Gilgamexen epopeia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gilgameshen epopeia» orritik birbideratua)
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Gilgamexen epopeiaren Uholde Handiaren taulatxoa, akadieraz.

Gilgamexen epopeia Mesopotamiako idazki zaharrena da, buztinezko 12 taulatan idatzia. Bertsio osatuena akadieraz idatzia dago, idazkera kuneiformean. Gilgamex Uruk hiriko erregea zen K. a. 2700 eta K. a. 2500 urteen inguruan, eta haren abenturak kontatzen ditu epopeiak.

Poemak batez ere hiru gai nagusi lantzen ditu: gizakiaren heriotzaren zergatia, hilezkortasuna eta jainkoen jokabidea gizakiekiko. Hori dela eta, sekulako arrakasta izan zuen Ekialde Hurbilean K. a. I. mendera arte, azken batean gizakiarendako garrantzi handiko gaiak baitziren. Halaber, hartzaile nagusiak pertsona kultu, jakintsu eta zibilizatuak izan ziren. Izan ere, jorratzen ziren gaiak horrelako jendea eskatzen zuten, eta gogorarazi behar da filosofiaren sorrera Mesopotamian dagoela eta ez Grezian, uste izan den bezala.

Obraren bilakaerari dagokionez, K. a. 1600ean goiti-beheiti, biltzaile batek jatorrizko bost idazki nagusiak batu eta traskribatu zituen. Nolanahi ere, bertsiorik erabiliena da K. a. 650. urtean Asurbanipal erregearen aginduz egin zena. Eta harrigaria badirudi ere, mendebaldeko gizartera arras berant iritsi zen: aipatu bertsioa 1845era arte ez zuten aurkitu, K. a. 612an Asurbanipal erregearen hiria suntsitu baitzuten eta mendeetan zehar egon baitzen isil-gordean; baina itzulpen-lanak 1872an hasi zituen George Smith izeneko britaniarrak.

Argumentua: 12 taulatxoen laburpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehen sei taulatxoek ospearen bilaketa dute solasgai, eta hondar seiek, hilezkortasunarena.

Ospearen bila (1-6)

1. taulatxoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Poemaren hasmentan, Gilgamex errege bihozgabea da bere menekoekin, eta menekook kexu ageri dira jainkoen aitzinean: asperturik daude erregearen sexu-gosearekin, Uruk hiriko hainbertze emakume bortxatu egiten baititu.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Gilgamexen epopeia Aldatu lotura Wikidatan