Koro Mariezkurrena Gastearena

Wikipedia, Entziklopedia askea
Koro Mariezkurrena Gastearena

Bizitza
JaiotzaDonostia1952ko ekainaren 24a (71 urte)
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Hezkuntza
HeziketaDonostiako Irakasleen Unibertsitate Eskola
UNED : Historiaurre
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
JarduerakArkeozoologia

Koro Mariezkurrena Gastearena (Donostia, 1952ko ekainaren 24a) euskal arkeozoologoa da. Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Sailean lan egin du (1969-2006) eta ondoren, Gipuzkoako Arkeologia Ondarearen arduraduna izan da GOAZ Zentroan, Arkaios-ikerketak enpresaren bitartez, Eusko Jaurlaritzak hala eskatuta (2008-2014).[1]

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ezkurran (Nafarroan) jaiotako Patxi eta Joxeparen zazpi seme-alabetatik seigarrena da Koro, ezkondua eta bi seme-alaben ama. Irakasle ikasketak Donostiako Irakasle Eskolan egin ondoren eta bere irakasle zen Jesus Altunak animaturik Historiaurreko ikasketak egin zituen UNEDen. Arkeozoologian espezializatu da eta Jesus Altunaren kolaboratzailea izan da. Aurrez 1972-73 ikasturtean Lezoko liburuzain lanetan aritu zen.

Lanbidea[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Jose Migel Barandiaranen etxean

Aranzadi Zientzia Elkarteko Historiaurreko Sailean lan egin du (1969-2006) eta ondoren, Gipuzkoako Arkeologia Ondarearen arduraduna izan da GOAZ Zentroan, Arkaios-ikerketak programa dela medio Eusko Jaurlaritzak hala eskatuta (2008-2014).[2]

Arkeozoologiari lotutako jardunak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Gipuzkoako ondare higigarri eta higiezinen ikerketa eta kontserbazio lanetan.

Historiaurreko aztarnategietako animalia-hezurren azterketan, bai Euskal Herriko eta baita Iberiar Penintsulako Iparraldekoetan ere.

Koro bere bilduma osteologikoa antolatzen

2008tik 2014ra, Eusko Jaurlaritzako GOAZ Arkeologia Zentroko arduraduna izan da, non Zentro horretan Gipuzkoako arkeologia-ondare higigarri guztia zaintzen baitzen.[3]

Jesus eta Koro GOAZ Zentroan

Ekain,[4] Areatza, Erralla,[5] Arbil, Amalda,[6] Torre eta Aitzbitarte III leizezuloetako indusketa arkeologikoetan lan egin du, leizezulo horietako material arkeologikoak erregistratzearen ardura beregain hartuz.[7] Baita Oianleku, Egiar, Eteneta, etab. bezalako megalitoetan ere ibili da.[8]

Jesus Altunarekin batera, Kuaternarioan izan diren Hegazti eta Ugaztunen erreferentziazko bilduma osteologikoa sortu du. Bata, Aranzadi Elkarteko Historiaurrea Sailean eta bestea pertsonala. Bilduma hau ezinbesteko elementua da aztarnategi arkeologiko eta paleontologikoetan agertzen diren hezurrak zehazteko.

Ondarearen kontserbazioari dagokionez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aitzbitarte IIIko aurkikuntzak erregistratzen.

Honako hauek egin ditu:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko hainbat aztarnategitako aztarna arkeozoologikoak inbentariatu ditu, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren Ondare Zentroak hala eskatuta.
  • Errallako aurkikuntzak erregistratzen.
    Gipuzkoako Karta Arkeologikoak egiten parte hartu du, horri buruzko lehen argitalpena 1982an egin zelarik.[9][10]
  • Mendilerroetan arakatu du, monumentu megalitikoak aurkituz.
  • Karta arkeologikoetan sartu ahal izateko haize zabaleko datuak hartu ditu.
  • Aztarnategien kontserbazio egokiari eragingo liekeen arriskuak ekiditeko ikuskatze-bisitak egin ditu.
Koro eta R. Sanson, Ekaingo erreplikaren egilea, zaldien panel handiari begira.

Leizezuloetako arteari dagokionez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  • Ekaingo leizezuloaren aurkikuntzaz geroztik parte hartu du non haren aurkikuntzaren Akta ere berak idatzi baitzuen.[11]
  • Leizezuloko kalko, argazki, kontserbazio eta ikerketa lanetan parte hartu du. Era berean, Foru Aldundiaren aginduz leizezulo honen erreplikaren zuzendaritzako partaide izan da Arkaios Ikerketak dela medio, eta aipatutako eraikin berean integratutako Euskal Herriko leizezuloetako artearen erakusketan ere parte hartuz.[12]
  • Bera izan da leizezulo horietara egindako bisiten kontrola eramateaz arduratu dena.

Dibulgazioari dagokionez[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauekin lan egin du:

  • Gipuzkoako Foru Aldundiak eskatuta (2008) Gipuzkoako Historiaurreko Museo baterako edukiak egiten, Jesús Altunaren zuzendaritzapean eta horretarako sortutako batzorde batek gainbegiratuta.
  • Euskal Historiaurreko hainbat erakusketatan; horien artean, Jose Migel Barandiaran jaunaren mendeurrena zela eta, "Gure lehen urratsak" izenekoa nabarmentzen da. Erakusketa hau Gasteiza, Donostiara eta Bilbora zabaldu zen, eta Madrilgo Arkeologia Museoak ere eskatu zuen. Ondorioz, Euskal Herriko aztarnategi arkeologiko garrantzitsuei buruzko eta iraganeko tresneria, animalia edota arteaz, egindako eskola- ikasleen fitxa didaktikoen prestaketan parte hartu zuen, guztia euskaraz eta gaztelaniaz argitaratuz.[14]  
  • Altuna, J & C.Mariezkurrenarekin batera, José Miguel de Barandiaran jaunaren “Obras completas”en jasotako arkeologia-terminoen  indizeak burutu zituen.[15]
  • BBVren “El Campo de las Ciencias y las Artes, La Humanidad Primitiva” liburuaren koordinatzaile C. de la Rua irakaslearekin batera.[16]

"Online" argitalpenean, euskaraz eta gaztelaniaz, Jesús Altunarekin batera, honako liburu hauek:

  • Elefanteak, errinozeroak eta lehoiak. Historiaurreko makromamiferoak Euskal Herrian. Gizakiekin partekatutako bizitza.[17][18]
  • Etxekotasunaren jatorria eta bilakaera Euskal Herrian. Etxeko animalien ikonografia europarra.[19][20]
  • Landutako hezurra. Apaingarriak eta arte altzariak euskal Historiaurre Paleolitikoan.[21] [22] 
  • Ekaini buruzko bideoa: "Zaldien Leizea".[23]  

Munibe aldizkariko (Antropologia-Arkeologia saila) Batzorde-kide eta bertako idazkaria izan da 1976tik 2006ra arte,  lan hori Jesús Altunaren omenaldiari eskainitako hiru liburukiekin amaituz. Liburuki horien korrespondentzia eta koordinazio lanen arduraz gain, maketazioaz ere  bera arduratu zelarik.[24]

Munibe aldizkariaren trukaketa ugari egin ditu Europako eta Ameriketako aldizkariekin, horrela, nabarmen aberastuz Aranzadi Elkartearen liburutegia.

Ikerketak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Eusko Ikaskuntzak, Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak, Gipuzkoako Foru Aldundiak, Vianako Printzea Erakundeak, Barandiaran Fundazioak, National Science Foundation-ek eta Botín Fundazioak finantzatutako ikerketa-proiektuetan parte hartu du.

Ehun bat argitalpen ditu, Munibe, Dialnet, Sancho el Sabio edota Oalib bezalako gordailuetan jasoak. (Ikus Kanpo Estekak)

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «El nuevo Centro de Depósito de Materiales Arqueológicos y Paleontológicos en Donostia – Arqueologia, Historia Antigua y Medieval - Terrae Antiqvae» terraeantiqvae.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  2. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8c53a3375b90675c3. «Material arkeologikoen Biltegi Zentro berria Gipuzkoan - Ogasun eta Ekonomia Saila - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  3. (Gaztelaniaz) Antropologicas. (2009-01-23). «El nuevo Centro de Depósito de Materiales arqueológicos y paleontológicos del Gobierno Vasco en Gipuzkoa inicia su andadura» ANTROPOLOGICAS (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  4. «Cueva de Ekain (Deba, Gipuzkoa) : Protección, Conservación, Difusión y Réplica - Open Access Library» www.oalib.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  5. «Cazadores magdalenienses en Erralla (Cestona, País Vasco). - Open Access Library» www.oalib.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  6. (Ingelesez) «De la caza a la ganadería. Dos modos de trabajo complementarios.» pdfcoffee.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  7. Altuna, Jesús; Mariezkurrena, Koro; Rios Garaizar, Joseba. (2011). Aitzbitarte III (Euskal Herria) giza aztarnak 33.600-18.400 BP: sarrerako eremua) = Ocupaciones humanas en Aitzbitarte III (País Vasco) 33.600-18.400 BP: (zona de entrada a la cueva. Eusko Jaurlaritzaren Argitalpen Zerbitzu Nagusia = Servicio Central de Publicaciones del Gobierno Vasco ISBN 978-84-457-3216-8. (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  8. (Gaztelaniaz) Millan San Emeterio, Luis. Zona megalítica (21): Oiartzun – Erlaitz. , 1-25 or..
  9. «gipuzkoa karta arkeologikoa ii. haitzuloak / ca - Acheter Livres d'archéologie d'occasion sur todocoleccion» fr.todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  10. (Gaztelaniaz) «altuna jesus mariezkurrena koro - Iberlibro» www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  11. (Gaztelaniaz) Altuna eta Mariezkurrena. (2009). Nuevos hallazgos en la cueva de Ekain (Gipuzkoa, País Vasco). Universidad de Salamanca, 1-32 or. ISSN [http://worldcat.org/issn/© Universidad de Salamanca Zephyrus, LXI, enero-junio 2008, 17-32 ISSN: 0514-7336 © Universidad de Salamanca Zephyrus, LXI, enero-junio 2008, 17-32 ISSN: 0514-7336]..
  12. (Gaztelaniaz) SA, Baigorri Argitaletxea. (2019-06-07). «Ekain, una iglesia románica sin nada que envidiar a las catedrales» GARA (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).
  13. Altuna Etxabe, Jesús; Mariezkurrena Gastearena, Koro. (2014). «La cueva de Altxerri: (Aia, País Vasco)» Los cazadores recolectores del Pleistoceno y del Holoceno en Iberia y el estrecho de Gibraltar: estado actual del conocimiento del registro arqueológico, 2014, ISBN 978-84-92681-85-3, págs. 628-630 (Universidad de Burgos): 628–630. ISBN 978-84-92681-85-3. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  14. Barandiarán, José Miguel de, ed. (1990). 1990 Gure lehen urratsak: [erakusketa = 1990 odisea en el pasado. ] (Primera edición. argitaraldia) Eusko Kultur Eragintza Etor, S.A ISBN 978-84-85527-66-3. (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  15. (Gaztelaniaz) «INDICES DE TERMINOS ARQUEOLOGICOS CONTENIDOS EN LAS OBRAS COMPLETAS DE D. JOSE MIGUEL DE BARANDIARAN de ALTUNA, J. / K. MARIEZKURRENA / C. MARIEZKURRENA: New (1992) | Pórtico [Portico»] www.iberlibro.com (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  16. «la humanidad primitiva. el campo de las ciencia - Compra venta en todocoleccion» www.todocoleccion.net (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  17. Altuna Etxabe, Jesús; Mariezkurrena Gastearena, Koro. (2016). Elefantes, rinocerontes y leones macromamíferos prehistóricos de Euskal Herria: una vida compartida con los humanos. Servicio Central de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzu Nagusia (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  18. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8c5e0176bb5f8c3fb. «Elefantes, rinocerontes y leones prehistórico - Eusko Jaurlaritza - Euskadi.eus» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  19. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e. (2017-04-10). «Orígenes y evolución de la domesticación en el País Vasco: iconografía europea de animales domésticos» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  20. (Gaztelaniaz) r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e. (2017-04-10). «Orígenes y evolución de la domesticación en el País Vasco: iconografía europea de animales domésticos» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  21. Altuna-Mariezkurrena. (2018). [file:///C:/Users/Izaskun/Downloads/Hueso_trabajado__adornos_y_arte_mobiliario-1.pdf Hezur landuak, apaingarriak eta arte higigarria Euskal Herriko Paleolitiko historiaurrean.. ] Eusko Jaurlaritza, 1-78 or..
  22. r01epd0122e4ed314423e0db04c97a47b5baa317f, r01e00000fe4e66771ba470b8b16eead1a456352e. (2018-05-21). «Hueso trabajado: adornos y arte mobiliario en la prehistoria paleolítica vasca» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-02-22).
  23. «Ekain: zaldien leizea | Orio Produkzioak S.A.» web.archive.org 2015-04-03 (Noiz kontsultatua: 2024-02-19).
  24. (Gaztelaniaz) «HOMENAJE A JESÚS ALTUNA» El País 2006-03-09 ISSN 1134-6582. (Noiz kontsultatua: 2024-02-20).

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]