Kyotoko Protokoloa

Wikipedia(e)tik
Kiotoko Protokoloa» orritik birbideratua)
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Kyotoko Protokoloa (parte hartzaileak): ██ Onartu dutenak ██ Onarpenaren zain ██ Onartu ez dutenak ██ Jarrerarik ez dutenak

Kyotoko Protokoloa UNFCCC-ren nazioarteko ingurumen ituna da, eguratseko berotegi-efektu gas kopurua estabilizatzeko helburua duena sistema klimatikoarekiko interferentzia antropogeniko arriskutsua galaraziko duen mailara[1]. Kyotoko Protokoloak betebehar legalak ezartzen ditu, sei gasen kopurua gutxitzeko: lau berotegi-efektu gas (karbono dioxidoa, metanoa, nitrogeno oxidoa, sufre hexafluoruroa) eta bi gas talde (hidrofluorokarbonoak eta perfluorokarbonoak).

Protokoloa 1997ko abenduaren 11n onartu zen, Kyoto hirian egindako biltzarrean (Japonian). 2005eko otsailaren 16an sartu zen indarrean, 2004ko azaroan Errusiak onartu ondoren. Izan ere, hitzarmena abian jartzeko emititzen diren gas emisioen %55 onartzen zuten herrialdeek izan behar zuten eta hori ez zen lortu Errusiak onartu arte.

Herrialde guztiek ez dute zertan murriztu behar. Espainiaren konpromisoa esaterako, emisioak %15ean bakarrik igo daitezen da, garatzen ari den herrialdetzat hartzen delako. Hala ere, hori betetzea ezinezkoa izango zaio, 2005 eta 2006an adibidez bere emisioak %52 igo baitirelako eta 2007an %48. Beste herrialde batzuek ordea, Alemania eta Italia esaterako zuzenean emisioak murriztu behar dituzte.

Ahalik eta onarpenik zabalena lortzeko asmoz, protokoloari beste elementu batzuk gehitu zizkioten, trikimailu hutsak talde ekologisten iritziz. Esate baterako, herrialde kutsatzaileek gutxi kutsatzen duten herrialdeei kutsadura-eskubideak erosteko aukera izatea edo basoak berritzeko politika soil batekin herrialde batek bere kutsadura-mailei eutsi ahal izatea; izan ere, basoak kutsaduraren hustubidetzat jotzen dira. Hori negozioa egiteko modu bat baino ez da eta azkenean kutsatzen duten herrialdeek berdina kutsatzen jarraituko dute, baina orain baimenduta egingo dute kutsadura eskubideak erosi dituztelako.

Aurrekariak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1997ko abenduaren 11n herrialde industrializatuak Kyoto hirian konprometitu ziren berotegi efektua sortzen zuten gasen erabilpena murriztea. Gobernu izenpetzaileak adostu zuten %5,2ean gas kutsagarrien erabilpena jaisten 2008 eta 2012 bitartean 1990eko emisioak oinarritzat hartuta. Ituna indarrean sartu zen 2005eko otsailaren 16an, Errusiak egin zuen berrespenaren ondorioz 2004ko azaroaren 18an.

Helburu nagusia klima aldaketa gutxitzea da. Honek jatorri antropogenikoa du, oinarria berotegi efektuan izanda. Nazio Batuen zifren arabera, aurreikusten da lurrazalaren tenperaturaren batez bestekoa gora egongo duela 1,4 eta 5,8°C bitartean urte honetatik 2100raino, nahiz eta neguak gero eta hotzagoak eta bortitzagoak izan. Arazo honek izugarrizko aldaketak egingo ditu gure ekosisteman eta gure ekonomian esan zuen Europako Batzordeak.

Berotegi-efektu gasen murriztean energia nuklearra ez dela sartzen Kyoto protokoloaren barnean. Baina berau efektua ekiditeko modu bat da, hau da, herrialde bakoitzean erabakitzen baita berotegi-efektu gasen emisioak nola murriztu. Horrela, IPCC-ak gomendatu egiten du energia nuklearra erabiltzea berotegi efektua murrizteko.

Eragina Espainian[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jatorrizko itunaren helburuak nahiko ezberdinak dira lurralde bakoitzarentzat. Honela Europar Batasuneko lurraldeak beraien artean emisioak gutxitzeko kuotak banatzeko baimena dute, beraien gutxitzea bakarrik %8 izateko. Hori egiten bada, Espainiak adibidez bere emisioak igo ahal ditu %15an. Baina 2005 bukatzera zihoala azken neurketa egin ondoren %50 baino gehiagokoak ziren 1990rekin konparatuz gero.

Klima Aldaketaren kontrako Espainiaren Estrategia zehazten eta indarrean sartzen ez den bitartean, autonomia erkidegoak eta udalak (beren eskumenak oinarri hartuta, eta, bereziki, Garapen Iraunkorreko Agenda 21 Estrategien esparruan) beren gain ari dira gasen isurketak mugatzeko helburuak eta konpromisoak hartzen Kyotoko protokoloa bete dadin. Helburu horietan berotegi-efektua eragiten duten gasen kontrola sartzen da, baina baita gas horien pilaketa gutxitzea ere, karbono-sarbegiak ugaritzeari esker.

Erkidegoetan inbentario zehatzak ari dira lantzen oinarrizko egoera ezagutzeko eta hainbat gasen pilaketaren bilakaera ezagutzeko, modu horretan erabakiko baita zein diren oinarrizko iturburuak eta erantzukizuna duten sektoreak dagozkien neurriak hartu ahal izateko. Hala ere, tokian tokiko eremuetan bideratu liteke hein handi batean klima-aldaketaren kontrako erantzuna, horretarako behar diren ekintzak sustatuta eta diseinatuta. Ez da ahaztekoa hirietan (energetikoki eragingarria den Hirigintza Planeamendurako Gida, IDAE 2000) egiten dela isurketa guztien %40a, udalak berak energia kontsumitzaile handiak eta funtsezko eragileak direla herritarrak sentsibilizatu eta mobilizatzeko garaian.

FEMPk badaki arazoa handia dela eta udalen eginkizunak garrantzi handia duela arazoa konpontzeko, eta, bestalde, CNCn eta Klima Aldaketarako Espainiako Bulegoan dagoenez, ingurumen alorreko hainbat ebazpen onartu zituen VIII. Batzarrean (2003ko azaroan). Ebazpen horietan garapen iraunkorra bultzatzeko politikak ezartzeko gomendioa egiten zitzaien Espainiako Tokiko Korporazioei, eta bereziki nabarmendu edo azpimarratu ziren klima aldaketaren inguruko gaiak edo alderdiak. Ebazpen proposamen horietatik, hurrengo orrialdeko taulan bildutakoak nabarmenduko ditugu.

Horrez gain, tokiko korporazioetako aditu talde bat sortzea da helburua energia efizientzia eta energia berriztagarrien ezarpenerako politikei dagokienez, modu horretan politika horiek garatzeko babes teknikoa lortuko baita.

Proposatutako ebazpenak erreferente oso argiak dira tokian tokiko eremuetan klima aldaketaren arazoari aurre egiteko eta ekiteko. Finkatutako helburuak eta VIII. Batzarrean azaldutako asmoa (hau da, FEMPren barruan lantaldeak eratzea tokiko iraunkortasun-politikei etengabe kontu egiteko) kontuan hartuta, FEMPk eta Ingurumen Ministerioak elkarlanerako hitzarmena izenpetu zuten 2004ko azaroaren 2an Klimaren aldeko Hiri Sare bat sortzeko.

Emaitzak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kyotoko protokoloa betetzearen emaitzak:

  • Berotegi efektua eragiten duten gasen isurketak gutxitzea.
  • Klima aldaketarik ez egotea.
  • Airearen kalitatea hobetzea
  • Berriztagarriak ez diren baliabide energetikoak aurreztea
  • Teknologia garbietarako merkatu berriak sortzea
  • Zuhaitzak eta landareak osasuntsuak egotea, beraz arnasteko arazorik ez egotea.
  • Fenomeno meteorologikoak gutxitzea: uholdeak eta lehorteak murriztea.
  • Ekosistema hobetzea: Behar ez den sasoian elurra egiteak eragiten dituen kalteak animalia espezie askotan desagertzea, gaixotasunik ez agertzea eta paisai aldaketarik ez egotea.
  • Osasuna hobetzea: erradiazio ultramorea gutxitu, bero boladen heriotza kopuruak gutxitu, alergia eta asma arazoen kopurua ez igotzea.
  • Ekonomia arazorik ez egotea: klima aldaketaren eraginak (fenomeno meteorologikoak adibidez) hondapen larriak sortzea, hau da, aseguruen sektoreak jasango duela presiorik handiena.
  • Nekazaritza eta basoen ekoizpena gora egitea.
  • Turismoa hobetzea.
  • Hiri kutsadura, energia, industria eta hondakinak hobetzea.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. UNFCCC (en)

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kyotoko Protokoloa Aldatu lotura Wikidatan