Joan Duns Eskoto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Joan Duns Eskoto
John Duns Scotus.jpg
Bizitza
Izen osoa John Duns
Jaiotza Duns1265
Herrialdea Eskoziako Erresuma
Heriotza Kolonia1308ko azaroaren 8a (42/43 urte)
Hezkuntza
Heziketa Oxfordeko Unibertsitatea
Merton College
Hizkuntzak latina
Irakaslea(k) William of Ware
Ikaslea(k) Gilen Ockhamgoa
Jarduerak
Jarduerak filosofoa, teologoa, idazlea, klerikoa, unibertsitateko irakaslea eta apaiz katolikoa
Enplegatzailea(k) Parisko Unibertsitatea
Izengoitia(k) Doctor Subtilis
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioa kristautasuna
Erlijio-ordena Anaia Txikien Ordena
Eskoto, Doctor Subtilis.

Joan Duns Eskoto[1] —jatorrizko izen-deiturez, John Duns Scotus[2]— (Duns, Eskozia, c. 1266 - Kolonia, Alemania, 1308ko azaroaren 8) filosofo eta teologo eskolastiko bat izan zen, Doctor Subtilis (euskaraz, Maisu Fina) goitizenaz ere ezaguna, haren pentsamenduaren zorroztasuna zela-eta. Metafisika eta etika arloetan kokatzen da bere pentsamendua, betiere teologia kristauari begira eta Aristotelesen eraginpean. Besteak beste, bere eragina nabarmena izan zen Kant filosofoaren lanetan.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1279-1280 urteetan frantziskotarren ordena monastikoan sartu eta apaiz ordenatu zuten 1291. urteko martxoaren 17an. Irakasle aritu zen Pedro Lombardiarraren Sententzien Liburua irakatsi zituen, agian Cambridgen aurrena, eta Oxforden, 1300 baino lehen, eta Parisen 1302-1303 urteetan.

Felipe Ederraren eta Bonifazio VIII.a aita santuaren arteko liskerrak direla-eta, irakasle zeregina utzi zuen. Parisera itzultzean, magister titulua eskuratu zuen. 1307. urtean Kolonian frantziskotarrek zuten ikasketa-etxera joan eta bertan hil zen 1308. urtean.[3] Bere pentsamenduaren aztarna agerikoa da hurrengo urteetan ondutako bi eskoziar agiri historikotan: Elizjendearen Adierazpena (1309) eta Arbroatheko Aldarrikapena (1320).[4]

Lanak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. EIMA: Eskola-liburuetako onomastikaren, gertaera historikoen eta artelanen izenak. Zerrendak.
  2. Scotus, berez, eskoziar jatorria adierazten duen abizena besterik ez da.
  3. (Gaztelaniaz)Franco Volpi: Enciclopedia de obras de filosofía (Juan Duns Escoto), 598. orrialdea.
  4. (Ingelesez)  Oliver, Neil (2009), A History of Scotland, Weidenfeld&Nicolson (W&N), ISBN 978-0-7538-2663-8 . 174. or.
Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Joan Duns Eskoto Aldatu lotura Wikidatan