Luis García Meza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Artikulu hau Boliviako presidenteari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Luis García».
Luis García Meza
Luis García Meza Tejada.jpg
68. Boliviako presidentea

1980-07-17 - 1981-08-04
Lidia Gueiler Tejada Itzuli - Celso Torrelio Itzuli
Bizitza
Jaiotza La Paz1929ko abuztuaren  8a
Herrialdea  Bolivia
Heriotza La Paz2018ko apirilaren  29a (88 urte)
Heriotza modua berezko heriotza: miokardio infartu akutua
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Zerbitzu militarra
Adar militarra Bolivian Army Itzuli
Gradua jeneral
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna
Alderdi politikoa Politikari independente
Luis García Meza (1929-2018).svg

Luis García Meza Tejada (La Paz, 1929ko abuztuaren 8a - ib., 2018ko apirilaren  29) boliviar militar, politikari eta diktadorea izan zen. Boliviako presidentea izan zen 1980ko uztailaren 17tik 1981eko abuztuaren 4ra arte.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1947. urtean Akademia Militarrean sartu zen, zaldunerian, eta behin graduazioa lortu zuelarik karrera militarra egin zuen. Hainbat zeregin bete zituen gudarostean, besteak beste Gudarostearen Eskola Militarreko komandante izendatu zuten 1976an, eta 1979an; Natusch koronelaren estatu-kolpearen ondoren, komandante orokor izendatu zuten. Beste estatu-kolpe baten ondoren Errepublikako lehendakaritza hartu zuen, 1980. urtean. Horretarako, Argentinako 601 Inteligentzia Batailoiaren laguntza izan zuen.

"Demokrazia ezartzea eta herritar guztientzako justizia, bakea eta segurtasuna lortzea" zen bere helburua, hasierako hitzaldian esan zuenez, baina bere agintaldian zapalkuntza, ustelkeria eta narkotrafikoaren babesa nagusitu ziren. 1981. urtean, Errepublikako Batzar Orokorraren esku utzi behar izan zuen bere kargua.

1989an Boliviako Kongresuak Luis García Meza atxilotzeko agindua eman zuen, besteak beste, hilketak, jazarpena, narkotrafikoa, Estatuaren konstituzioa ez errespetatzea eta giza eskubideen kontrako erasoak egin izana leporatu ziotelarik. Urte hartan bertan ihes egin zuen, baina, 1994an atxilotu zuten Sao Paulon. Atxiloketa gertatu eta berehala eskatu zuen Boliviak estradizioa, eta bere eskaera onartu zen arren, ezin izan zuten 1995. urtea arte estraditatu. Chonchocoroko espetxean egon zen 1995-2008 bitartean. Osasun arazoak zirela-eta, Cossmilgo ospitale militarrera eraman zuten, eta bertan hil zen 2018an.[1]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1.   Molina, Fernando Muere a los 88 años el exdictador boliviano Luis García Meza EL Pais egunkaria, 2018ko apirilak 30, elpais.com . Noiz kontsultatua: 2019-5-29 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]