Ingurumenarekin lotutako gaixotasunak

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ohar medikoa
Ohar medikoa
Oharra: Wikipediak ez du mediku aholkurik ematen. Tratamendua behar duzula uste baduzu, jo ezazu sendagilearengana.

Egoera fisikoen, kimikoen, biolikoen, sozialen, kulturalen eta ekonomikoen multzo gisa nabaritzen dute ingurumena. Gizakien osasunaren eta ingurumenaren arteko lotura konplexua da. Osasunean eragina duten arazo nagusiak, batetik, garapenik ezagatik edo urritasunagatik gertatzen dira, eta, bestetik, neurriz kanpoko garapenagatik eta baliabide naturalen kontsumo ez iraunkorragatik. Lehenak, txirotasunarekin eta garapenik ezarekin lotuta daude; bigarrenak garapen ez iraunkorrarekin.

Osasunean eragin zuzenagoa duten aldagaiak ingurumenean garraioak, energiak, industriak, nekazaritzak eta halako sektoreek dituzten ondorioei lotuta daude. Hori dela eta, osasuna garapen iraunkorreko osagai nagusi gisa planteatu da; izan ere, osasun politiken planifikazio eraginkorrak osasun sektorearen eta beste batzuen arteko koordinazioa eta lankidetza eskatzen du.

Azken urteetan ingurumen arazoak gehitu dira nabarmen, eta ondorioak lazgarriak dira bai gure osasunerako eta baita ekosistementzako ere. Euri azidoa, berotegi-efektua eta ozono-geruzaren zuloa dira arazo horien ondorioetako batzuk.

Gaixotasun-motak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gizakion osasunarengan kutsadura atmosferikoak dituen ondorioak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Bronkitis kronikoa: Bronkitis kronikoaren ezaugarriak karkaxak sortzea, katarrorako joera eta helduen artean arnasteko zailtasunak dira.
  • Bihotzeko eta biriketako gaixotasunak: SO2 kontzentrazio-maila altua duten inguruneek erremin, lehortasun eta min sentipenak sortzen dituzte sudurrean eta eztarrian. Sudurreko odoljarioak, eztula, negar-jarioa, begietan sastadak, bihotzerrea, goragalea, toraxean mina eta arnasteko zailtasunak ere sor ditzakete.Hartu beharreko lehenengo neurria ahoa, sudurra eta begiak ur ugarirekin garbitzea izango da.
  • Odol gaixotasunak: Odolak oxigenoa biriketatik ehunetara garraiatzeko duen gaitasuna murriztuko du.
  • Arnasbideen gaixotasunak: Honen ondorioek animalien eta gizakien arnasbide guztiei erasaten diete.
  • Beruna: Hezurrei, umeen adimenari eta haurdunen umekiei erasaten die eta nerbio-sisteman kalte itzulezinak sor ditzake.

Zer egin ingurumenaren alde[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Askotan galdetzen diogu geure buruari guk, gizabanako soilok, zer egin dezakegun honelako arazo handi baten aurrean. Eguneroko bizitzan ohitura aldaketa batzuk eginez pauso handiak eman ditzakegu ingurumenaren alde. Hona batzuk:

  • Bainu ohiturak aldatu. Bainuontzia bete beharrean dutxa azkarrak egin daitezke. Txorrotako ura behar denean soilik ireki, adibidez, hortzak garbitzerakoan txorrotako ura ez da etengabe irekita eduki behar.
  • Oinez ibiltzen edo bizikleta hartzen ingurumenari ez ezik geure osasunaren alde jokatuko dugu. Eta distantziak esanguratsuak direnean, garraio publikoa erabiltzea gomendatzen da.
  • Soilik behar ditugun produktuak erosi gehiegikeriatan erori gabe, eta ahal bada pakete, poltsa edo bilgarri gutxikoak, gehiegizko zaborrik ez sortzeko. Ahal dela eguneroko bizitzan sortzen dugun zaborra murriztea izango da helburu nagusia.
  • Berrerabilpena ere garrantzitsua da, honela beste erabilera bat emango diogu sortutako zaborrari.
  • Azken hitz garrantzitsua birziklapena da, sortutako zaborra sailkatzea garrantzitsua da, hala nola, latak, plastikoak, kartoiak...
  • Energia berriztagarrien erabilera bultzatzen badugu ere mesede handia egingo diogu gure ingurumenari: zentral eolikoak, eguzki-panelak...

Gaixotasunak sendatzen laguntzeko[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lurrin bat lasaigarria izan daiteke; edo suspergarria, alaia, dinamikoa eta bizigarria, baita lo-eragilea ere. Landareek, ordea, beste propietate batzuk ere badituzte, eta horien artean terapeutikoak. Aromaterapiak ezin du ohiko medikuntzaren hautabidea izan, baina hainbeste botika gabe sendatzen laguntzeko oso baliagarria izan ohi da. Hona hemen aromaterapia aplikatzen zaien gaixotasun arrunt batzuk:

  • Artritisa: kaltetutako tokian zapi beroak jartzen dira ur berotan nahasi koilarakada bat sagar ozpin, bina tanta ler-olio eta nekosta-olio eta izpiliku-olio tanta bat; nahasketan busti lehorki eta jarri kaltetutako lekuan.
  • Erreuma: 100 gramo linazi-olio eta hamar tanta erromero oilo lurrunkor nahastu eta kataplasma bat egin, eta mindutako lekuan jarri; bero dagoen bitartean eduki, lehorki baten laguntzaz, egunean birritan. Beste sendabide bat: nahastu bi koilaratxokada soja-olio, bost tanta ler-olio lurrunkor eta beste bost tanta limoi olio lurrunkor, eta masajea eman mindutako lekuan.
  • Hotzeria: bularra hartuta: arbendol-oliotan eukalipto- edo ler-olio lurrunkor tanta bat nahastu eta bularrean eman. Lehen sintomei aurre egiteko: nahasketa bera sudurraren pean eta bularrean eman.
  • Katarroa: bainu beroa hartu eta urari 15 tanta eukalipto-olio lurrunkor bota; edo ur beroarekin eta tanta bat eukalipto-oliorekin egindako nahasketaren inhalazioak egin.
  • Sukarra: bainu bero bat hartu; bota urari hamar tanta olio lurrunkor hauetako batenak: eukaliptoa, izpilikua, erromeroa. Masajea eman garunean, lokietan, eskuen gaineko aldean eta oin azpietan nahasketa honekin: koilaratxokada bat galorratz-olio eta bainurako aholkatutako olio lurrunkor baten bost tanta.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]