Julia Lermontova

Wikipedia, Entziklopedia askea

 

Julia Lermontova

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1847ko urtarrilaren 2a
Herrialdea Errusiar Inperioa
HeriotzaMosku1919ko abenduaren 16a (72 urte)
Familia
AitaVsevolod Lermontov
Hezkuntza
HeziketaHeidelbergeko Unibertsitatea
Jarduerak
Jarduerakkimikaria

Yulia Vsévolodovna Lérmontova: Юлия Всеволодовна Лермонтова (San Petersburgo, 1847ko urtarrilaren 2agreg./1946ko abenduaren 21ajul. - Mosku, 1919ko abenduaren 16a)[1] kimikari errusiarra izan zen.[2] Kimikako lehen doktore errusiarra bezala ezagutzen da. Heidelbergeko Unibertsitatean eta Berlingo Unibertsitatean ikasi zuen, 1874an Göttingengo Unibertsitatean doktoretza jaso aurretik. Errusiar Kimika Elkartean sartu zen 1875ean.[2][3]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bizitzako lehen urteak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Yulia Vévolodovna Lérmontova 1847ko urtarrilaren 2an jaio zen San Petersburgon, Errusian. Yelizaveta Andréievna Kossikóvskaia eta Vsévolod Nikoláievitx Lérmontov jeneralaren (Mikhail Lérmontov errusiar poetaren hirugarren lehengusua) alaba zen, Lermontov familia aristokratikokoa.[4]

Bere gaztaroko zatirik handienean Moskun bizi izan zen, bere aita Moskuko Kadeteen Kidegoaren arduraduna baitzen. Bere gurasoak Moskuko inteligentsiako kideak zirenez, bere seme-alaben heziketa lehentasun handia zen. Ondorioz, tutore pribatuekin ikasi zuen.[2] Familiak zientziarekiko zuen interesa erabat ulertzen ez bazuen ere, ez zuten desanimatu, eta interes handia erakutsi zuen literatura teknikoarekiko eta esperimentuekiko, eta horietako batzuk, xumeak, etxean egin zituen.[4]

Heziketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Errusian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Julia Lermontovak medikuntza ikasi nahi zuen hasieran, baina laster konturatu zen ezin zuela jasan jende desnutritua ikustea edo bere pazienteen pobrezia jasatea. Ondoren, Petrovskaia Nekazaritza Akademian (orain Moskuko Nekazaritzako Estatu Unibertsitatea) ikastea eskatu zuen, kimikako bere programa bikainagatik ezaguna zena. Bertako hainbat irakaslek babestu bazuten ere, azkenean ez zuten onartu bere eskaera.[4]

Orduan erabaki zuen atzerrira joatea, baina une hartan ez zen erraza. Anna Yevreinova lehengusinari esker (komenientziagatik ezkondu behar izan zuena), Sofia Kovalévskaia ezagutu zuen, eta hark lagundu zien bi emakumeei elkarrekin joan zitezen atzerriko unibertsitate batean ikastera.[4]

Atzerrian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1869ko udazkenean, 22 urte zituela, Yulia Lérmontova Heidelbergera iritsi zen eta Heidelbergeko Unibertsitatera joan zen. Bertan, Robert Bunsenen hitzaldietara entzule gisa joateko baimena eman zitzaion, eta, azkenean, bere laborategian sartu zen.[4][5]

Bunsenen laborategian ikertu zituen platinozko konposatuak.[4]

Mendeléievek platinozko aleazioak bereizteko teknikak garatzeko ikerketa hau iradoki zion.[5]

Handik Berlinera joan zen August von Hoffmannekin ikerketa bat egitera.[5] Berlinen, van Hoffmannen laborategi pribatuan lan egin zuen eta bere kimika organikoko klaseetara joan ahal izan zen.[4]

Han burutu zuen lehen argitalpena, "Ueber die Zusammensetzung des Diphenins".[4]

1874an, "Zur Kenntniss der Methylenverbindungen" (metilozko konposatuen analisiari buruzkoa) tesia amaitu zuen, kimikako doktore diploma eman ziona.[1]

Bere heziketa amaitu ondoren, Errusiara itzuli zen eta Vladimir Markobnikoven laborategian hasi zen lanean Moskuko Unibertsitatean.[1][5]

Gero, San Petersburgera joateko gonbidapena jaso zuen Aleksandr Butleroven partetik.[5] Hemen ikertu zuen 2-metil-2-butenóico azidoari buruz.[4]

Emakumeentzako goi mailako ikastaroetan irakasle lanpostu bat onartzeko konbentzitzen saiatu zen Butlerov, baina ez zuen onartuko, eta Hezkuntza ministroak baimenik ez emateaz kezkatuta zegoela adierazi zuen.[4] 1881ean, Errusiako Elkarte Teknikoarekin bat egin zuen lehen emakumea izan zen.[4] Magna cum laude graduatu zen eta Kimikan doktoretza lortu zuen lehen emakumea izan zen munduan.[6]

Ikerketa[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Hezkuntza amaitu ondoren, Errusiara itzuli zen eta Moskuko Unibertsitateko Vladimir Markóvnikov-en laborategian hasi zen lanean.[5] Ondoren, Aleksandr Bútlerov-en eskutik San Petersburgera joateko gonbita jaso zuen.[5] Han ikertu zuen azido 2-metil-2-butenoikoa.[4]

1877an, aita hil ondoren, Moskura joan zen bizitzera familiarekin, eta Markobnikoven laborategian hasi zen lanean, petrolioaren ikerketan. Ikerketa arlo honetan lan egin zuen lehen emakumea izan zen. Gainera, petrolioaren destilazio jarraiturako gailu bat garatu zuen, baina gailua ezin izan zen eskala industrial batera egokitu.[4]

Errusiako Elkarte Fisiko-Kimikoaren 1878ko urtarrileko konferentzian, A. P. Eltékovek, CnH2n formulako hidrokarburoak sintetizatzeko metodo berri bati buruz informatu zuen, non Bútlerovek, esperimentu hauetako asko, aurretik Juliak eginak zirela ikusi zuen. Ikerketa hori geroago baliotsua bihurtu zen hidrokarburoen sintesia sakonago aztertu zenean, ekoizpen industrialerako eta motorretarako erregai mota batzuetarako. Prozesu hau geroago ezagutu zen Bútlerov – Eltékov – Lérmontova erreakzioa bezala.[5]

Boutlerov-Eltekov-Lermontova erreakzioa hidrokarburoei adarrak gehitzea ahalbidetzen duen kimika organikoko erreakzioa da.

Ikerketaren ondorengo bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bere familiaren ondarea Zvenígorodeko ujezdeko Semenkovo herrian jaso zuenez gero, hantxe bizi zen udako hilabeteetan, eta han finkatu zuen bizilekua kimika bertan behera uztearekin batera.[4]

Han garatu zuen nekazaritza-zientziekiko interesa, Errusian eta Ukrainan saldu ziren gaztak garatuz.[4]

1889ko udaberrian, oso larri gaixotu zen pneumonia bikoitzak jota, eta udazken horretan Stockholmera joan zen Sofia Kovalevskaia bisitatzera.[4]

1890ean, Kovalévskaia San Petersburgora joan zen bere alaba Sofiarekin (Fufa), non Lérmontova haiekin bildu eta Fufa jaso zuen Kovalévskaia 1891n hil aurretik.[4]

1917an, Urriko iraultzaren ondoren, jabetza nazionalizatzen saiatu ziren Semenkovon, baina, Anatoli Lunatxarski Hezkuntza Ministroaren esku-hartzearen bidez, jabetza mantentzen utzi zioten.[4]

Julia Lérmontova 1919an hil zen garuneko odoljario baten ondorioz.[4]

Inoiz ezkondu ez zenez, Sofia (Fufa) Kovalévskayak (bere alabaordea) jabetza osoa heredatu zuen.[4]

Argitalpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lermontoff, J. eta Moskan (1872), Ueber die Zusammensetzung des Diphenins. Ber. Dtsch. Chem. Ges., 5: 231–236. doi: 10.1002/cber.1872005017

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. a b c (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2014-06-06). «Yulua Lermontova: la pasión por la química» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  2. a b c R. S. Creese, Mary. (1998). «EARLY WOMEN CHEMISTS IN RUSSIA: ANNA VOLKOVA, IULIIA LERMONTOVA, AND NADEZHDA ZIBER-SHUMOVA». Bulletin for the History of Chemistry..
  3. (Gaztelaniaz) Stadler, Marta Macho. (2015-12-21). «Julia Lermontova, química» Mujeres con ciencia (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  4. a b c d e f g h i j k l m n o p q r s t (Gaztelaniaz) «European women in chemistry | WorldCat.org» search.worldcat.org (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  5. a b c d e f g h (Ingelesez) Rulev, Alexander Yu; Voronkov, Mikhail G.. (2013-11-12). «Women in chemistry: a life devoted to science» New Journal of Chemistry 37 (12): 3826–3832.  doi:10.1039/C3NJ00718A. ISSN 1369-9261. (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).
  6. (Ingelesez) Koblitz, Ann Hibner. (1988-06). «Science, Women, and the Russian Intelligentsia: The Generation of the 1860s» Isis 79 (2): 208–226.  doi:10.1086/354696. ISSN 0021-1753. (Noiz kontsultatua: 2024-01-16).

Bibliografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Nye, Mary Jo (2003). The Cambridge History of Science: Volume 5, the Modern Physical and Mathematical Sciences. 59. or. ISBN 9780521571999.
  • Apotheker, Jan; Sarkadi, Livia Simon (2011-04-27). European Women in Chemistry. 58. or. ISBN 9783527636464.
  • Roussanova, Elena (2003). "Julia Lermontowa - die erste promovierte Chemikerin". Nachrichten aus der Chemie (in German). 51 (12): 1296-1297. doi: 10.1002/nadc.20030511239.
  • STEINBERG C. J.Julia Vsevolodovna Lermontova (1846-1919) in A. S. Chemistry. International Congress of the History of Science. 16th. Prozedurak. A Scientific Sections (1981) 202 or.

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]