Jeff Koons

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jeff Koons
Jeff Koons at the 2009 Tribeca Film Festival.jpg
Bizitza
JaiotzaNew York eta York (Pennsylvania)1955eko urtarrilaren 21a (66 urte)
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
Lehen hizkuntzaingelesa
Familia
Ezkontidea(k)Ilona Staller  (1991ko ekainaren 1a -  1994)
Hezkuntza
HeziketaSchool of the Art Institute of Chicago (en) Itzuli
Maryland Institute College of Art (en) Itzuli
Hizkuntzakingelesa
Irakaslea(k)Ed Paschke (en) Itzuli
Jarduerak
Jarduerakeskultorea, margolaria, argazkilaria, installation artist (en) Itzuli eta diseinatzailea
Lantokia(k)Munich
Sarasota (Florida)
Chicago
Baltimore eta New York
Lan nabarmenakBalloon Dog (Blue)
Balloon Dog (Magenta)
Kiepenkerl
Puppy
Rabbit (en) Itzuli
Vaccum (Jeff Koons) (en) Itzuli
Jasotako sariak
InfluentziakAndy Warhol eta Marcel Duchamp
KidetzaRoyal Academy of Arts
Arteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
MugimenduaPop Artea
Postmodernitatea
Arte kontzeptuala
Minimalismoa
Genero artistikoaizadi hila
arte publikoa

jeffkoons.com
IMDB: nm1385823 Twitter: JeffKoons Discogs: 2242199 Edit the value on Wikidata

Jeffrey 'Jeff' Koons (York, Pennsylvania, 1955eko urtarrilaren 21a) AEBetako artista ezagun bat da. Guggenheim Bilbao Museoaren aurrean egindako Puppy lanagatik da Euskal Herrian ezaguna, eta munduan, hori bezalako gai popular eta askotan hutsalen inguruan egindako lanengatik; adibidez, animalia-globoen erreprodukzioak, altzairu herdolgaitze distiratsuan egina. New Yorken eta bere jaioterrian Yorken, Pennsylvanian, bizi da eta bertan lan egiten du.

Bere lanak prezio ikaragarri garestietan saldu izan dira enkanteetan eta inoiz prezio errekorra ere lortu duen artista da. bat[1]. Kritikariak ez datoz bat esatean ea Koons serioa den ala garrantzirik ba ote duen artearen historian, kitsch hutsa dela ere esan izan diote, zinikoa eta auto-marketinean zenrtatua. Koonsek esana da ez dela ezkutuko esanahirik bilatu behar bere lanetan, eta ezkutuko kritikarik ere ez dagoela[2].

1990eko hamarkadan ezkondua egon zen Ilona Staller Cicciolina aktore porno italiarrarekin, eta hura irudi gisa erabili izan zuen zenbait lanetan. Horietakoren bat ikusgai egon zen Guggenheim Bilbao Museoaren irekieran, nahiz eta haren oroitzapen argiena Puppy txakurtxoa den, eta baita metalezko tulipa distiratsuen obra ezagun bat ere, kanpoaldetik ere ikusgai dagoena hori ere[3].

Iruditegia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Ingelesez) Tully, Kathryn. «The Most Expensive Art Ever Sold At Auction: Christie's Record-Breaking Sale» Forbes (Noiz kontsultatua: 2018-08-31).
  2. AFP news agency. (2008-09-16). Jeff Koons brings pop art revolution to Versailles. (Noiz kontsultatua: 2018-08-31).
  3. (Ingelesez) «Idi-bihotzak - Museo Guggenheim Bilbao» Museo Guggenheim Bilbao (Noiz kontsultatua: 2018-08-31).