gehiago hibridoa edo elektrikoa izateko bidea erraztu zen 2025ean.[9]

Sarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Egunezko lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hiru lineak hiriaren iparraldea eta hegoaldea lotzen dute, eta beste hiruk ekialdea eta mendebaldea. Gainerako hirurek hiria inguratzen dute (bik erdigunetik hurbilago eta besteak kanporagotik), gainontzeko lineak elkarrekin lotuz. Egitura hau bidaiariek linea aldaketak egin ditzaten errazteko pentsatuta dago.

Lineak 10 dira:

Linea Ibilbidea Hasiera Luzera (km) Geldialdiak
 TUVISA - L1.png  Zirkularra: AranbizkarraAriznabarra 2009ko urriaren 30a 7,9 20
 TUVISA - L2.png  Periferikoa: ZaramagaZumakadi 2009ko urriaren 30a 10,2 25
 TUVISA - L3.png  BetoñuZumakadi 2009ko urriaren 30a 7,3 18
 TUVISA - L4.png  LakuaMariturri 2009ko urriaren 30a 8,4 23
 TUVISA - L5.png  SalburuaSansomendi 2009ko urriaren 30a 7,6 20
 TUVISA - L6.png  ZabalganaArkaiate 2009ko urriaren 30a 9,4 25
 TUVISA - L7.png  BorinbizkarraSalburua 2009ko urriaren 30a 7,9 18
 TUVISA - L8.png  Unibertsitatea: GazalbideZumakadi 2009ko urriaren 30a 8,1 20
 TUVISA - L9.png  GamarraZumakadi 2009ko urriaren 30a 6,0 16
 TUVISA - L10.png  AldaiaLarrein 2015eko otsailaren 27a 9,0 20

Gauezko lineak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gauez aritzen diren lineei dagokienez, Gautxori deritzon sistema dago indarrean. 30 edo 60 minutuko maiztasuna daukaten 5 linea daude:

Linea Ibilbidea Hasiera Luzera (km) Geldialdiak
 TUVISA - G1.png  LakuaAbetxuko 2009ko urriaren 30a 10,4 15
 TUVISA - G2.png  AdurtzaSalburua 2009ko urriaren 30a 10,3 23
 TUVISA - G3.png  ArmentiaZabalgana 2009ko urriaren 30a 9,9 17
 TUVISA - G4.png  SansomendiLakua 2009ko urriaren 30a 10,0 19
 TUVISA - G6.png  SalburuaAranbizkarra 2009ko urriaren 30a 6,6 12

Linea bereziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gainera, bi linea berezi daude, hainbat arrazoirengatik aktibatzen direnak eta sarearen eskaintza osatzen dutenak:

Linea Ibilbidea Hasiera Luzera (km) Geldialdiak
 E1 LovainaSalbatzailearen hilerria 2009ko urriaren 30a 7,5 7
 E3 EuropaFernando Buesa Arena 2009ko urriaren 30a 6,5 5

Ustiapena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sarea Gasteizko Udalarena da eta TUVISAk ustiatzen du.[10]

Flota[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Tarifak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eskudirutan edo BAT txartelekin ordain daiteke. Gasteizko tranbia bezala, BARIK eta MUGI txartelak Gasteizko Hiri Garraioa sarean erabili daitezke, prezio berdinetan.[11]

ESKUDIRUTAN
Txartela Egunezko lineetan Gauezko lineetan Line berezietan
Txartel arrunta 1,40 € 1,85 € 1,40 €
Txartel arrunta (familia ugariak) 1,10 € 1,40 € 1,10 €
Txartel arrunta (familia ugari bereziak) 0,70 € 0,90 € 0,70 €
BAT TXARTELAREKIN
Txartela Egunezko lineetan Gauezko lineetan Line berezietan
BAT Orokorra 0,60 € 1,39 € 0,60 €
BAT Orokorra familia ugariak 0,48 € 1,11 € 0,48 €
BAT Orokorra familia ugari bereziak 0,30 € 0,70 € 0,30 €
BAT Berezi 0,15 € 1,39 € 0,15 €
BAT Berezi familia ugariak 0,12 € 1,11 € 0,12 €
BAT Berezi familia ugari bereziak 0,08 € 0,70 € 0,08 €
BAT Pertsonalizatua 0,15 € 1,39 € 0,15 €
BAT Pertsonalizatua hobari soziala 0,15 € barne 0,15 €
BAT Pertsonalizatua hobari soziala familia ugariak 0,12 € 1,11 € 0,12 €
BAT Pertsonalizatua hobari soziala familia ugari bereziak 0,08 € 0,70 € 0,08 €
BAT 30D (nahi beste bidai, 30 eguneko epean) 30,00 € ez dago barne 30,00 €
BAT 30D familia ugariak 24,00 € ez dago barne 24,00 €
BAT 30D familia ugari bereziak 15,00 € ez dago barne 15,00 €
BAT 30D Gaztea 25,50 € barne 25,50 €
BAT 30D Gaztea familia ugariak 20,40 € barne 20,40 €
BAT 30D Gaztea familia ugari bereziak 12,75 € barne 12,75 €
ABONAMENDUAK
Txartela Egunezko lineetan Gauezko lineetan Line berezietan
Eguneko abonua 5,00 € barne 5,00 €
Eguneko abonua familia ugariak 4,00 € barne 4,00 €
Eguneko abonua familia ugari bereziak 2,50 € barne 2,50 €
Bi egunerako abonua 7,50 € barne 7,50 €
Bi egunerako abonua familia ugariak 6,00 € barne 6,00 €
Bi egunerako abonua familia ugari bereziak 3,75 € barne 3,75 €
Hiru egunerako abonua 10,00 € barne 10,00 €
Hiru egunerako abonua familia ugariak 8,00 € barne 8,00 €
Hiru egunerako abonua familia ugari bereziak 5,00 € barne 5,00 €

Bidaiariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Irudiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Gaztelaniaz) Gasteizko Mugikortasun Iraunkorraren eta Espazio Publikoaren Planaren 1. fasea: autobus sarearen ezarpena
  2. (Gaztelaniaz) Gasteizko autobus sarearen mapa
  3. Gasteizko Udala. Udalak zabaldu egingo du hiri autobusen zerbitzua bihartik aurrera Salburuko bizilagunentzat « Prentsa oharrak. (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  4. Wayback Machine. (2007-08-12). «TUVISA zerbitzuaren birmoldaketa» web.archive.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  5. «Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria - L10 linea sortu berria eta aldaketak. Oharra» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  6. (Gaztelaniaz) «Gasteizek kolorea aldatu die autobusei, hamarkada batean bigarrenez» ELMUNDO 2016-03-04 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  7. (Gaztelaniaz) «CAF taldeko Vectiak hamar autobus hibridoak emango dizkio Tuvisari, 3,3 milioiren truke» El Correo 2017-12-20 (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  8. (Gaztelaniaz) «VECTIAk 5 autobus berri emango dizkio TUVISAri» www.revistaviajeros.com (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  9. (Gaztelaniaz) Alava, Noticias de. «TUVISA eta gidariak ez datoz bat autobus hibridoekin» www.noticiasdealava.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  10. «Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria - TUVISA. Hiri autobusak» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).
  11. «Vitoria-Gasteizko Udalaren web-orria - Garraio publikoa - Tarifak, aldaketak eta ordaintzeko moduak» www.vitoria-gasteiz.org (Noiz kontsultatua: 2021-08-23).

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]