Johann Bernoulli

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Johann Bernoulli

Johann Bernoulli (Jean edo John bezala ere ezaguna; Basilea, Suitza, 1667ko uztailaren 27a - Basilea, Suitza, 1748ko urtarrilaren 11a), matematikaria, mediku eta filologo suitzarra.

1683an Basileako unibertsitatean sartu zen, eta geroago medikuntza titulua lortu zuen. Hala ere, medikuntza ikasten zuen bitartean, bere anaiarekin (Jakob Bernoulli) matematikaren eremuan ere aritu zen. Johann bere anaia baino emankorragoa izan zen matematikaren arloan, eta bere lana Europan zehar zabaldu zen.

Johannek Fisika, Kimika eta Astronomia ere landu zituen. Zientzia aplikatuetan optikaren arloan egin zituen ekarpen garrantzitsuenak.

1691ean Parisera bidaiatu zuen matematikari frantsesei kalkuluaren erabileran laguntzeko, eta horien artean Guillaume de l'Hôpital markesa zegoen.

1705ean, bere anaiaren heriotzaren ondoren, bere anaia ordezkatu zuen Basileako unibertsitateko matematikako katedradun bezala. Unibertsitate horretan igaro zituen 42 urte, eta Johann Samuel König eta Leonhard Euler izan zituen ikasle gisa.

Kalkulu infinitesimalaren azterketan sakondu zuen, eta bere anaiaren ekuazio diferentziala ebatzi zuen.

Bere semeak Nicolau, Daniel eta Johann Bernoulli matematikari handiak izan ziren.

Johann jardunean aritu zen hil baino egun batzuk lehenagora arte, 80 urte zituela.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Johann Bernoulli Aldatu lotura Wikidatan