Jesús Aizpún

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jesús Aizpún
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1993-06-21 - 1996-03-27
Barrutia: Nafarroa
Hautaketa: 1993ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1989-11-16 - 1993-06-29
Barrutia: Nafarroa
Hautaketa: 1989ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1986-07-11 - 1989-11-21
Barrutia: Nafarroa
Hautaketa: 1986ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1982-11-10 - 1986-04-23
Barrutia: Nafarroa
Hautaketa: 1982ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1979-03-12 - 1982-08-31
Barrutia: Nafarroa
Hautaketa: 1979ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua

1977-07-04 - 1979-01-02
Barrutia: Nafarroa
Hautaketa: 1977ko Espainiako hauteskunde orokorrak
Bizitza
Jaiotza Iruñea1928ko ekainaren  17a
Herrialdea  Nafarroa Garaia, Euskal Herria
Heriotza Iruñea1999ko abenduaren  29a (71 urte)
Familia
Aita Rafael Aizpun
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria eta abokatua
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Nafar Herriaren Batasuna

Jesús Aizpún Tuero[1] (Iruñea, 1928ko ekainaren 17a - 1999ko abenduaren 29a) Nafarroako abokatua eta politikaria, hainbat alderdiren sortzailea, UPN arrakasta handienaz. Huarte nafar industrialari familia nabarmenaren negozioen abokatua izan zen 60 eta 70eko hamarkadan. Rafael Aizpunen semea da.

Nafarroa Garaiaren apartekotasuna nabarmendu zuen, "Euzkadi"ren ideia eta marxismoa sutsuki arbuiatu zituen eta, batez ere, Euskal Herriko gainerako lurraldeekin erakunde berean ez elkartzea.

Ibilbide politikoa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1974an politikan hasi zen. Horretarako hauspoa 1973ko urtarrilean ETAk egindako Felipe Huarte negozio-gizon nafar nabarmenaren bahiketa izan zen, lan gatazka bat zela eta. Une horretan, Jesús Aizpúnek bitartekari lanak egin zituen hura askatzeko.[2] Diktadurako Nafarroako erregimenaren jarraipena defendatu zuen, 1841eko "Lege Hitzartua" indarrean zela argudiatuta. 1976an, Partido Democrata Liberal de Navarra sortu zuen. Alderdi hori 1977an Union de Centro Democratico alderdian sartu zen eta, urte horretan bertan, Espainiako gorteetan Aizpún diputatu aukeratu zuten.

1978an, ordea, alderdia utzi zuen Espainiako Konstituzioko 4. Xedapen Iragankorra dela eta, baita Konstituzioarekiko desadostasuna agertuz ere, Nafarroak haren aurreko foru erregimena zuelakoan eta hura irmo defendatuz. Hala, 1979an UPN sortu zuen eta haren buru nagusietako bat izan zen, baita ohorezko presidente ere 1997 arte. 121/1979 Errege Dekretuak, berriz, indarrik gabe utzi zuen 1841ko Foruak Eraldatzeko Lege higatuaren jarraipena,[3] baina eskuindar foruzale sutsuenek berehala egin zuten bat dekretu harekin.[oh 1] Harrezkero, 1982ko LORAFNA estatutua bihurtu zen forua Aizpunen eta besteen irudiko, 'foru hobekuntza' bat zelakoan.[4] Aizpun konstituzioa sutsuki defendatzera pasa zen.

1983. urtean, UCDren gainbeheran, haren karguak samaldan sartu ziren UPNra, salbu eta CDSn, Suárezen alderdi berrian murgildu zirenak eta 1978an Aizpún UCDtik kanporatu zutenak: Del Burgo, Pegenaute, Monje, eta Astrain, Aizpunek betoa jarri baitzien.[5] Hala ere, bera ez zen pozik, eta berehala bere buruzagitza auzitan jarri zuten askok, baita gutxiengo bihurtu ere. UCDtik etorritako gehienek, UPN PP sortu berriarekin bateratzea bultzatu zuten, tartean Juan Cruz Allik, Miguel Sanzek eta Alfredo Jaimek. Hala egin zen 1991ko martxoan, José María Aznarrekin sinatutako akordioaren bitartez. Aizpúnek gogo txarrez eman zion eskua espainiar presidenteari eta berehala alde egin zuen. Adierazi zuenez, bateratze hori "aberrazio politiko eta juridikoa" zen, eta sinatuko zuela "batasunoek (sic) egiten duten bezala, alegia, legeak hala aginduta".[6]

Oharrak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Amadeo Marcok, Nafarroako aldundiko buru frankistak, hura ontzen parte hartu zuen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Abizena Aizpún idaztea euskal herritar horren aukera pertsonala da. Izan ere, Euskaltzaindiak, euskara baturako, Aizpun onartu du deitura horren grafiatzat. Ikus Euskal Onomastikaren Datutegia.
  2. Esparza, J.M. Aoiz, F. Zabaleta, P. (2016), 258-259. or.
  3. Esparza, J.M. Aoiz, F. Zabaleta, P. (2016), 284, 308. or.
  4. Esparza, J.M. Aoiz, F. Zabaleta, P. (2016), 280. or.
  5. Esparza, J.M. Aoiz, F. Zabaleta, P. (2016), 313-314. or.
  6. Esparza, J.M. Aoiz, F. Zabaleta, P. (2016), 316-317. or.

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

 

  • Esparza Zabalegi, Jose Mari; Aoiz, Floren; Zabaleta, Patxi (2016) Tres tristes trileros; Arbeloa, Del Burgo y Aizpún Tafalla: Txalaparta SL ISBN 978-84-16350-64-3 .

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Biografia
Nafarroa Garaia
Artikulu hau Nafarroa Garaiko biografia baten zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.