Jose Horn

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Jose Horn
Escudo de España (mazonado).svg
Espainiako Diputatuen Kongresuko diputatua


Escudo del Senado de España.svg
Erresumako senataria


alkate

Bizitza
Jaiotza Filipinak, 1880
Herrialdea  Espainia
Heriotza 1936ko uztailaren 30a (55/56 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak politikaria
Lantokia(k) Madril
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euzko Alderdi Jeltzalea

José Horn Areiltza (1880, Cagsana, Filipinak - 1936ko uztailaren 30a, Bilbo) euskal herritar politikari jeltzale eta abokatu izan zen.

Deustuko unibertsitatean Zuzenbidea ikasi eta Euzko Alderdi Jeltzaleko kide bilakatu zen. 1909an alderdi hori ordezkatuz Bilboko alkate bilakatu zen, gainera Abando barrutiko errejidorea ere izan zen, 1911, 1913 eta 1917an. Horretaz gain, Bizkaia ordezkatuz 1931, 1933 eta 1936ko hauteskundeetan aukeratua izan ondoren Espainiako Gorteetan diputatu izan zen. 1930ko hamarkadan zehar Espainiako Gorteetan diputatu gisa Euskal Herriarentzako Sortarauaren defentsa hitzaldiak burutu zituen, 1933an Euskal Ordezkaritzaren bozeramaile izendatu zutelarik.

Bestalde, 1918ko urriaren 25ean Woodrow Wilson estatubatuar presidenteari zuzendutako mezua sinatu zuten abertzaleetako bat izan zen.

Euzkadi egunkarian idatzi zuen, abokatu gisa ekintzaile abertzaleak eta egunkari hartako zuzendaria zen Pantaleón Ramírez de Olano ere defendatu zituelarik. 1930eko hamarkadaren hasieran Francisco Idiakez getariar euskal preso politikoa ere defendatu zuen, nahiz eta Ángel Ossorio y Gallardo legegilea aurkari izan, Idiakez absolbitzea lortu zuelarik. Banco Guipuzcoano eta Euskalduna ontziola enpresetako kontseilaria ere izan zen.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aurrekoa
Gregorio Ibarretxe Ugarte
Logo Bilbao.svg
Bilboko alkatea

1909ko ekainaren 29a - 1909
Ondorengoa
Eugenio Martínez Sevilla