Irokes
Irokes | |||
---|---|---|---|
Datuak | |||
Mota | nazioa | ||
Osatuta | |||
Historia | |||
Sorrera | baliorik ez | ||
Sortzailea | |||
webgune ofiziala |
Irokesak[1] —konfederazioa gobernatzen duen kontseiluaren hizkuntza ofizialean, mohawk hizkuntzan, rotinonsionni edo hotinonsionni[2]— Ipar Amerikako ekialdeko amerindiarren konfederazioa da, historikoki oso indartsua izan zena. Frantses kolonien garaian lehenik Irokes Liga eta geroago Irokes Konfederazioa esaten zitzaion konfederazio horri; eta, ingeles kolonien garaian, Bost Nazioak zeritzen 1722 arte, eta gero Sei Nazioak. Sei herrik edo naziok osatuta zegoen: mohawk, oneida, onondaga, cayuga, seneca eta tuscarora herriek, alegia.
Irokesek beste herri asko bereganatu zituzten beren kulturara, gerren, gatibu hartutako etsaien eta babes bila iheslari etorritakoen bidez.
Bestalde, konfederaziokoak ez ziren erie, susquehannock eta wyandot (huron) herri independenteek irokes hizkuntzak zituzten. Hizkuntza familien ikuspegi zabaletik, irokestzat jotzen dira hiru herri horiek ere, kulturaz eta hizkuntzaz antzekoak baitziren, guztiak atzinirokes kultura eta hizkuntzatik eratorriak. Hala ere, Irokes Ligaren etsai ziren.[3]
Nazio kideak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XII. – XV. mendeen bitartean bost naziok sortu zuten konfederazioa (zerrendan, mendebaldetik iparralderantz); gero, 1722an, tuscarora herria batu zitzaien.
Herria | Irokes izena | Esanahia | XVII./XVIII. mendeetako kokapena |
---|---|---|---|
Seneca | Onondowahgah | "Muino handiaren herria" | Seneca lakua eta Genesee ibaia |
Cayuga | Guyohkohnyoh | "Zingiraren herria" | Cayuga lakua |
Onondaga | Onöñda'gega' | "Muinoen herria" | Onondaga Lake |
Oneida | Onayotekaono | "Zutik dagoen harriaren herria" | Oneida lakua |
Mohawk | Kanien'kehá:ka | "Suharriaren herria" | Mohawk ibaia |
Tuscarora1 | Ska-Ruh-Reh | "Alkandora erabiltzen duen herria" | Ipar Karolina² |
Oharrak: 1 1720an osatu zuen "Sei Nazioak".
2 Oneida eta Onondagaherrien artean kokatuta.
Biztanleria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kokapena | Seneca | Cayuga | Onondaga | Tuscarora | Oneida | Mohawk | Guztira |
---|---|---|---|---|---|---|---|
Ontario | 3970 | 14051 | 176031 | ||||
Quebec | 9631 | ||||||
New York | 7581 | 448 | 1596 | 1200 | 1109 | 5632 | |
Wisconsin | 10309 | ||||||
Oklahoma | 22002 |
Iturria: Doug George-Kanentiio "Iroquois Population in 1995" [4].
1 Sei Nazioen Grand River Lurraldea.
2Oklahomako Seneca-Cayuga herria
Klanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Sei herrietan ez ezik ama-lerroko klanetan ere banatuta daude. Herri bakoitzak klan ezberdinak ditu, hirutik zortzira. Guztira bederatzi klan izenak daude:
Seneca | Cayuga | Onondaga | Tuscarora | Oneida | Mohawk |
---|---|---|---|---|---|
Otso | Otso | Otso | Otso (Θkwarì•nę) | Otso (Thayú:ni) | Otso (Okwáho) |
Hartz | Hartz | Hartz | Hartz (Uhčíhręˀ) | Hartz (Ohkwá:li) | Hartz (Ohkwá:ri) |
Dortoka | Dortoka | Dortoka | Dortoka (Ráˀkwihs) | Dortoka (A'no:wál) | Dortoka (A'nó:wara) |
Istingor | Istingor | Istingor | Istingor (Tawístawis) | — | — |
Orein | — | Orein | Orein | — | — |
Kastore | — | Kastore | Kastore (Rakinęhá•ha•ˀ) | — | — |
Lertxun | Lertxun | — | — | — | — |
Belatz | — | Belatz | — | — | — |
— | — | Aingira | Aingira (Akunęhukwatíha•ˀ) | — | — |
Egungo erreserbak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Irokes ospetsuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Kateri Tekakwitha (1656-1680), santu katolikoa
- Joseph Brant (1743-1803), buruzagia
- Pauline Johnson (1861-1913), idazlea
- Deganawida, buruzagi historikoa (Konfederazioaren sortzailea)
- Graham Greene (1930-), Oscar Sariaren izendapena lortutako aktorea
- Hiawatha, buruzagi historikoa (Konfederazioaren sortzailea)
- Oren Lyons (1930-), buruzagia
- Red Jacket (1750-1830), buruzagia
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Euskaltzaindia. (PDF) 190. arauaː Munduko herriak eta etniak. .
- ↑ (Ingelesez) Zeisberger, David. Indian Dictionary: English, German, Iroquois—The Onondaga and Algonquin—The Delaware. Harvard University Press, 1887. ISBN 1104253518, 23. eta 97. orrialdeak. Goano hitzak «handi» esan nahi du, Ganochsajeh «sabai» da, eta Eroni «jendea, herria». Beraz, «Sabai-handiko-herria» edo «Sabai-handiaren-pean-bizi-den-herria» esan nahi du izen horrek, etxe handi komunaletan bizi baitziren.
- ↑ (Ingelesez) Daeg de Mott, D. K.. (2009). «Iroquois» in Gall, Timothy L.; Hobby, =Jeneen Worldmark Encyclopedia of Cultures and Daily Life, Vol. 2. (2. argitaraldia) Detroit: Gale, 304–310 or. ISBN 978-1414448909..
- ↑ Iroquois Population in 1995