Jakob Bernoulli

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Jakob Bernoulli
Jakob Bernoulli.jpg
Bizitza
Jaiotza Basilea1654ko abenduaren 27a
Herrialdea  Suitza
Heriotza Basilea1705eko abuztuaren 16a (50 urte)
Hobiratze lekua Basel Minster
Familia
Aita Nicholas Bernoulli
Anai-arrebak
Hezkuntza
Heziketa Basileako Unibertsitatea
Hezkuntza-maila Ph.D.a
Tesi zuzendaria Nicolas Malebranche
Peter Werenfels
Hizkuntzak latina
frantsesa
alemana
Lanbidea
Lanbidea matematikaria, fisikaria, medikua eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Geneva eta Basilea
Enplegatzailea(k) Basileako Unibertsitatea
Kidetza Prusiako Zientzien Akademia
Frantziako Zientzien Akademia

Jakob Bernoulli (Basilea, 1654ko abenduaren 27a - Basilea, 1705eko abuztuaren 16a), Jacob, Jacques edo James Bernoulli bezala ere ezaguna, Suitzako matematikari eta zientzialari aparta izan zen.

Gaztetan aitak Basileako unibertsitatera bidali zuen teologia eta filosofia ikasketak egitera, teologo bihurtzeko asmoarekin. Hala ere, Jakobek ezkutuan jarraitu zituen bere benetako zaletasuna ziren fisika eta matematika.

Leibnitzen planteamenduetan oinarrituz kalkulu infinitesimaleko problemak garatu zituen.

Basileako matematika irakaslea izan zen 1667tik hil arte. Lehenengoetariko izan zen Newton eta Leibnizen atzetik Kalkulua garatzen eta berriak ziren problema zail eta garrantzitsuei aplikatzen. Geometria analitikoan, probabilitatearen teorian eta aldakuntza-kalkuluan egindako ekarpenak aparteko garrantzia izan zuten. Ingalaterrara egiten duen bidaia batean Robert Boyle eta Robert Hooke ezagutzen ditu eta topaketa hark bizitza guztian zientzian eta matematikan aritzeko zaletasuna eman zion.

Gottfried Leibnizekin korrespondentzia bidez ezagutu zuen kalkulua, eta Johann anaiarekin hainbat alditan parte hartu zuen artikuluak publikatzen, adibidez, isoperimetrian (1700, 1701).

Obrarik handiena Ars Conjectandi izan zen, probabilitatearen teorian aitzindaria izan zen lana. Lan hori bere iloba Nicholasek argitaratu zuen 1713an, Bernoulli tuberkulosiarekin hil eta zortzi urtera. Bernouilliren zenbakiak terminoa bere lanaren emaitza da. Horretaz gainera, Ilargian Bernoulli beraren eta haren anaiaren omenez, Bernoulli kraterra izenarekin bataiatu zuten krater bat dago.

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Jakob Bernoulli Aldatu lotura Wikidatan