Hermann Hesse

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hermann Hesse
Hermann Hesse 2.jpg
Bizitza
Izen osoa Hermann Karl Hesse
Jaiotza Calw1877ko uztailaren 2a
Herrialdea  Alemania
 Suitza
Heriotza Montagnola1962ko abuztuaren 9a (85 urte)
Familia
Seme-alabak
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea eleberrigilea, poeta, literarya, margolaria eta filosofoa
Lantokia(k) Berna
Lan nabarmenak The Glass Bead Game
Demian
Estepako otsoa
Siddhartha
Peter Camenzind
Narcissus and Goldmund
Jasotako sariak
Nominazioak
Influentziak Pietismo, Q19523829 eta psikoanalisi
Izengoitia(k) Emil Sinclair
IMDb nm0381568
www.hermann-hesse.de/
Hesse Signature.svg

Hermann Hesse, NAF[ˈhɛr.man ˈhɛ.sə], (Calw, Baden-Württemberg, Alemania, 1877ko uztailaren 2a - Collina d'Oro, Ticino, Suitza 1962ko abuztuaren 9a ) Alemanian jaiotako poeta, idazle eta margolaria izan zen, suitzar nazionalitatea ere eduki izan zuena. 1946an Literaturako Nobel Saria jaso zuen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1877an Cawleko hirian jaio zen. Bere lehen urteak Alemania eta Suitza artean pasa zituen, haurtzaro eta nerabezaro zailak izan zituen eta ikasketak guztiz utzi zituen 1896an. 1989an Vienako egunkari batean bere lehen poema, Madonna, argitaratu zen. 1898rako idaztea zen bere lan bakarra eta hurrengo urteetan ospea lortu zuen idazle bezala. 1904an Maria Bernoullirekin ezkondu zen eta berarekin hiru seme-alaba izan zituen. 1911an Indonesia eta Sri Lankara bidaiatu zuen, eta esperientzia honek eragin handia izan zuen bere idazkeran. Hurrengo urtean, Suitzara itzultzean, bere emaztearekiko harremana asko txartu zen.

Lehenengo Mundu Gerran gerrako presoez arduratzen egin zuen lan, baina beranduago nazionalismoa kritikatzen hasi zen. Prentsa alemaniarrak eta hiritar alemaniar askok gogor kritikatu zuten Hesse. Gerra ondoren, 1920ko hamarkadan Hesse bi aldiz ezkondu zen emakume ezberdinekin eta margotzen hasi zen. 1923an hiritar suitzarra bilakatu zen. Nazien goraldiak asko kezkatu zuen Hesse, bereziki artearen eta literaturaren aurkako jarrerak. Juduen jazarpenaren aurka idatzi ondoren egunkari alemaniarrek bere idazlanak argitaratzeari utzi zioten. Azkenean guztiz debekatu ziren Alemanian.

Liburu garrantzitsuenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Euskaraz[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hermann Hesse Aldatu lotura Wikidatan
Wikiesanetan artikulu bat dago honi buruz:
Hermann Hesse