Josu Urrutikoetxea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Jump to navigation Jump to search
Josu Urrutikoetxea
Eusko legebiltzarkidea

1998-11-25 - 2001-07-17
Barrutia: Bizkaia
Bizitza
Izen osoa José Antonio Urruticoechea Bengoechea
Jaiotza Ugao1950eko abenduaren  24a (68 urte)
Herrialdea  Bizkaia, Euskal Herria
Lehen hizkuntza gaztelania
euskara
Hezkuntza
Hizkuntzak gaztelania
Jarduerak
Jarduerak terrorista
Kidetza Euskadi Ta Askatasuna
Izengoitia(k) Josu Ternera eta Josu Urrutikoetxea
Sinesmenak eta ideologia
Alderdi politikoa Euskal Herritarrok

Jose Antonio Urrutikoetxea Bengoetxea, Josu Ternera ezizenarekin ezagunagoa, (Ugao, 1950eko abenduaren 24a - ) ETAko kidea eta Eusko Legebiltzarkide ohia da. Egoitz Urrutikoetxea semeak ere ardura handiko lanak egin omen zituen ETA erakundean, 2015eko urrian atxilotu zutenera arte.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Nerabetan, 1960ko hamarkadaren amaieran sartu zen sasian. 1971an Ipar Euskal Herrira jo zuen eta bertan ETArentzako lehergaiak lapurtzea bezalako ekintzetan parte hartu zuen. 1980an ETAko exekutibako kide bilakatu zen, 1984tik atxilotu zuten arte ETAko azpiburua izan zen, burua Txomin Iturbe Abasolo baitzen. Porrot egin zuten Aljeriako elkarrizketen aurka agertu zuen bere burua. 1989an Baionan emaztearekin batera atxilotu zuten. Frantzian 1996 urtera arte bete zuen kartzela zigorra, ondoren Espainiaren eskutan geratu zen eta bertan lau epai ireki zizkioten, 2000. urtean aske utzi arte. 2001etik 2003. urtera arte Eusko Legebiltzarreko parlamentarioa izan zen Euskal Herritarroken ordezkari, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak legebiltzarkidetza kendu zion arte[1]. Juan Jose Ibarretxek bere Plana aurkeztu zuenean Arnaldo Otegik irakurri zuen gutuna idatzi zuen.

ETA desegin arte, erakundeko politika saileko burua omen zen eta 2006an ETA eta PSOEren arteko solasaldietan egon dela argitaratu zen, elkarrizketaren aldeko jarrerarekin.

Urrutikoetxeak jarri zion ahotsa ETAren azken komunikatuari —iazko maiatzaren 3an egin zen publiko—, Marixol Iparragirrerekin batera.

Atxiloketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2019ko maiatzaren 16ko goizean atxilotu zuten, Frantziako Alpeetan, eta espetxeratu egin zuten arratsaldean. 07:30ak aldera izan zen atxiloketa, Goi Savoiako Sallanches herrian. Frantziako zerbitzu sekretuek gidatu zuten operazioa, eta Guardia Zibilak ere parte hartu zuen, Espainiako Barne Ministerioak jakinarazi duenez. Polizia etxe batera eraman zuten, eta bertan mediku batek arta zezala eskatu zuen. Poliziak ospitalera eraman zuen, eta, proba batzuk egin ondoren, Sallancheseko jendarmeriara eraman dute berriz.

Handik, hiri bereko espetxera bidali zuten Urrutikoetxea. Patrice Guigone prokuradoreak kazetariei esan zienez, hamar egun zituen Frantziak jarritako zortzi urteko zigorrari uko egin eta beste epaiketa bat eskatzeko. Azkenean, Josuren abokatuek hori egin zuten, hau da, epaiketa berri bat eskatu. Bonnevilleko kartzelan egun gutxi batzuk eman zituen Pariserako lekualdatzea antolatu arte.

Urrutikoetxea Sallanches herriko ospitalera bidean zihoala atxilotu zuten, herriko alkate Georges Morandek azaldu zuenez. France Bleu Pays Basque irratiaren arabera, osasun arazoengatik artatzera joana zen. Grande-Marlaskak adierazi zuen ezin zuela informaziorik eman Urrutikoetxearen egoerari buruz, baina azaldu du ospitalera oinez eta bere kabuz iritsi zela. Urrutikoetxearekin batera zihoan lagun bat deklaratzera eraman zutela azaldu zuen Fernando Grande-Marlaska Espainiako jarduneko Barne ministroak. Urrutikoetxearekin zein lotura duen argitu nahi zuen Poliziak.

Ospitalera zihoala argi geratu zen atxiloketa izan eta berehala ospitaleratu behar izan baitzuten[2].

Ez zen lehenengo aldia Urrutikoetxea Frantziako Alpeetan atxilotzen saiatzen zirena. 2011ko udan, polizia hesi bati izkin egitea lortu zuen, eta menditik egin zuen ihes. Garai hartan, ETA Aieteko bide orria lantzen ari zen, beste eragile batzuekin batera.

Espainiako Auzitegi Nazionaleko Fiskaltzak jakinarazi zuen Urrutikoetxea Espainiaratzea galdegingo diola Frantziari. Adierazi zuenez, Espainiaratzeko eskatu aurretik aztertu egingo du zein kausa dituen epaitu gabe. Horien artean dago 1987. urtean Guardia Zibilaren Zaragozako kuartelaren aurkako erasoa agindu izanaren akusazioa —11 lagun hil zituen ETAk—.

Grande-Marlaskak azaldu zuen bi kausa dituela zabalik, eta "inputazio zehatz bat". Frantzian espetxeratu zuten arren, nabarmendu zuen Espainiaratzeko behin-behineko eskaera egiteko aukera dagoela, "beste batzuetan egin bezala", Urrutikoetxearen atxiloketa "lehentasun gorenekoa" baitzen Espainiako segurtasun indarrentzako.

Urrutikoetxearen atxiloketak erreakzio politiko ugari eragin zituen[3].

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]