Ignacio Zoco

Wikipedia, Entziklopedia askea
Ignacio Zoco

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakIgnacio Zoco Esparza
JaiotzaGarde1939ko uztailaren 31
Herrialdea Nafarroa Garaia, Euskal Herria
HeriotzaMadril2015eko irailaren 28a (76 urte)
Hobiratze lekuaIruñea
Heriotza modua: leuzemia
Familia
Ezkontidea(k)María Ostiz
Hezkuntza
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakfutbolaria
Ibilbidea
Taldeak Urteak J G
Oberena Kirol Elkartea1957 / 1959
Club Deportivo Iruña1959 / 1959
Osasuna1959 / 1962694
Espainiako futbol selekzio nazionala1961 / 1969251
Espainiako B selekzioa1961 / 1961
Real Madril1962 / 19743188
 
Posizio edo espezialitateaerdilaria
Altuera183 zentimetro
Jasotako sariak

FIFA: 44785 UEFA: 38100 Edit the value on Wikidata

Ignacio Zoco Espartza (Garde, Nafarroa Garaia, 1939ko uztailaren 31Madril, 2015eko irailaren 28a) Euskal Herriko futbolaria izan zen. Osasunan eta Real Madrilen aritu zen.

Ibilbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Haren lehen talde profesionala Osasuna izan zen, 1959tik 1962ra; ordurako erdilari sendoa izateagatik eta bere fisikoagatik (1,84 m) nabarmentzen hasia zen.

1962an Real Madridek fitxatu zuen eta han hamabi denboraldi eman zituen, 1974 arte; urte horiek talde madrildarraren historiako onenetakoak izan ziren: jokalaria zela, zazpi liga eta 1966ko Europako Kopa irabazi zituen[1].

Futbolaria izateari utzi zionean Nafarroako Gobernuaren Kirol Delegatua izan zen, UCDk izendatuta. Real Madridekiko lotura gorde eta jokalari-ohien batzordeko kidea izan zen. 1994ko urtarrilaren 13an lehen taldeko delegatua izendatu zuten, Miguel Ángel Gonzálezen ordez[2]. Karguan 1997-1998 denboraldia arte egon zen eta Chendok ordezkatu zuen.

María Ostiz kantariarekin ezkondu zen.

Espainiako selekzioan[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Espainiako selekzioarekin 25 partidatan aritu zen eta gol bakarra sartu. Lehen aldia 1961eko apirilaren 19an izan zen, Galesko futbol selekzio nazionalaren kontra; azkena Liejan (Valonia), Belgikaren kontra[3] izan zen. Espainiak irabazitako 1964ko Eurokopan esku hartu zuen, bai eta Ingalaterrak antolatutako 1966ko Munduko Futbol Txapelketan ere; hor, taldea lehen fasean kanporatua izan zen.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Ignacio Zoco Aldatu lotura Wikidatan