Javier Reverte
Javier Reverte | |||
---|---|---|---|
(2009) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Javier Martínez Reverte | ||
Jaiotza | Madril, 1944ko uztailaren 14a | ||
Herrialdea | Espainia | ||
Lehen hizkuntza | gaztelania | ||
Heriotza | Madril, 2020ko urriaren 30a (76 urte) | ||
Hobiratze lekua | Madril Valsaín | ||
Familia | |||
Haurrideak | ikusi
| ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | gaztelania ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | bidaiaria, kazetaria, idazlea eta poeta | ||
Lan nabarmenak | ikusi
| ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
Influentziak | Miguel de Cervantes, Herman Melville, Joseph Conrad, Jack London, Ernest Hemingway eta André Malraux | ||
Izengoitia(k) | Javier Reverte | ||
Genero artistikoa | biografia narrazioa olerkigintza |
Javier Martínez Reverte (Madril, 1944ko uztailaren 14a - ibidem, 2020ko urriaren 31)[1], lanak Javier Reverte gisa sinatzen zituen kazetari eta idazle espainiarra izan zen, batez ere bidaia-literaturan espezializatua.
Jorge Martínez Reverte kazetari eta idazlearen anaia zaharrena zen.[2]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jesús Martínez Tessier kazetariaren (1914-1995) eta Josefina Reverte Ferroren (1917-1992) semea zen. Anaia txiki bat zuen, Jorge Martínez Reverte (1948-2021), Javier baino lau hilabete eta erdi geroago hil zena (2021eko martxoaren 25ean).
Filosofia eta kazetaritza ikasi zituen. Ia 30 urtez kazetari aritu zen, Londresen (1971-1973), Parisen (1973-1977) eta Lisboan (1978) prentsako korrespontsal gisa eta mundu osoko herrialde askotan mandatari berezi gisa. Zutabegile, kronista politiko, elkarrizketatzaile, editorialista, erredaktoreburu, TVEko En portada saioko erreportari eta Pueblo egunkari desagertuaren zuzendariorde gisa ere aritu zen.
Betidanik erakarri zuen literatura-sorkuntzak, irratiko eta telebistako gidoilari gisa lan egin zuen eta eleberri, poema-liburu eta bidaia-liburu ugari idatzi zituen.
Ibilbide literarioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bidaiari nekaezina, Revertek salmenta-arrakasta handia izan zuen bidaia-liburuekin, eta bereziki, El sueño de África lanarekin. Bisitatutako lurraldeen gaineko erreferentzia historikoekin konbinatzen ditu zuzeneko esperientziak, iraganaren bidez orainaren egoera azalduz, edo leku beretik igaro ziren beste idazle batzuen bizipenekin paralelismoak eginez, hala nola Joseph Conrad eta haren Ilunpeen bihotzean liburu ezaguna. Arrakasta horri esker, literaturan buru-belarri aritzeko asmo zaharra berreskuratu zuen, kazetaritza-idazkiak hainbat komunikabiderekin lankidetza puntualak egiteko erreserbatuz, batez ere bidaia-gaiei buruz idazteko.
Bidaia-liburuek naturaltasunez eta samurtasunez erakusten dituzte bidaiariak bidean aurkitzen dituen paisaiak, aurpegiak eta istorioak, eta ohar historiko oparoekin nahasten ditu, irakurlea testuinguru egokian jarri nahi baitute, hausnarketa filosofiko eta politiko puntualekin.
El sueño de África (Trilogia afrikarraren zati bat) lanaz gain, Revertek arrakasta handiko beste lan batzuk argitaratu zituen, hala nola Ertamerikako Trilogia (Nikaraguan, Guatemalan eta Hondurasen) eta Corazón de Ulises bidaia-liburuak (Grezian, Turkian eta Egipton girotua); eta El río de la desolación, malariaren ondorioz bizia galtzeko zorian egon zen Amazonasko bidaia bati buruz.
La aventura de viajar (2006) lanean, bidaiari-bizitza kontatu zuen: haur garaiko txangoak, mundu osoan zehar eraman zuten gerra-kronikak, motxilero gisa izandako bizipenak... Horiek guztiek leku babesgabeak eta mendebaldeko mundutik urrun daudenak ezagutzera eraman zuten.
Hiru urte geroago, El río de la luz, Alaska eta Kanadan barrena egindako bidaia argitaratu zuen. Urrearen sukarraren bideari eta Jack London bezalako autoreen gorabeherei jarraitzen die. Itsaso basatietan (2011), ipar-mendebaldeko igarobidean zehar egin zuen bidaia deskribatu zuen: Ozeano Atlantikoa eta Ozeano Barea lotzen dituen Kanadako iparraldeko itsas ibilbidea, Artikoko uren bidez.
2014. urtean Canta Irlanda argitaratu zuen, eta bertan pasioz kontatu zuen egin Irlandan zeharzuen bidaia, batez ere Irlandako literato handien eta autorearen gazte-mitoren baten biografian adierazitako lekuei jarraituz. Beste liburu batzuetan bezala, bertako jendeaz zuen iritzia jaso zuen, eta uharteko historia eta kondairak aztertu zituen. Kasu horretan, bertako herri-kanten hitzak erabili zituen laguntza gisa. Ipar Irlandara egindako bidaietan lehen eskutik, kazetari gisa, bizi izan zituen gertaera historikoak ere gehitu zituen.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bidaia-liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- La aventura de Ulises (1973)
- Los dioses bajo la lluvia. Nicaragua, Trilogía de Centroamérica, 1 (1986)
- El aroma del Copal. Guatemala, Trilogía de Centroamérica, 2 (1989)
- El hombre de la guerra. Honduras, Trilogía de Centroamérica, 3 (1992)
- Bienvenidos al infierno. Días de Sarajevo (1994)
- El sueño de África, Trilogía de África, 1 (1996)
- Vagabundo en África, Trilogía de África, 2 (1998)
- Corazón de Ulises. Grecia, Turquía y Egipto (1999)
- Billete de ida (2000)
- Los caminos perdidos de África, Trilogía de África, 3 (2002)
- El ojo sentimental (2003)
- El río de la desolación. Un viaje por el Amazonas (2004)
- La aventura de viajar (2006)
- La canción de Mbama (2007)
- El río de la luz. Un viaje por Alaska y Canadá (2009)
- En mares salvajes. Un viaje al Ártico (2011)
- Colinas que arden, lagos de fuego (2012)
- Paisajes del mundo (2013)
- Canta Irlanda (2014)
- Un otoño romano (2014)
- Un verano chino (2015)
- New York, New York (2016)
- Confines (2018)
- Suite italiana (2020)
- Queridos camaradas. Una vida (2021), liburu postumoa
- La frontera invisible. Irán y Turquía (2022), liburu postumoa
Memoriak eta biografiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Giscard d'Estaing, presidente de Francia (1974)
- Dios, el diablo y la aventura (2001), Pedro Páezen biografia
- Jorge Martinez Reverte anaiarekin Soldado de poca fortuna (2001), Jesús Martínez Tessier-en memoriak
- El hombre de las dos patrias (2016), Albert Camusen biografia
- El sueño de Ramón Bilbao (2018)
Eleberriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- El penúltimo día (1981)
- Sinfonía bárbara (1983)
- Lord Paco (1985)
- Los dioses bajo la lluvia. Nicaragua, Trilogía de Centroamérica, 1 (1986)
- Campos de fresa para siempre (1987)
- La dama del abismo (1988)
- El aroma del Copal. Guatemala, Trilogía de Centroamérica, 2 (1989)
- Muerte a destiempo (1990)
- El hombre de la guerra. Honduras, Trilogía de Centroamérica, 3 (1994)
- Todos los sueños del mundo (1999)
- La noche detenida (2000; versión definitiva de Bienvenidos al infierno. Días de Sarajevo, 1994)
- El médico de Ifni (2005)
- La canción de Mbama. Una historia africana (2007)
- Venga a nosotros tu reino, Trilogía trágica de España, 3 (2008)
- Barrio cero (2010)
- El tiempo de los héroes, Trilogía trágica de España, 2 (2013)
- Banderas en la niebla, Trilogía trágica de España, 1 (2017)
- Hombre al agua (2021), liburu postumoa
Ipuinak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cuentos de trinchera y retaguardia (2020)
Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Metrópoli (1982)
- El volcán herido (1985)
- Trazas de polizón (2005)
- Poemas africanos (2011)
- Hablo de amor entre fantasmas (2020), liburu postumoa
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992 - Madrilgo Liburuaren Azokako Eleberri saria El hombre de la guerra lanagatik
- 2001 - Torreviejako Hiria eleberri saria La noche detenida lanagatik
- 2010 - Fernando Lara eleberri saria Barrio cero lanagatik
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) Antón, Jacinto. (2020-10-31). «Muere Javier Reverte, escritor de viajes, a los 76 años» El País (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) Altares, Guillermo. (2021-03-24). «Muere Jorge Martínez Reverte, el escritor que inventó a Gálvez y narró la Guerra Civil» El País (Noiz kontsultatua: 2022-08-16).