Karel Jaromír Erben
Itxura
Karel Jaromír Erben | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Miletín, 1811ko azaroaren 7a |
Herrialdea | ![]() ![]() |
Bizilekua | Birthplace of Karel Jaromír Erben (en) ![]() |
Heriotza | Praga, 1870eko azaroaren 21a (59 urte) |
Hobiratze lekua | Olšanyko hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: tuberkulosia |
Hezkuntza | |
Heziketa | gymnasium Arte Fakultatea |
Hizkuntzak | alemana poloniera errusiera txekiera |
Jarduerak | |
Jarduerak | itzultzailea, poeta, musikologoa, historialaria, artxibozaina, kazetaria, idazlea, etnografoa, collector of fairy tales (en) ![]() |
Lantokia(k) | Praga |
Enplegatzailea(k) | San Petersburgoko Zientzien Akademia |
Kidetza | San Petersburgoko Zientzien Akademia Zientzien Errusiar Akademia Maćica Serbska (en) ![]() |
Mugimendua | erromantizismoa |
Izengoitia(k) | Jarmil Erben, J. E. Miletínský eta Květomil Podlipský |
![]() ![]() ![]() ![]() | |
![]() |
Karel Jaromír Erben (Miletín, Austria, 1811ko azaroaren 7a - Praga, Austria-Hungaria, 1870eko azaroaren 21a) txekierazko poeta, etnografoa eta filologoa izan zen. Testu zaharrak, Jan Husen txekierazko obrak eta lehen txekiera literaturaren antologia bat eman zituen argitara. Erbenenak dira Bohemiako kantu nazionalak (1842-1845), Ehun ipuin eta eslaviar herrietako elezaharrak (1865). Balada- eta poema-bilduma bikain bat eskaini zuen 1853. urtean, Elezahar nazionalak izenaz.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.