Jose Angel Iribar
Jose Angel Iribar | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Zarautz, 1943ko martxoaren 1a (81 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania euskara | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria, futbol entrenatzailea eta politikaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Parte-hartzailea
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | futbol atezaina | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 80 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 182 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jose Angel Iribar Kortaxarena, ezizenez Makatza eta Txopo (Zarautz, Gipuzkoa, 1943ko martxoaren 1a), futbolari eta futbol entrenatzaile ohia da, Athletic taldearen historiako jokalari ospetsuenetako bat.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zarauztarra jaiotzez, Makatza baserrian jaio zen 1943ko martxoaren 1ean, eta hortik jaso zuen bere gazte garaiko ezizena: Makatza. 1962an Bilboko Athletic Klubak Baskonia Kirol Kluba futbol taldetik fitxatu zuen milioi bat pezetaren truke, eta irailaren 23an egin zuen debuta Malaga Futbol Taldearen aurka. Guztira, hamazortzi denboraldi egin zituen taldean, 1962tik 1980ra. Bi kopa irabazi zituen eta 1977an, UEFA Kopako txapeldunorde izan zen.
Guztira 467 partidu jokatu zituen Espainiako ligan.[1] Kopako 93 partidu jokatu zituen, eta Europako txapelketetako 55 partidu. Espainiako selekzioarekin 49 bider jokatu zuen eta 1964ko Eurokopa irabazi.[2]
Futbolean jokatzeari utzi ondoren, entrenatzaile izan zen. 1983-1984ko denboraldian 2. mailako txapeldunordetza lortu zuen Bilbao Athleticekin, taldearen sailkapenik onena. 1986-1987ko denboraldian, Athleticeko lehen taldea entrenatu zuen, baina arrakasta txikiagoaz. 1999tik Euskal selekzioaren hautatzailea da; halaber, Athleticeko Jokalari Ohien Elkarteko presidentea.
1976ko abenduan Errealaren aurkako partidu baten aurretik eta Kortabarria Errealeko kapitainarekin batera ikurrinarekin atera zen zelaira, eta erdiko biribilean utzi zuten erakusgai.[3] Franco hil ondoren, Euskal Herriko bandera jendaurrean erakusten zen lehen aldia zen. Politikoki, 1970eko hamarkadan, ezker abertzalearen alde egin zuen. Herri Batasunaren lehen Mahai Nazionalaren kidea;[4] harrezkero ez du politika munduan parte hartu.
Ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Futbolaria
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kluba[5] | Denboraldia[5] | Partida(k)[5] | ||||
---|---|---|---|---|---|---|
Liga | Kopa | Europa | Guztira | |||
Baskonia KE (2. maila) |
1961/62 | - | - | - | - | |
Total | - | - | - | - | ||
Athletic Club (1. maila) |
1962/63 | 3 | 3 | - | 6 | |
1963/64 | 26 | 2 | - | 28 | ||
1964/65 | 28 | 8 | 10 | 46 | ||
1965/66 | 27 | 9 | - | 36 | ||
1966/67 | 30 | 9 | 2 | 41 | ||
1967/68 | 25 | 6 | 6 | 37 | ||
1968/69 | 25 | 7 | 6 | 41 | ||
1969/70 | 30 | 8 | 2 | 40 | ||
1970/71 | 30 | 4 | 2 | 36 | ||
1971/72 | 32 | 6 | 4 | 42 | ||
1972/73 | 22 | 7 | - | 29 | ||
1973/74 | 30 | 4 | 4 | 38 | ||
1974/75 | 33 | 6 | - | 36 | ||
1975/76 | 25 | 0 | - | 25 | ||
1976/77 | 30 | 6 | 11 | 46 | ||
1977/78 | 31 | 2 | 6 | 39 | ||
1978/79 | 30 | 4 | 2 | 36 | ||
1979/80 | 9 | 2 | - | 39 | ||
Guztira | 466 | 93 | 55 | 614 |
Entrenatzailea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kluba[6] | Maila[6] | Denboraldia[6] |
---|---|---|
Athletic Clubeko harrobia | - | 1980-1982 |
Bilbao Athletic | 2. maila | 1982-1986 |
Athletic Club | 1. maila | 1986-1987 |
Euskal Herriko futbol selekzioa (selekzionatzailea) |
- | 1999-2010 |
Palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Klubeko txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Titulua | Kluba | Urtea |
---|---|---|
Espainiako Kopa | Athletic Club | 1969 |
Espainiako Kopa | Athletic Club | 1973 |
Selekzio txapelketak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Titulua | Taldea | Urtea |
---|---|---|
Eurokopa | Espainia | 1964 |
Banakako sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Saria | Urtea |
---|---|
Zamora Saria | 1969/70 |
Marca Leyenda | 2014 |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Leyendas del Athletic Club de Bilbao – 'El Chopo'» El Correo.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iríbar, 501 partidos con el Athletic» El País.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Aquel histórico 5 de diciembre de 1976» El Correo 2010-12-03.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Iribar se presentará a las elecciones con Herri-Batasuna» El País 1979-3-1.
- ↑ a b c Athletic Club. Iribar. .
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) «Biografía de Iribar» Fútbol Táctico.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1943ko jaiotzak
- Gizabanako biziak
- Zarauztarrak
- Gipuzkoako gizon futbolariak
- Euskal Herriko futbol atezainak
- Euskal Herriko futbol entrenatzaileak
- Euskal Herriko selekzioan jokatutako futbolariak
- Athleticeko entrenatzaileak
- Herri Batasuneko politikariak
- Athleticeko futbolariak 1960ko hamarkadan
- Athleticeko futbolariak 1970eko hamarkadan
- Athleticeko futbolariak 1980ko hamarkadan
- Baskonia Futbol Klubeko jokalariak
- Bilbao Athleticeko entrenatzaileak
- La Ligako jokalariak
- Espainiako gizonezkoen futbol selekzioko jokalariak