Grand Slam (errugbia)

Wikipedia, Entziklopedia askea
Grand Slam (errugbi)» orritik birbideratua)
Artikulu hau errugbiari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Grand Slam».
Slam Nagusia
Grand Slam
Sorrera 1908
Taldeak Ingalaterra (13)
Gales (12)
Frantzia (10)
Irlanda (4)
Eskozia (3)
Txapelduna Irlanda (2023)
Ingalaterra eta Gales dira garaipen gehien lortu dituzten taldeak.

Grand Slam (euskaraz: Slam Nagusia; frantsesez: Le Grand Chelem; galeseraz: Y Gamp Lawn; irlanderaz: Caithréim Mhór) Sei Nazioen Torneoko sari bat da, partida guztiak irabazten dituenari ematen zaiona. Saria berez izendapen edo titulu bat da, hots, ez da eskura ematen den trofeoa. Urtero ez da lortzen Grand Slama irabaztea.

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Frantziako selekzioa 1911n Home Nations taldeei (Eskozia, Gales, Ingalaterra eta Irlanda) gehitu zitzaienean jarri zen abian. Aurrez 1908an eta 1909an Frantziaren aurkako partidak ere jokatu ziren, ofizialak izan ez arren, eta beraz urte haietan Galesek lorturiko Grand Slamak ere kontatzen dira.

Bi Grand Slam jarraian irabazteak esan nahi du joaneko eta bueltako partida guztiak irabaztea, urte bakoitzean itzuli bakarra jokatzen baita. Hori gutxitan gertatu da; Galesek 1908–1909an, Ingalaterrak 1913–1914an, 1923–1924an eta 1991–1992an eta Frantziak 1997–1998an.

Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Urtea Irabazlea Oharrak
Home Nations
1908 Gales Gales
1909 Gales Gales Bigarrena jarraian
Bost Nazioen Txapelketa
1911 Gales Gales
1913 Ingalaterra Ingalaterra
1914 Ingalaterra Ingalaterra Bigarrena jarraian
1915–
1919
Lehen Mundu Gerraren ondorioz ez zen jokatu
1921 Ingalaterra Ingalaterra
1923 Ingalaterra Ingalaterra
1924 Ingalaterra Ingalaterra Bigarrena jarraian
1925 Eskozia Eskozia
1928 Ingalaterra Ingalaterra
Home Nations
1933–
1939
Frantziak ez zuen parte hartu
1940–
1946
Bigarren Mundu Gerraren ondorioz ez zen jokatu
Bost Nazioen Txapelketa
1948 Irlanda
1950 Gales Gales
1952 Gales Gales
1957 Ingalaterra Ingalaterra
1968 Frantzia Frantzia
1971 Gales Gales
1976 Gales Gales
1977 Frantzia Frantzia
1978 Gales Gales
1980 Ingalaterra Ingalaterra
1981 Frantzia Frantzia
1984 Eskozia Eskozia
1987 Frantzia Frantzia
1990 Eskozia Eskozia
1991 Ingalaterra Ingalaterra
1992 Ingalaterra Ingalaterra Bigarrena jarraian
1995 Ingalaterra Ingalaterra
1997 Frantzia Frantzia
1998 Frantzia Frantzia Bigarrena jarraian
Sei Nazioen Txapelketa
2002 Frantzia Frantzia
2003 Ingalaterra Ingalaterra
2004 Frantzia Frantzia
2005 Gales Gales
2008 Gales Gales
2009 Irlanda
2010 Frantzia Frantzia
2012 Gales Gales
2016 Ingalaterra Ingalaterra
2018 Irlanda
2019 Gales Gales
2022 Frantzia Frantzia
2023 Irlanda

Garaipenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Taldea Garaipenak Urteak
Ingalaterra Ingalaterra 13 1913, 1914, 1921, 1923, 1924, 1928, 1957, 1980, 1991, 1992, 1995, 2003, 2016
Gales Gales 12 1908, 1909, 1911, 1950, 1952, 1971, 1976, 1978, 2005, 2008, 2012, 2019
Frantzia Frantzia 10 1968, 1977, 1981, 1987, 1997, 1998, 2002, 2004, 2010, 2022
Irlanda 4 1948, 2009, 2018, 2023
Eskozia Eskozia 3 1925, 1984, 1990

Grand Slam Itzuliak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Grand Slam Itzuli bat Hego Hemisferioko errugbi talde batek (Australia, Zeelanda Berria edota Hego Afrika) itzuli bakarreko 4 partidutan Britainiar Uharteetako errugbi talde guztiak garaitzen dituenean lortzen da (Ingalaterra, Gales, Eskozia eta Irlanda). Balentria hau hainbat alditan lortu izan da, Hego Hemisferioko taldeak orokorrean Iparraldekoak baino indartsuagoak baitira.

Taldea Garaipenak Urteak
Hegoafrika Hego Afrika 4 1912/13, 1931/32, 1951/52, 1960/61
Zeelanda Berria Zeelanda Berria 4 1978, 2005, 2008, 2010
Australia Australia 1 1984

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]