Luis Suárez
Luis Suárez | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Bizitza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotzako izen-deiturak | Luis Suárez Miramontes | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jaiotza | Coruña, 1935eko maiatzaren 2a (87 urte) | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Herrialdea | ![]() | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Lehen hizkuntza | gaztelania galiziera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Familia | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Anai-arrebak | ikusi
| ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hezkuntza | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Hizkuntzak | gaztelania galiziera italiera | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jarduerak | futbolaria eta futbol entrenatzailea | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Posizio edo espezialitatea | erdilaria | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Pisua | 71 kilogramo | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Altuera | 176 zentimetro | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Jasotako sariak | |||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
Izengoitia(k) | Luisito eta El Arquitecto | ||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||||
![]() ![]() ![]() |
Luis Suárez Miramontes (Ares, A Coruña, 1935eko maiatzaren 2a) espainiar futbol-jokalaria eta entrenatzailea izan zen. Erdilaria zen, Europako bere garaiko onenetako bat.
Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bere hiriko taldean hasi zen jokatzen baina berehala Bartzelona Futbol Klubak fitxatu zuen, eta zortzi urtez (1953-1961) aritu zen talde horretan jokatzen. Barcelonarekin Ferietako Kopa irabazi zuen bi aldiz (1958, 1960), Espainiako Liga bi aldiz (1959, 1960) eta Espainiako Kopa ere bi aldiz (1957, 1959).
1961ean Milango Inter taldeak fitxatu zuen 25 milioi pezetatan (futbolaren historiako fitxa garestiena ordu arte). Milanekin Europako bi Kopa irabazi zituen (1964, 1965), Kontinente arteko bi Kopa (1965, 1965), Italiako Liga hiru aldiz (1963, 1965, 1966). Gero Genoako Sampdorian ere jokatu zuen.
Bestalde, 35 partida jokatu zituen Espainiako selekzioarekin, Francisco Gento, Alfredo Di Stefano, Luis del Sol, Ferenc Puskas handiekin, eta, gero, Pirri eta Jose Angel Iribarrekin. 1962 eta 1966ko Munduko Txapelketetan ere parte hartu zuen, baina arrakasta handirik gabe. 1964an selekzio nazionalen Europako Futbol Txapelketa irabazi zuen, finalean Sobietar Batasuna menderatu ondoren.
1960an Urrezko Baloiaren saria jaso zuen (bera izan zen lehen espainiarra), 1961 eta 1964an Zilarrezko Baloia, eta 1965ean Brontzezkoa.
Jokalari gisa erretiroa hartu ondoren, Milango Inter taldearen entrenatzaile izan zen, eta Espainiako selekzioarena gero, Italian egindako munduko txapelketan (1990).
Palmaresa[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Taldeetan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Kontinente arteko Futbol Kopa (2): 1964, 1965.
- Europako Kopa (2): 1964, 1965.
- Hirietako Ferien Kopa (2): 1958, 1960.
- Espainiako Liga (2): 1959, 1960.
- Espainiako Kopa (2): 1957, 1959.
- Italiako Liga (3): 1963, 1965, 1966.
Selekzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Bakarkako sariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Urrezko Baloia (1): 1960.
Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/26 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]
|
|