Friedrich Schelling

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Friedrich Schelling
Nb pinacoteca stieler friedrich wilhelm joseph von schelling.jpg
Bizitza
Izen osoa Friedrich Wilhelm Joseph Schelling
Jaiotza Leonberg1775eko urtarrilaren 27a
Herrialdea  Alemania
Heriotza Bad Ragaz1854ko abuztuaren 20a (79 urte)
Familia
Ezkontidea(k) Pauline Gotter
Caroline Schelling  (1803 -  1809)
Seme-alabak
Hezkuntza
Heziketa Tübingengo Unibertsitatea
Hizkuntzak alemana
Lanbidea
Lanbidea filosofoa eta unibertsitateko irakaslea
Lantokia(k) Munich
Enplegatzailea(k) Municheko Unibertsitatea
Jenako Unibertsitatea
Würzburgeko Unibertsitatea
Berlingo Humboldt Unibertsitatea
Jasotako sariak
Influentziak Immanuel Kant, Johann Gottlieb Fichte eta Baruch Spinoza
Kidetza Bavarian Academy of Sciences and Humanities
Hungariako Zientzien Akademia
Prusiako Zientzien Akademia
Mugimendua German idealisma
Sinesmenak
Erlijioa Luteranismoa

Friedrich Wilhelm Joseph von Schelling (Leonberg, Stuttgart-etik hurbil, 1775eko urtarrilaren 27a - Bad Ragaz, Suitza, 1854ko abuztuaren 20a), alemaniar filosofoa izan zen. Idealismoaren eta Alemaniako erromantizismoaren adierazgarri nagusietako bat izan zen.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanten ondorengo alemaniar filosofo idealista nagusietako bat izan zen. Jena-ko eta Würzburg-eko unibertsitateetan jardun ondoren, Munich-eko Arte Ederretako Akademiako idazkaria izan zen 1806-1820 bitartean eta irakaskuntzara itzuli zen gero, Frederiko Gilen IV.ak eskatuta. Fichte-ren pentsamendu dialektikoaren eraginpean, izadiaren filosofia egituratu zuen lehenik, eta izpirituaren filosofia ondoren. 1801. urtean, izpiritua eta izadia bat eta bera direla adierazi zuen; hala berreskuratu zuen Brunoren eta Spinoza-ren panteismoa, eta eskola erromantikoaren filosofo nagusi bihurtu zen. Estetikari buruzko lanak idatzi zituen ondoren eta erlijioen filosofia landu zuen. Schelling-en arabera, norberaren gogoaren poderioz ezinbestean banatu den absolutuaren bilaketan oinarritzen da gizadiaren historia. Obra nagusiak hauek dira: Ideen zu einer Philosophie der Natur (1797, Naturaren filosofia baterako ideiak), System des transzendentalen Idealismus (1800, Idealismo transzendentalaren sistema), Philosophie der Kunst (1803, Artearen filosofia), Philosophische Untersuchungen über das Wesener menschlichen Freiheit (1809, Giza askatasunaren izaerari buruzko Wesener-en filosofia ikerketak), Die Weltalter (1811, Munduaren garaiak).

Esaldiak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

"Der Anfang und das Ende aller Philosophie ist - Freiheit!"

Itzulpena: «Filosofia guztiaren hasiera eta helburua da askatasuna!»

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Friedrich Schelling Aldatu lotura Wikidatan