Edukira joan

Ihurre

Koordenatuak: 42°52′36″N 2°42′05″W / 42.8767°N 2.7014°W / 42.8767; -2.7014
Wikipedia, Entziklopedia askea
Adrar (eztabaida | ekarpenak)(r)en berrikusketa, ordua: 12:48, 16 urria 2009
Ihurre
 Euskal Herria
Map
Kokapena
Herrialdea [[|]]
UdalerriaGasteiz
Administrazioa
Posta kodea
Herritarraihurretar
Geografia
Koordenatuak42°52′36″N 2°42′05″W / 42.8767°N 2.7014°W / 42.8767; -2.7014
Garaiera506 m
Demografia

Ihurre (Yurre gaztelaniaz) Gasteizko udalerria osatzen duten herrietako bat da. 1975 arte Foronda udalerriaren barruan egon zen.

506 metroko garaieran dago. Gasteizko udalerriaren iparraldean dago, hirigunetik 5,5 kilometrora. Lopida eta Arangizko herriekin egiten du muga alde batetik, eta Ibaiondo Gasteizko auzoarekin bestetik. Gaur egun Zadorra ibaiak bakarrik banatzen du Gasteiztik. 2007ko erroldaren arabera Ihurrek 48 biztanle ditu.

Antzina Forondako herriaren jabetzako auzoetako bat izan zen. Herrixka A-1 autobidearen ondoan dago.

Ihurreren ikuspegia. Ezkerretara Arangizeko eliza ikus daiteke, eta atzean Anboto.


Ikus gainera

Igorre