John Jay

Wikipedia, Entziklopedia askea
John Jay
John Jay (Gilbert Stuart portrait).jpg
Privy Seal of New York.svg
2. New Yorkeko Gobernadorea

1795eko uztailaren 1a - 1801eko ekainaren 30a
George Clinton - George Clinton
1. Chief Justice of the United States (en) Itzuli

1789ko urriaren 19a - 1795eko ekainaren 29a
← baliorik ez - John Rutledge (en) Itzuli
Seal of the United States Secretary of State.svg
Ameriketako Estatu Batuetako Estatu Idazkaria

1789ko irailaren 15a - 1790eko martxoaren 22a
← baliorik ez - Thomas Jefferson
United States Secretary of Foreign Affairs (en) Itzuli

1784ko maiatzaren 7a - 1789ko irailaren 15a
Robert R. Livingston (en) Itzuli - baliorik ez →
Estatu Batuetako Enbaxadorea Espainian

1779ko irailaren 27a - 1782ko maiatzaren 20a
← baliorik ez - William Carmichael (en) Itzuli
1780sPresidentOfCongressSealDrawing.png
President of the Continental Congress (en) Itzuli

1778ko abenduaren 10a - 1779ko irailaren 28a
Henry Laurens (en) Itzuli - Samuel Huntington (en) Itzuli
Bizitza
JaiotzaNew York1745eko abenduaren 12a
Herrialdea Ameriketako Estatu Batuak
HeriotzaWestchester konderria (New York)1829ko maiatzaren 17a (83 urte)
Hobiratze lekuaJohn Jay Cemetery (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: istripu zerebrobaskularra
Familia
AitaPeter Jay
AmaMary Van Cortlandt
Ezkontidea(k)Sarah Jay (en) Itzuli
Seme-alabak
Anai-arrebak
Hezkuntza
HeziketaColumbia College (en) Itzuli
Columbiako Unibertsitatea
Hizkuntzakingelesa
Jarduerak
Jarduerakepailea, abokatua, diplomazialaria, politikaria eta esklabo-jabea
Jasotako sariak
KidetzaArteen eta Zientzien Ameriketako Estatu Batuetako Akademia
American Antiquarian Society (en) Itzuli
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaEstatu Batuetako Eliza Episkopalianoa
Alderdi politikoaAlderdi Federalista

Find a Grave: 543 Edit the value on Wikidata
John Jay Signature2.svg

John Jay (New York, 1745eko abenduaren 12a - Bedford, New York, 1829ko maiatzaren 17a) estatubatuar politikari, epaile eta diplomazialaria izan zen.

Abokatu lanbidez, Estatu Batuetako erresistentzia antolatu zuen bidegabetzat jotzen zituzten britainiar legeen aurka. Lehen Kontinental Biltzarreko kide hautatu zuten, eta Kontinental Elkartea sinatu zuen. Bigarren Kontinental Biltzarreko kide ere izan zen, eta bertako lehendakari izan zen. 1779tik 1782ra enbaxadore izan zen Espainian eta Espainiako finantza-laguntza lortu zuen. Estatu Batuen independentzia onartu zuen Parisko Itunaren negoziatzaileetako bat ere izan zen. Gerra amaitu ondoren, Kanpo Arazoetako idazkaria izan zen.

Gobernu indartsu eta zentralizatu baten aldekoa izan zen, eta Estatu Batuetako Konstituzioa New Yorken onartzearen alde lan egin zuen. 1789tik 1795era Estatu Batuetako Chief Justice izan zen eta 1795etik 1801era New York estatuko gobernadorea. Gobernadore gisa esklaboak emantzipatzeko legedia onartu zuen, nahiz eta esklaboen jabe izan zen gutxienez 1800 arte.