Hur Gorostiaga
Hur Gorostiaga | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Donostia, 1972ko abuztuaren 4a (52 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Lehen hizkuntza | euskara |
Familia | |
Aita | Koldo Gorostiaga |
Hezkuntza | |
Heziketa | Bernat Etxepare ikastetxea Xalbador ikastetxea |
Hizkuntzak | euskara frantsesa gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria |
Enplegatzailea(k) | Seaska (2008 - |
Hur Gorostiaga Barriola (Donostia, Gipuzkoa, 1972ko abuztuaren 4a) kazetaria da, eta Seaskako zuzendaria 2008tik.[1]
Kanboko Xalbador ikastetxean eta Baionako Bernat Etxepare Lizeoan ikasi zuen.
Kazetaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaldunon Egunkaria agerkarian (1993-2002)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Euskaldunon Egunkarian zortzi urtez lan egin zuen 1993tik 2001ra arte. Urte horietan i milatik gora albiste idatzi zituen egunkarian.[2]
Le journal du Pais Basque / Euskal Herriko kazeta agerkarian (2001-2008)
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2001ean Euskal Herriko egunkari-zuzendaririk gazteena bihurtu zen, Le journal du Pais Basque / Euskal Herriko kazeta egunkaria sortu zutenean.[3] Ipar Euskal Herrian argitaratutako egunkaria izan zen. Urruñako Baigura Communication SARL enpresak plazaratu zuen, 2001etik. 2013ko abenduaren 21ean plazaratu zen azken alea. Erronka zaila zen horrelako egunkari bat plazaratzea, eta 12 urtez irautea lortu zuten.[4]
Frantsesez zetozen idatzirik orrialde gehienak, euskaraz artikuluren bat ere bazegoen arren. Lehen zuzendaria Hur Gorostiaga izan zen, eta azkena Antton Etxeberri. Lerro editorialak funtsean bat egiten zuen Hego Euskal Herriko Gara egunkariarekin.
Seaskako zuzendaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2008an Seaskako zuzendari izendatu egin zuten. Kargua bere gain hartu zuen, Pantxika Ibarboure-ri lekukoa hartuta.[5][6][7][8]
Iparraldeko ikastolen federazioa da Seaska. Lapurdin, Behe Nafarroan eta Zuberoan haurren euskarazko hezkuntza segurtatzea du helburu. 1969an sortu zenetik 16 lehendakari izan ditu, eta hauek izan dira Seaskako hiru zuzendariak:
- 1992-2000: Estebe Eyherabide
- 2001-2008: Pantxika Ibarboure
- 2008tik: Hur Gorostiaga
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Hur Gorostiaga (Seaska): “Lege frantsesek hainbat traba jartzen badigute ere ikastolek badute sostengua”» Bilbo Hiria irratia 2017-05-11 (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ Gorostiaga, Hur. (1993-2002). «"Hur Gorostiaga" bilaketaren emaitza (2.600 allbiste)» Euskaldunon Egunkariaren hemeroteka. 1990-2003. (berria.eus) (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ Usabiaga, Ander. (2001-11-02). «Hur Gorostiaga: "Hemen bada bere herriarekin arduratutako gazteria"» Gaztezulo (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ Hernan, Agus. (2013-12-22). Ipar Euskal Herrian bihartik aurrera askatasun gutxiago izango dugu. kazeta.info.
- ↑ «HUR GOROSTIAGA eta PAXKAL INDO | Aldizkaria» aldizkaria.ikastola.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Conversaciones - Solasaldiak: Sistema Educativo Vasco - 20/02/2020» www.eusko-ikaskuntza.eus (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ «Gorostiaga: 'Irakasle horiek gabe, ez dugu ikasturtea abiatuko'» EITB 2018-04-03 (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
- ↑ «Bilbon salatuko dute ikastolek uztailaren 14an «Frantziako Gobernuaren erasoa»» El Diario Vasco 2018-07-11 (Noiz kontsultatua: 2022-09-24).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Seaska
- Euskara hezkuntza sistemetan
- Ikastolen Elkarteko ikastolen zerrenda
- Kaskarotenea ikastolaren auzia
- Jasone Salaberria
- Jurgi Kanblong
- Haritza Kanblong
- Joana Kanblong