Hildegarda Bingengoa
Hildegarda Bingengoa —alemanez: Hildegard von Bingen; latinez: Hildegardis Bingensis— (Bermersheim vor der Höhe, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1098ko irailaren 16a – Bingen am Rhein, Germaniako Erromatar Inperio Santua, 1179ko irailaren 17a) beneditar abadesa, buruzagi monastikoa, mistikoa, iragarlea, medikua, musikagilea eta idazlea izan zen. Benedikto XVI.ak Elizako doktore izendatu zuen 2012ko urriaren 7an.[1] Haren omenezko eguna irailaren 17a da.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hildegarda Bingengoa Renaniar Palatinatuko familia noble bateko alaba zen. Haurtzarotik ikuskariak izaten zituen, Elizak gerora Jainkoak eragindakotzat jo zituenak. Gurasoak, kezkatuta, Disibodenbergeko komentuan sartu zuten, non latina, grekoa, liturgia, musika eta natur zientziak ikasi zituen. 15 urte inguru zituela moja egin zen, eta 1136an komentuko abadesa hautatu zuten.[2]
42 urterekin izan zuen ikuskaririk indartsuena, non bere ikuskarien berri emateko agindua jaso baitzuen. Hortik aurrera, bere esperientziak idazten hasi zen. Bederatzi liburu idatzi zituen, besteak beste, Scivias, mistikaren ingurukoa, Liber Vitae Meritorum, etikari buruzkoa, eta Operatione Dei teologiaren ingurukoa. 1150 aldean, Rupertsbergeko monasterioa sortu zuen Bingenen. 1158-1170 bitartean, Mainz, Würzburg, Bamberg, Treveris eta Kolonian predikatu zuen.[2] Horretaz gain, gregoriar musika ere landu zuen: hirurogeitamazazpi kanta eta Ordo Virtutum, eukaristiari buruzko autoa.[3] 90 urtetik gora zituela hil zen.
Hildegardaren ikuskariak benetakotzat jo zituen arren, Elizaren eta Hildegardaren arteko harremana ez zen beti oso ona izan, mojak apaizeriaren ustelkeria eta erruki eza salatzen baitzituen. Eva, jatorrizko bekatuaren erruduntzat jotzen zena, errugabe zela esatera ausartu zen, deabruak engainatua izan zela, hau inbidiaz jota baitzegoen emakumeak bizia sortzeko zuen ahalmenagatik. Hori gutxi balitz, harreman sexualak batasun espiritual gisa aurkeztu zituen. Gatazkaren unerik gogorrena 1178an gertatu zen, noble gazte bat Rupertsbergeko monasterioan lurperatu zutenean. Gaztea eskumikaturik zegoen eta, zuzenbide kanonikoaren arabera, ezin zen eliz-lurrean ehortzi. Mainzeko eliz-agintariek gorpua hobitik ateratzeko agindu bazioten ere, Hildegardak uko egin zion. Hori zela-eta, monasterioaren aurkako interdiktua ezarri zuten, azkenean zigorra barkatu zioten arren.[4]
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Lehen mailako iturriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hildegardaren lanen edizioak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Hildegardis Bingensis, Opera minora II. editatua: C.P. Evans, J. Deploige, S. Moens, M. Embach, K. Gärtner, Corpus Christianorum Continuatio Mediaevalis CCCM 226A (Turnhout: Brepols, 2015), ISBN 978-2-503-54837-1
- Hildegardis Bingensis, Opera minora. editatua: H. Feiss, C. Evans, B.M. Kienzle, C. Muessig, B. Newman, P. Dronke, Corpus Christianorum Continuatio Mediaevalis CCCM 226 (Turnhout: Brepols, 2007), ISBN 978-2-503-05261-8
- Hildegardis Bingensis. Werke Band IV. Lieder Symphoniae. Editatua: Barbara Stühlmeyer. Beuroner Kunstverlag 2012. ISBN 978-3-87071-263-1.
- Lieder (Otto Müller Verlag Salzburg 1969)
- Marianne Richert Pfau, Hildegard von Bingen: Symphonia (Bryn Mawr, Hildegard Publishing Company, 1990).
- Beate Hildegardis Cause et cure, ed. L. Moulinier (Berlin, Akademie Verlag, 2003)
- Epistolarium pars prima I–XC editatua: L. Van Acker, Corpus Christianorum Continuatio Mediaevalis CCCM 91A (Turnhout: Brepols, 1991)
- Epistolarium pars secunda XCI–CCLr editatua: L. Van Acker, Corpus Christianorum Continuatio Mediaevalis CCCM 91A (Turnhout: Brepols, 1993)
- Epistolarium pars tertia CCLI–CCCXC editatua: L. Van Acker and M. Klaes-Hachmoller, Corpus Christianorum Continuatio Mediaevalis XCIB (Turnhout: Brepols, 2001)
- Scivias. A. Führkötter, A. Carlevaris eds., Corpus Christianorum Scholars Version vols. 43, 43A. (Turnhout: Brepols, 2003)
- Liber vitae meritorum. A. Carlevaris ed. Corpus Christianorum Continuatio Mediaevalis CCCM 90 (Turnhout: Brepols, 1995)
- Liber divinorum operum. A. Derolez and P. Dronke eds., Corpus Christianorum Continuatio Mediaevalis CCCM 92 (Turnhout: Brepols, 1996)
- Hildegard of Bingen, Two Hagiographies: Vita sancti Rupperti confessoris, Vita sancti Dysibodi episcopi, ed. and trans. Hugh Feiss & Christopher P. Evans,
Beste iturri batzuk
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Friedrich Wilhelm Emil Roth, "Glossae Hildigardis", in: Elias Steinmeyer and Eduard Sievers eds., Die Althochdeutschen Glossen, vol. III. Zürich: Wiedmann, 1895, 1965, pp. 390–404.
- Analecta Sanctae Hildegardis, in Analecta Sacra vol. 8 editatua: Jean-Baptiste Pitra (Monte Cassino, 1882).
- Patrologia Latina vol. 197 (1855).
- Explanatio Regulae S. Benedicti
- Explanatio Symboli S. Athanasii
- homilie LVIII in Evangelia.
- Hymnodia coelestis.
- Lingua Ignota, cum versione Latina
- Liber divinorum operum simplicis hominis (1163–73/74)
- Liber vitae meritorum (1158–63)
- Libri simplicis et compositae medicinae.
- Physica, sive Subtilitatum diversarum naturarum creaturarum libri novem
- Scivias seu Visiones (1141–51)
- Solutiones triginta octo quaestionum
- Tractatus de sacramento altaris.
Teologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hildegardaren irakaskuntzen balio teologikoa aspalditik aitortu du Eliza Katolikoak, gaur egun arte iraun duen tradizioan. Horren erakusgarri da beraren bizitza eta obrak sartzea Jacques Paul Mignek idatzitako eta 1885ean argitaratutako teologoen konpilatu historiko famatuan, Patrologia Latina lanean. CXCVII liburukia Hildegarda Bingengoari buruzkoa da. Horrez gainera, hari buruzko azterketa modernoak, eta horren erakusgarri dira Benedicto XVI.ak adierazpen publikoetan eta homilietan aipatu izana, bai eta Elizaren Doktoretzat aintzatetsi izana ere.
Haren idazkien interpretazio modernoek, besteak beste Barbara Newmann eta Sabina Flanagan-ek egindakoek, Hildegardaren teologiaren izaera femeninoan jarri dute azpimarra, eta haren irakaspenen genero-izaera aldarrikatu dute.
Hildegarda Bingengoa kultura modernoan
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hildegarda Bingengoaren figurak eta haren lanak eragina izan zuten Alemaniatik kanpo ere, eta egundaino iritsi dira, ezbairik gabeko indarrarekin, eta, horren ondorioz, kulturaren munduak hainbat omenaldi egin dizkio Alemaniako santuari.
Eibingengo parrokia –santuaren erlikiak bertan daude– 1932an berreraiki zen neurri handi batean, sute baten ondoren; estilo garaikideago batera egokitu zuten Rummel anaiek. Aldare nagusia mosaiko batez apainduta dago, non Hildegardaren Scivias II, 2 Hirutasunari buruzko ikuskaria erreproduzitzen den; obra hori 1965ean diseinatu zuen Ludwig Baur espresionista alemaniarrak, eta berak diseinatuak dira, halaber, elizako leihoetako beirateak, zeinak, era berean, abadearen ikuskari zenbait irudikatzen dituzten.[5]
Hildegarda santuaren Rüdesheim am Rheingo abadia 1900 eta 1908 artean berreraikitako beneditar abadia bat da, Hildegardaren fundazioetako baten aurrien gainean eraikia. Karlos Henri Löwenstein-Wertheim-Rosenberg-ekoak agindu zuen berreraiki zedila, estilo neoerromanikoan. Elizako nabe nagusia abadearen ikuskariak irudikatzen dituen freskoekin apainduta dago, eta bertako arkuetan Hildegardaren bizitzako eszenei buruzko freskoak daude. Abadia hori Rhin Erdiko Goi Ibarreko kultura-paisaiaren zati da, eta 2002an UNESCOk gizateriaren kultura-ondare izendatu zuen.[6]
Bingen am Rhein herrian santuaren bizitza eta obrari buruzko museo bat dago; bertan, bere garaiko dokumentuak eta abadeak gidatutako eraikuntzen aurriak daude ikusgai, besteak beste. Era berean, Physica obraren lehen argitalpena dago, 1533koa. Halaber, lorategi bat du erantsita, non bere lan naturalistetan deskribatu zituen landareak dauden.[7]
Zinemari dagokionez, A Beautiful Mind filmean, Hildegardaren abesti bat erabili zen soinu-bandan, Columba aspexit izenekoa. 2001eko film onenaren Oscar saria eskuratu zuen film horrek, eta soinu-bandarik onenaren kategorian izendatuta egon zen. 2009an, Margarethe von Trotta zuzendari alemaniarrak Vision. Aus dem Leben der Hildegard von Bingen filma grabatu zuen, santuaren bizitzan oinarritua. Barbara Sukowa aktoreak jokatu zuen Hildegardaren papera.[8] 2009ko Barbarossa film italiarra Federico Barbarossa enperadorearen bizitzan oinarriturik dago, eta film horretan Hildegarda Bingengoa ere agertzen da; Ángela Molina aktore espainiarrak haragiztatu zuen.
Telebistan ere Hildegardaren figurak izan du presentzia: 1994an, Londresko BBCk hari buruzko dokumentala ekoitzi zuen: Hildegard of Bingen. Era berean, telebista alemaniarrak dokumental bat ekoitzi zuen: Hildegard von Bingen - Eine Frau des 12. Jahrhunderts (Hildegarda Bingengoa. XII. mendeko emakume bat), eta Die Deutschen (Alemaniarrak) telesaileko kapitulu bat beneditar moja honi buruzkoa izan zen.
Hildegardaren musika-lanetatik sortutako diskografia ugaria da. 1979az geroztik, 35 disko inguru argitaratu dira hark konposatutako kantu erlijiosoen interpretazioekin; besteak beste, hauen interpretazioak nabarmentzen dira: Gothic Voices, Emma Kirkby, Oxford Camerata –Jeremy Summerlyren zuzendaritzapean–, Garmarna eta Anonymous 4.[9]
1998ko apirilaren 14an, Alemaniako Gobernuak Hildegarda Bingengoaren 900. urteurreneko txanpon bat jarri zuen zirkulazioan. Guztira, 10 markoko 4,5 milioi txanpon egin ziren; santuaren irudia ikusten da, mezu jainkotiarrak idazten ari dela; banda batean, Liber Scivias Domini mezua dauka, eta bere jaiotza- eta heriotza-urteak agertzen dira.[10]
Astronomian, 898 Hildegard asteroidearen izena bere omenez jarririkoa da. Max Wolf astronomo alemaniarrak deskubritu zuen 1918ko abuztuaren 3an.[11]
Era berean, Erdi Aroan Hildegardaren figurak izan zuen garrantziari buruzko eta Elizaren historiari buruzko kontsiderazio modernoaren ondorioz, talde feministek (elizakoak nahiz sekularrak) emakumeek historian izan duten zeregina aldarrikatzearen eta tradizioz rol maskulinoak izan direnak genero femeninoari irekitzearen garrantzia aldarrikatzearen eredutzat hartu dute.[12]
Devendra Banhart musikariak omenaldia egin zion santu honi Für Hildegard von Bingen (Hildegarda Bingengoarentzat) bideoan; 2013ko urrian argitaratu zen, eta Hildegardaren alderdi artistikoa erakusten du.
Daína Chaviano kubatar idazleak El hombre, la hembra y el hambre (1998ko Azorín Saria) nobela moja honi eskaini zion,[13] eta pertsonaia horrek zeregin garrantzitsua du traman. Nahiz eta nobela jinetera edo prostituta kubatar bati buruzkoa den, haren eta moja lagunaren arteko interakzioak Hildegardaren bizitza mistikoari eta haren ekarpen musikalei buruz hitz egiteko oinarria ematen dio.
2016ko otsailetik, Hildegard ilargi-kraterrak izen hori du haren oroimenez.[14]
Irudi galeria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Santa Hildegarda de Bingen, Monja Profesa de la Orden de San Benito, es proclamada Doctora de la Iglesia universal. w2.vatican.va (Noiz kontsultatua: 2016-06-08).
- ↑ a b (Frantsesez) Rosa, Jean-Pierre. Qui était sainte Hildegarde?. croire.com (Noiz kontsultatua: 2016-06-08).
- ↑ (Gaztelaniaz) Vida de Santa Hildegarda. hildegardiana.es (Noiz kontsultatua: 2016-06-10).
- ↑ (Gaztelaniaz) Hildegarda de Bingen, Santa. es.catholic.net (Noiz kontsultatua: 2016-06-10).
- ↑ «Eibingen Online [St. Hildegard Pfarrkirche»] web.archive.org 2018-02-28 (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
- ↑ «Die Abteikirche – BENEDIKTINERINNENABTEI ST. HILDEGARD» web.archive.org 2013-07-03 (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
- ↑ (Alemanez) «Hildegard von Bingen» www.bingen.de (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
- ↑ «Vision - Aus dem Leben der Hildegard von Bingen (2009)» web.archive.org 2012-10-25 (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
- ↑ «Hildegard von Bingen - A discography» web.archive.org 2013-01-02 (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
- ↑ «Münz10DMBek 1998-04 - Bekanntmachung über die Ausprägung von Bundesmünzen im Nennwert von 10 Deutschen Mark (Gedenkmünze "900. Geburtstag Hildegard von Bingen")» www.gesetze-im-internet.de (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
- ↑ (Thailandieraz) hmong.wiki. «898 Hildegarda Órbita clasificaciónyNombrar» hmong.es (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
- ↑ (Ingelesez) Garrity-Bond, Cynthia. (2012-05-18). The Sainthood of Hildegard von Bingen by a Feminist-Friendly Pope? by Cynthia Garrity-Bond. (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Romeu, Raquel. (2000-01-01). Voces de mujeres en la literatura cubana. Editorial Verbum ISBN 978-84-7962-158-2. (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Mujeres invisibles 1: Hildegard von Bingen» Punto de Fisión 2019-08-23 (Noiz kontsultatua: 2022-07-07).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1098ko jaiotzak
- 1179ko heriotzak
- Beneditar mojak
- Alemaniako idazleak
- Erdi Aroko latinezko idazleak
- Santu katolikoak
- Santu anglikanoak
- XII. mendeko emakume idazleak
- Alemaniako musikagileak
- Emakume musikagileak
- Erdi Aroko zientzia
- XII. mendeko musikagileak
- Alemaniako Erdi Aroko musikagileak
- Emakume santuak
- Benedikto XVI.ak kanonizatutakoak
- Alemaniako musika klasiko konpositoreak
- Santu benediktarrak