Edukira joan

Gonzalo Sánchez de Lozada

Wikipedia, Entziklopedia askea
Gonzalo Sánchez de Lozada

(2003)

77. Boliviako presidentea

2002ko abuztuaren 6a - 2003ko urriaren 17a
Jorge Quiroga - Carlos Mesa
Hautetsia: 2002 Bolivian general election (en) Itzuli

74. Boliviako presidentea

1993ko abuztuaren 6a - 1997ko abuztuaren 6a
Jaime Paz Zamora - Hugo Banzer
Bizitza
JaiotzaLa Paz1930eko uztailaren 1a (94 urte)
Herrialdea Bolivia
Familia
AmaCarmen Sánchez de Bustamante Calvo
Hezkuntza
HeziketaChicagoko Unibertsitatea
Hizkuntzakgaztelania
estatubatuar ingelesa
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria, ekonomialaria eta ekintzailea
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoaRevolutionary Nationalist Movement (en) Itzuli

Gonzalo Sánchez de Lozada (La Paz, Bolivia, 1930eko uztailaren 1a -) boliviar politikaria da, Errepublikako lehendakaria 1993tik 1997ra eta 2002tik 2003ra.

Filosofia eta ekonomia ikasi zuen. Meatzaritzako enpresaburu gisa nabarmendu ondoren, politikan sartu zen, eta MNR Mugimendu Nazionalista Iraultzaileko kide egin zen.

Víctor Paz Estenssoro presidentearen laguntzaile eta adiskide izan zen, eta Plangintza eta Koordinazioko ministro. Kargu horretan zela, ekonomiaren inflazioari eusten eta estatuaren mendeko enpresen administrazioa garbitzen saiatu zen.

1989ko hauteskundeetan, boto gehien izan zituen hautagaia izan zen, baina, Hugo Banzer eta Jaime Paz Zamorak egin zuten hitzarmena medio, ezin izan zuen Boliviako Errepublikako lehendakaritza hartu.

1993ko hauteskundeak irabazi ondoren, Estatuko buruzagi izan zen; Víctor Hugo Cárdenas izan zen presidenteorde. Agintean egon zen bitartean, Boliviako burdinbideen % 50 pribatizatu zuen, eta baita petrolioa, telekomunikazioak, elektrizitatea eta hegazkin-konpainiak ere.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]