Henry Every

Wikipedia, Entziklopedia askea
Henry Every

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakHenry Avary
JaiotzaNewton Ferrers (en) Itzuli1659ko abuztuaren 23a
Herrialdea Ingalaterrako Erresuma
HeriotzaDevon, 1696 (36/37 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakkortsarioa, pirata eta esklabo-trafikatzailea

Find a Grave: 13556746 Edit the value on Wikidata
Henry Every itsas guda batean zegoeneko artelan bat

Henry Every edo Henry Avery (Ingalaterra, 1656 inguruan - desagertua: 1696ko ekaina) pirata bat izan zen. 1690eko hamarkadaren erdialdean jardun zuen, Ozeano Atlantikoan eta Indiako Ozeanoan. Zenbait ezizen erabili zituen, hala nola Benjamin Bridgeman, eta pirata kideen artean Long Ben esaten zioten. Famatua da bera baita atxilotua edo borrokan hila izan gabe ihes egitea lortu zuen gutxietako bat, kapitain pirata nagusien artean; eta berak zuzendu zuelako inoizko pirateria ekintza errentagarriena dela jotzen dena.

Haurtzaroa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gutxi dakigu bere bizitzako bere lehen urteei buruz, baina aditu gehienen aburuz, Plymouth (Devonshire, Ingalaterra) inguruan jaio zen 1650eko hamarkada amaieran. Ez dago ziurtasunik bere benetako izenaren inguruan; izan ere, hainbat ezizen erabiltzen zituen.

Every-ren lehenengo erreferentzia argia bere nerabezarokoak dira; Royal Navy-n sartu zenekoa. Dirudienez flota ingelesarekin batera joan zen Argel bonbardeatzera 1671n.

Royal Navy-ko zerbitzualdia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Herri kontakizunek diotenez, Everyk Aljer bonbardatu zuen, Ingalaterrako ontziterian zerbitzatu zuenean. Karibe itsasoan itsaslapur aritu zen eta Campecheko badian tindatutako egurrezko zamaontzi baten buru izan zen. Istorio horiek guztiak, ordea, Van Brocken fikziozko memorietatik datoz. Egiaztatua dagoen erregistroa 1689ko martxoan du hasiera, Bederatzi Urteko Gerra hasi eta gutxira.

Royal Navy itsas armada britainiarrari egin zitzaion artelanetako bat

Gatazkan zehar, Ingalaterra eta haren aliatuak, Aliantza Handia, Bavaria, Holandako Errepublika, Palatinatua, Saxonia eta Espainia, Frantziako Luis XIV.aren aurkako gerra bat egiten ari ziren, frantziarren hedapena geldiarazteko asmoz. Everyk garai honetan hogeita hamar urte inguru zituen, zaindari bezala egiten zuen lan HMS Rupert lineako hirurogeita lau kanoiko ontzian, Sir Francis Wheelerren agindupean. Everyren itsas erregistroaren arabera famillia gizona zen, bere soldatako zati handiena bere familiari bidaltzen baitzion.

1689ko erdialdean, Everyren ontziak, HMS Rupertak, Frantziako konboi handi bat harrapatu zuen Bresten inguruan, Frantzian. Garaipen honen ondorioz Every ontziko bigarren kapitain bilakatu zen uztaila amaieran. Horren aurretik ordea, urte hartako ekainean, Wheeler Kapitainarekin laurogeita hamar kanoiko HMS Albemarle itsasontzi berri batean sartzeko gonbidapena jaso zuen. Ziurrenik bi aste geroago frantziarren aurkako Beachy Headeko batailan parte hartu zuen. Urte hartako abuztuaren 29an, Everyk Royal Navya utzi zuen.

Every eta esklaboen salerosketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Henry Everyri egin zioten artelanetako bat esklabo salerosketan ibiltzen zenean

1691n, Royal Navytik irten ondoren, Every esklaboen merkataritzan sartu zen Atlantikoan. Isaac Richier Bermudetako errege gobernadoreak erabili zuen esklabo bihurtutako afrikarrak Afrika mendebaldetik Ameriketara garraiatzeko. Aldi horretan, Everyk esklabo trafikatzaile gisa jarduten zuen batez ere Gineako kostaldean zehar. Douglas Botting historialari ingelesaren arabera, "esklabista gisa, badirudi, Avery lanbide lizun horretan aritzen diren gainerako gehienak baino bihurriagoa izan dela".

1693an, Everyk Gineako kostan egindako jardueren ondorioz, beste esklabo trafikatzaile batzuek ere erreparatu zioten; Thomas Phillips kapitainak, Galesko esklabo trafikatzaile eta Hannibaleko kapitainak, bere egunkarian honako hau idatzi zuen: "Ez ditut aurkitu hemen bezain beltz lotsatiak, eta horrek pentsarazten dit Long Ben bezalako ezpatariek, Avery ezizenez, iragan txarrak eman dizkietela eta eskuratu egin dituztela.” Every ezaguna zen, halaber, esklabo trafikatzaileak bere itsasontzira erakartzeagatik, bandera adiskidetsuak astinduz, gero haiek helduz eta bere itsasontziko sotoan kateatuz, gatibuekin batera. Phillipsek, bere idazkien arabera, Everyrekin behin baino gehiagotan topo egin zuenak, eta pertsonalki ere ezagutu zuenak, Everyren esklaboen merkataritza komisio ezohikoa ere kontuan hartu zuen, Richier errege gobernadore ezezagunaren partetik, zeina 1693an kargugabetu zuten jokabide txarragatik. Hala ere, historialariek Everyren bizitzaren zati hau dokumentaturik gabe dagoela adierazi dute.

Pirateria[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1694an erregistro historikoetan berragertzen da, Spanish Expedition Shipping enpresa britanikoko Karlos II itsasontziaren lehen ofizial gisa; helburua Karibean urperatutako espainiar ontzien altxorrak arpilatzea zen.

Uste da bere espedizioetako batean Coruñan geldialdi bat egiten ari zenean, Every-k matxinada bat gidatu zuela, soldata atzeratuen ondorioz sortu zena, eta Madagaskar irlarantz abiatu zen, pirata gisa hasi zuen bere ibilbidea.

Steven Johnsonen "Pirata bat kapitalaren aurka" liburuan bildutako datuen arabera, Madagaskar aukeratu zuten piraten babesleku gisa uhartea ospetsua zelako; gainera, Indiako ozeanoan zehar Mekara erromesaldian zihoazen diruzain ontziei erasotzeko base gisa ere balio zuen.

Henry Every izan zen piraten bandera asmatu zuen pertsona eta bere itsasontzian eramaten zuen bandera hau egiten zuen sarraski bakoitzean

Bi kortsario danes eta frantses bat arpilatu ondoren. Henry Every-k Aurangzeb enperadore mongolaren flota erasotzea zuen helburu, 400 gizonez osatutako flota bat lideratu zuen, “Fath Mahmamadi” itsasontziarekin egitea lortu zuen, eta bertan zeraman altxorrarekin, 60.000 libra esterlina zeuzkana.

Ondoren, Mongol enperadorearen intsignia ontziaren aurkako erasoa gauzatu zuen, ospe handia emango ziona. Altxorra 200.000 librakoa zela estimatzen da. Ekintza honen bidez "historiako gaizkile aberatsena”-ren titulua bereganatu zuen.

Eraso honen ondorioz Every Erresuma Batuko gizon bilatuena bilakatu zen, baina lapurretaren ondoren ez zen ezer jakin bere inguruan. Ez dago erasoaren ondorengo urteetako datu askorik.

Desagerpena[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Burgessek dio Trottek jaso zuenean Everyren eta bere tripulazioaren atxilotzeko agindua, behartua ikusi zuela bere burua agindua emateko garaian. Agintariei esan zien piraten kokalekua, eta hauek piratengana iritsi baino lehen Everyri esan zion haiengana zihoazela. Everyren tripulazioak (113 pertsona) ihes egin zuen. Hala ere, 24 gizon harrapatu zituzten, eta haietatik 5 erailak izan ziren. Inoiz ez zen Every berriro ikusi.

Batzuk diote, Everyk ez zuenez ez Trottenen ez Jamaikako gobernatzailearen indultua lortu, bere tripulazioa banatu zuela: batzuk Antilletan geratu ziren, gehiengoa Ipar Amerikara joan zen, eta gainerakoak, Every barne, Ingalaterrara bueltatu ziren. Hauetatik, batzuk Isaac itsasontzian nabigatu zuten, Avery eta beste hogei bat gizon Sea Flower itsasontzian sartu ziren Irlandarako bidean 1696ko ekainaren amaieran. Susmoak piztu ziren altxorra deskargatzen ari ziren bitartean, eta bi gizon harrapatu zituzten geroago. Hala ere, Everyk, ihes egin zuen berriro.

Ondarea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Everyren balentriek berehala liluratu zuten ikusleen irudimena, eta batzuek itsasoko Robin Hood bat bezala hartu zuten, langile klasearen ideia erakusten zuena, alegia, matxinada eta pirateria kapitainen eta gizarte bidegabeen aurka borrokatzeko modu onargarriak erabiltzen zituelako. Beste "pirata nobleen" panteoiarekin bat egitean, Francis Drake eta Henry Morgan barne, Everyk beste asko inspiratu zituen, zalantzarik gabe, piraterian aritzera. Blackbeard, Bartholomew Roberts, Calico Jack, Samuel Bellamy, Edward Low, Stede Bonnet eta beste batzuk, oraindik haurrak ziren, eta haien balentriak ospetsu bihurtu ziren gazteak zirenean.

Walter Kennedy pirata ingelesak Everyren historiaren berri izan zuen adin goiztiar batean eta buruz ikasi zituen bere bizitzako pasarteak. Pirateriatik erretiratu zenean, Londresera itzuli zen bere ondarea gastatzera, eta Deptforden putetxe bat ere ireki zuen. Hala ere, Kennedyren krimenak agerian geratu ziren; 1721ean atxilotu eta heriotza-zigorra ezarri zioten. Exekuzioaren zain zegoen bitartean, Kennedyren denbora-pasa gogokoena Everyren abenturen istorioak kontatzea zen.

Herri kultura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Uncharted 4 bideojokoa iragarri zeneko argazki bat

"Uncharted 4, El desenlace del ladrón” bideojokoan, Henry Averyren altxor galduaren bilaketan oinarritzen da istorioa. Gainera, Averyri erreferentziak egiten dizkio; adibidez, Libertaliaren sortzailea izan zela esaten duenean. PS4rako joko honetan Avery sarritan aipatzen da beste hamar piratekin batera, haien artean Thomas Tew pirata britainiarra.

Steven Johnsonen “Un pirata contra el capital” liburuak Henry Averyren abentura kontatzen du.

One Piece mangan eta animean Gol D. Roger pertsonaia Averyn oinarrituta dago.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Baer, Joel H. (1995). "Bold Captain Avery in the Privy Council: Early Variants of a Broadside Ballad from the Pepys Collection". Folk Music Journal. English Folk Dance and Song Society. 7 (1): 4–26. ISSN 0531-9684.
  • Baer, Joel H. (1994). "'Captain John Avery' and the Anatomy of a Mutiny". Eighteenth-Century Life. Johns Hopkins University Press. 18 (1): 1–26. ISSN 0098-2601.
  • Rogoziński, Jan (2000). Honor Among Thieves: Captain Kidd, Henry Every, and the Pirate Democracy in the Indian Ocean. Mechanicsburg, PA: Stackpole Books. ISBN 978-0-8117-1529-4.
  • Stanwood,O.(2016). New Histories of the Pirates. The William and Mary Quarterly 73(3), 561-563. https://muse.jhu.edu/article/627305
  • Steven Johnson: Un pirata contra el capital https://librospdfgratismundo.com/un-pirata-contra-el-capital-steven-johnson-2020/