Hans Küng

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Hans Küng
Küng3.JPG
Bizitza
Jaiotza Sursee1928ko martxoaren 19a
Herrialdea  Suitza
Hezkuntza
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea teologoa, idazlea, filosofoa, klerikoa, unibertsitateko irakaslea eta apaiz katolikoa
Lantokia(k) Tübingen
Enplegatzailea(k) Tübingengo Unibertsitatea
Jasotako sariak
Kidetza European Academy of Sciences and Arts
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Hans-Küng-Signature-Transparent.png

Hans Küng (Sursee, Suitza, 1928ko martxoaren 19a -) suitzar idazlea da.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Filosofia- eta teologia-ikasketak egin zituen Erromako Unibertsitate gregorianoan. Apaiz egin zen 1955ean, eta ikasketak sakondu zituen Parisko Sorbonan eta Institutu Katolikoan. 1960an, Tubingako Unibertsitatean, teologia-katedradun izendatu zuten. Urtebete lehenago, Joan XXIII.ak Vatikano II.aren laguntzaile ofizial izendatu zuen, eta kargu horretan jardun zuen Kontzilioaren bukaera arte.

1963tik 1980ra irakasle aritu zen Tubingan, eta Ikasketa Ekumenikoen Institutua sortu eta zuzendu zuen han. 1980an alde batera utzi zuen ohiko katedra, eta teologiako bat sortu zuen: Concilium.

Lan aipagarrienak: Elizaren egiturak (1965); Eliza (1968), Zintzotasuna eta egiatasuna. Elizaren etorkizunaren inguruan (1970); Kristauaren askatasuna (1975); Kristau izatea (1977); Existitzen al da Jainkoa? (1979); Betiko bizitza (1983); Itxaropenari eutsi. Eliza berritzeko idazkiak (1993); Judaismoa. Iragana, oraina eta geroa (1993); Kristau pentsalari handiak. Sarrera txiki bat teologiari (1995); Mundu etika baterako proiektua (1995); Dying with Dignity (1998); My Struggle for Freedom: Memoirs (2003); Disputed Truth: Memoirs II (2008).

Egungo pentsamendu katolikoaren teologo aipagarri eta eztabaidatuenetako bat da Küng, eta katolikoen zein protestanteen onespena jaso du, Vatikanoaren aurkakotasuna gorabehera. Gaur egun, Tubingako Unibertsitatean Teologia Ekumenikoa irakasten du.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Hans Küng Aldatu lotura Wikidatan

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]