Gerrilla

Gerrilla etsaia ahultzea helburu duten ekintza barreiatuetan oinarrituriko gerra mota da. Ohiko armadaik at, gerrilla historikoki herritar xumeez osatuta dago eta haren ekintzak komunikazio lineak saboteatzea eta bakarkakoei edo talde txikiei eraso egitea da. Gerrilla erresistentzia talde eta iraultzaileekin lotu ohi da.
Bestalde, gerrillaren jo-puntua duen Estatuak gerrilla talde terroristatzat izendatu du sarritan.
Gerrillaren teoria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Historian zehar, hainbat autorek teorizatu du gerrillaren funtzio, izaera eta egitekoen inguruan. Horietatik ezagunenak Mao Zedong txinatarra eta Che Guevara argentinar-kubatarra dira. Era berean, Alemaniako RAFeko kide zen Ulrike Meinhofek hiriko gerrilla ereduaz teorizatu zuen.
Gerrilla garaikide esanguratsu batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Jarraian, historian zehar edota gaur egun garrantzitsuak izan diren gerrilla batzuk aipatzen dira. Horietariko batzuk (IRA edo Brigada Gorriak, esaterako) hiri gerrillatzat hartu ohi dira, talde armatu arruntarekin pareka daitekeen gerrilla mota berezia osatuz.
- Palestinan
- Kolonbian:
- Kolonbiako Indar Armatu Iraultzaileak (FARC-EP)
- Nazio Askapenerako Armada (ELN-UC)
- Vietnamen (1960 eta 1970reko hamarkadak):
- Uruguain (1970eko hamarkada)
- Italian (1970 eta 1980ko hamarkadak, batez ere):
- Brigada Gorriak (BR)
- Alemanian (1970reko hamarkadatik 1990reko hamarkadara arte):
- Erresuma Batua eta Irlandan (Ipar Irlandan batez ere):
- Irlandako Armada Errepublikarra (IRA) (2005ean kanpaina armatua amaitutzat emana)
- Mozambike (1960 eta 1970reko hamarkadak):
- Mozambikeko Askapen Frontea (FRELIMO)
- Kurdistan:
- Peru (1980ko hamarkada, batez ere):
- Mexiko:
Gerrillak dituzten herrialdeak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Horietaz gain, egun hainbat gerrillak ondoko herrialdetan dihardute, besteak beste: Irak (gerrilla nazionalistak nahiz islamistak), Sri Lanka (LTTEko tamilak), India (Indiako Alderdi Komunista Maoista), Nepal (Alderdi Komunista Maoista, 2007tik su etenean), Txetxenia (Errusia), Iran (Kurdistango PJAK alderdia), Filipinak (hainbat gerrilla islamista, nazionalista eta komunista), Darfur (Sudan) eta Afrikako hainbat herrialdetan.