Jazten

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jazten
Fitxa teknikoa
Lehen zenbakia 1989
Azken alea 1994
Hizkuntza euskara
Banaketa
Ekoizpen osoa 10
Banatze-eremua Arrasate
Maiztasuna zehaztugabea
Historia
Zuzendaria Julen Arexolaleiba

Jazten: biziko bagara jantzi beharra daukagulako aldizkaria Arrasate Euskaldun Dezagun euskara elkarteak sortu zuen 1989 urtean, eta hamar zenbaki iraun zuen, 1994 arte. Aldizkariaren zuzendari eta koordinatzailea Julen Arexolaleiba izan zen. Diseinu eta maketazioa Goio Aranaren lana izan ziren, Arrasate Press aldizkariko diseinatzailea.

Goiburuak zioen legez, aldizkariak euskararen aldeko mugimendu sozialetan zihardutenentzat gogoeta leku eta ikasbide izan gura zuen, Jose Maria Sanchez Carrion Txepetx hizkuntzalariaren lan teorikoan oinarri hartuta.

Besteak beste, Txepetxen Un futuro para nuestro pasado liburua (1987), irakaskuntza, AED elkartea bera, gazteria, munduko eleaniztasuna, indigenismoa eta herrietako Euskara Elkarteei Buruzko Lehen Jardunaldiak (Arrasate, 1993) izan zituen hizpide.

Hein batean, segida Bilboko Zenbat Gara aldizkariak (1998-2002) hartu zion.

Argitaratutako Zenbakiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1. zenbakia (1989ko iraila)
Un futuro para nuestro pasado liburuaren aurkezpena.


2. zenbakia (1990eko apirila)
Irakaskuntza, hizkuntza eta gizartea.


3. zenbakia (1990eko abendua)
Zer da AED? Zer dago atzetik?


4. zenbakia (1991ko urria)
Gazteak eta euskara.
  • «Sarrera».
  • Xabier Letona: «Fermin Muguruza euskaldun osoa: Izan eta esan».
  • Jon Sarasua: «Autoeztabaida».
  • Marije Lezeta: «Egin ahal izatetik, benetan egin nahi izatera».
  • Elena San Martin: «Ez jakitetik erabili ahal izatera eta erabili ahal izatetik erabili nahi izatera».


5. zenbakia (1991ko azaroa)
Munduan, eleaniztasuna nagusi.


6. zenbakia (1992ko otsaila)
V. Mendeurrenean, Gora nazio etnikoak! Behera estatu zaharrak!


7. zenbakia (1993ko urria)
10 urte, egunez egun, Arrasate euskalduntzen.


8. zenbakia (1993ko urria)
Herrietako euskara elkarteei buruzko jardunaldiak (1).


9. zenbakia (1993ko urria)
Herrietako euskara elkarteei buruzko jardunaldiak (2).


10. zenbakia (1994ko abendua)
AED, hamar urte Arrasate egiten, Euskal Herria egiten.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]