Lankide:Jonan37/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea

Zoom (softwarea)[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoom, Zoom Video Communications-ek garatutako bideotxat software programa bat da. Programa honek bi plan eskaintzen ditu erabiltzaileentzat, doakoa eta ordainketa plana. Doako planak bideotxat zerbitzua eskaintzen du 40 minutuko denbora muga eta 100 parte-hartzaile mugarekin.

Muga horiek ez izateko eta prestazio gehiago izateko ordainketa plana dago, non 30 orduko muga eta aldi berean 1000 parte hartzaile onartzen ditu.[1]

COVID-19 pandemian, hazkunde handia eman zen telelanetarako, online bileretarako eta erlazio sozialetarako[2][3] sarean erabiltzen diren programetan. Zoom-en kasuan hazkunde honek 2020an munduan gehien deskargatutako bosgarren aplikazio mugikorra izatera iritsi zen, 477 milioi deskargekin[4].

Historia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoom-en beta bertsio bat, bideoan parte hartzen duten 15 lagunentzako hitzaldiak har zitzakeena, 2012ko irailaren 10ean kaleratu zen[5]. 2013ko urtarrilaren 25ean, programaren 1.0 bertsioa abiaratu zen, eta konferentziako parte-hartzaile kopurua 25era handitu zen[6]. Lehen hilabetearen amaieran, Zoom-ek 400 000 erabiltzaile lortu zituen, 2013ko maiatzean milioi batera igo zirenak[7]. 2020ko otsailean COVIDen pandemia hasi ondoren, Zoom-ek 2,22 milioi erabiltzaile irabazi zituen 2020an, 2019an metatutakoak baino erabiltzaile gehiago[8], eta konpainiaren parte-hartzea %35ean handitu zen[9].

WebSocket teknologiaz baliatzen zen Zoom bideo-deietarako, baina geroago WebRTC-ra (STUN/TURN zerbitzaririk gabe) aldatu zen[10].

2021eko urtarrilean, Zoom Irlandan hasi zen langileak kontratatzen, enpresarentzat urrutitik lan egiteko[11].

Zoom
Datuak
JabeaEric Yuan
Sorrera2013ko urtarrilaren 13an
https://zoom.us

Ezaugarriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoom bateragarria da Windows, macOS, iOS, Bluetooth, Chrome OS eta Linux-ekin. Interfaze sinpleagatik eta erabiltzeko erraztasunagatik nabarmentzen da[12][13]. Zoom-ek eskaintzen dituen zerbitzuak honako hauek dira: banakako bilerak, taldeko bideokonferentziak, pantaila partekatuak erabiltzea, nabigatzailearen luzapenak eta, bilerak grabatu eta transkribatzeko gaitasuna[14]. Konputagailu eta sistema eragile batzuetan, bileraren atzealdea aldatu dezakezu, beste toki batean zaudela simulatzeko[15].


Plataforma erabiltzea doakoa da 100 parte-hartzaile arteko bideokonferentzietarako, eta gehienez 40 minutu iraundu dezake bi parte-hartzaile edo gehiago badaude. Funtzio gehiago dituzten hitzaldi luze edo handiagoetarako, harpidetza pagak daude eskuragarri, USD 15 - 20 hileko balio dutenak. Negozioetarako hitzaldietarako diseinatutako funtzioak, hala nola Zoom Rooms, 50 - 100 hileko balio dute[12][15][16]. 49 pertsona ikus daitezke pantaila bakar batean[17]. Zoom-ek hainbat maila ditu: Basic, Pro, Business eta Enterprise[18]. Parte-hartzaileek ez dute aplikazioa deskargatu behar Google Chrome edo Firefox erabiltzen ari badira; esteka batean klik egin eta nabigatzailetik lotu besterik ez dute egin behar. Zoom ez da bateragarria Safarirekin Mac-erako.



Zoom-en segurtasun-ezaugarrietan hurrengoak sartzen dira: babestutako bilerak pasahitzarekin, erabiltzaileen autentifikazioa, itxaron-gelak, blokeatutako bilerak, parte hartzaileen pantaila partekatua desgaitzea, ausaz sortutako identifikazioak eta anfitrioiak jendea ezabatzeko duen gaitasuna.


2020ko uztailetik aurrera, Zoom Rooms eta Zoom Phone ere eskuragarri egon ziren zerbitzuko hardware-produktu gisa. Zoom Phone telefono zerbitzu nazionalerako erabilgarri dago munduko 40 herrialdetan 2020ko abuztutik aurrera. Zoom for Home, etxean erabiltzeko diseinatutako produktua, 2020ko abuztuan erabilgarri jarri zen.


2020ko irailean, Zoom-ek irisgarritasun funtzio berriak gehitu zituen, gorrek, entzumen edo ikusmen arazoak dituztenek aplikazioa errazago erabil dezaten. Ezaugarri berriek barne hartzen dute galeriaren ikuspegiko bideo leihoetatik mugitzeko gaitasuna, bideo leihoak ainguratzea nabarmentzeko, teklatu-lasterbide hobetuak, azpitituluen testuaren tamaina doitzeko tresna berriak, eta orain seinale hizkuntzako interpretatzaileen leihoak hizlariaren ondoan zuzenean jar daitezke.

Erabilerak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoom mundu osoko banku, eskola, unibertsitate eta gobernu-agentziek,[19] Erresuma Batuko Parlamentuak,[20] telemedikuntzarako osasun-profesionalek[21] etab… hainbat zerbitzu ezberdin eskaitzeko erabili dute. Zoom 1 Formula txapelketarekin elkartu zen klub birtual bat sortzeko, fanatikoak eszenaren atzetik joan eta Zoom-en bidez jarduera birtualetan parte hartu ahal izateko[22][23]. 2020ko uztailean San Francisco Chronicle-n argitaratutako artikulu batek joera berri bat adierazi zuen San Frantzisko eta Oakland-eko onibarren merkatuan. Joera horren arabera, etxebizitzen oharretan txoko eta gelei buruzko informazioa eransten da, «atractivos fondos para Zoom» gisa, telelanerako joera eta «oficina en casa»ren aurkezpen onaren beharra kontuan hartuta.[24]

Richard Nelson-en antzezlana: What Do We Need to Talk About? Zoom-en gertatzen da, pertsonaia nagusiak sarean biltzen dira koronabirusaren pandemian, Zoom erabiliz. Nelson-ek idatzi eta zuzendu zuen pieza, eta New Yorkeko The Public Theatre enpresak agindu zuen. 2020ko apirilaren 29an estreinatu zen YouTuben, ongintzazko funtzio gisa. The New Yorker «the first great original play of quarantine» deitu zion[25]. Oprah's Your Life in Focus: A Vision Forward zuzeneko esperientzia birtual bat izan zen, Oprah Winfreyk Zoom-en antolatua, 2020ko maiatzaren 16tik ekainaren 6ra eman zena[26]. Source Material In These Uncertain Times-en obran, Samantha Shay zuzendari dela, pertsonaiak Zoom bidez komunikatzen dira. Lana Zoom-en estreinatu zen 2020ko uztailaren 25ean[27]. 2020an Zoom-en anfitrioian oinarritzen da aurkitutako metraje generoko Host beldurrezko film britainiarra. Rob Savagek zuzendutako filma, non gazte-talde batek Zoom saio bat egiten dute espirituekin komunikatzen saiatzeko. Streaming Shudder plataforman estreinatu zen 2020ko uztailean[28][29]. Kristoffer Diazen 2009ko Zoom buruzko irakurketa The Elaborate Entrance of Chad Deity , Play-PerView-en transmititu zen 2020ko abuztuaren 15etik 20ra[30][31]. 2021eko Doug Limanek zuzedutako Locked Down filmean, pertsonaiak Zoom bidez komunikatzen dira.[32]

Uztailaren 3tik 4ra, Zoom eskaintzen duen Webinar erabiliz, Zuzenbide Konstituzionaleko Nazioarteko Elkarteak eta Alma Mater Europaeak «round-the-clock and round-the-globe» izeneko lehen ekitaldia antolatu zuten. Ekitaldia ordu-eremu desberdinetan egin zen, 28 herrialdetako 52 hizlarirekin.[33][34] Handik gutxira, mota honetako hitzaldi hauek joera bihurtu dira, non horietako batzuk zenbait egun irauten dute.[35]

2020ko irailaren 17an, Dane Cook-ek Fast Times at Ridgemont High 1982ko gidoiaren zuzeneko irakurketa aurkeztu zuen, Brad Pitt, Jennifer Aniston, Julia Roberts, Sean Penn, Matcontthew McConaughey eta bezalako artistekin, non helburua dirua biltzea zen, COPE erakundearentzako.[36][37] Jimmy Kimmelek aurkeztutako 72 Primetime Emmy Awards sarien transmisioan, 2020ko irailaren 20an, Zoom-en bidez hautatutako pertsonek parte hartu zuten.[38]

Pribatutasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Zoom bere pribatutasun politiko eta datu korporatiboen trukaketengatik kritkatua izan da, eta, bideotxaten sortzaileak deietan zeuden erabiltzaileen pribatutasuna bortxatzeko aukera zutelako.[39][40][41] Horretaz gain, arazoak egon daitezke baimendu gabeko ikasleen zaintzarekin eta bortxaketa posibleak ikasleen eskubidetan Ley de Privacidad y Derechos Educativos de la Familia (FERPA) legearenpean.[42] Konpainiak dio, bideoen zerbitzuak FERPA araudia betetzen dutel eta bakarrik biltzen eta biltegiratzen dituztela erabiltzaileen datuak oinarri teknikoetarako.

2020ko martxoan, Motherboard aldizkariak artikulu batean aurkitu zuen iOS konpainiak hasieran Facebooki bidaltzen ari zizkiola analisi datuak erabiltzaileen gailuetatik, zerbitzuarekin Facebook kontu bat erabiltzen ari bazen kontuan izan gabe eta erabiltzaileari jakinarazi gabe.[43] Zoom-ek erantzun zuen arazoaren berri duela gutxi izan zutela eta aplikazioa adabaki zutela SDK ezabatzeko. Enpresak aditzera eman zuen SDK-k erabiltzailearen gailuko espezifikazioei buruzko informazioa (hala nola, modeloen izenak eta sistema eragileen bertsioak) biltzen zuela zerbitzua optimizatzeko eta ez zuela informazio pertsonala biltzen.[15][44][45] Hilabete berean, Zoom auzitara eraman zuen erabiltzaile batek Estatu Batuetako auzitegi federalean legearen kontra eta sekretuki datu pertsonalak bidali zituelako hirugarrengo bati, Facebook barne.[46] Zoomek ordea ondorengoa erantzun zuen: «Ez ditu inoiz erabiltzaileen datuak saldu iraganean eta ez duela intentziorik etorkizunean erabiltzaileen datuak saltzea».[47]

2020ko apirilean, automatikoki erabiltzaileen datuak eta posta elektronikoko helbideak LinkedIn-era bidaltzen zituen Zoomeko funtzio bat aurkitu zen datuen erauzketa ahalbidetzen zuena, erabiltzaile batzuei beste partehartzaileen LinkedIn-eko profileko datuak atzitzea ahalbidetzen zieten.[48] Enpresak integrazio hori desgaitu zuen.[49] 2020ko maiatzan, Merkataritzako Batzorde Federalak Zoomeko pribatutasun praktikak ikertzen ari zituela adierazi zuten.[50] Batzordeak kexa batean argudiatu zuen gutxienez 2016tik,[51] «Zoom-ek giltza kriptografikoak mantendu zituela bere bezeroen bileren edukietara sartu ahal izateko, ez zuela puntutik punturako zifraketa hornitzen, faltsuki baieztatu zuen HIPAA-ren betetzea, ZoomOpener web zerbitzua instalatu zuen baimen egokirik gabe, Zoom aplikazio ezabatuz gero ez zuen web zerbitzari hori ezabatzen eta bere Zoom-eko bilerak agindutako zifraketa maila baino maila baxuago batekin aseguratu zuen».[52] 2020ko azaroaren 9an, konpainiak segurtasun ezaugarriak aldatzeari uzteko hitzarmen batera ailegatu zen, informazioaren segurtasun programa bat sortzea, sei hileko bakoitzeko ebaluazio bat hirugarrengo batetik jasotzea eta segurtasun neurri adizionalak inplementatzea.[53]

Segurtasuna[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2018ko azaroan, segurtasun-ahultasun bat aurkitu zen, eta, horri esker, kautotu gabeko urruneko erasotzaile batek UDP mezuak faltsifitkatzeko aukera zegoen. Mezu horien bidez, erasotzaileak bileretako morroiak kendu, erabiltzaileen mezuak faltsifikatu edo pantaila partekatuak bahitzea lortzen zuen.[54] Denbora gutxira Zoom Video Communications ahultasuna aurkitu eta konpondu zuen.[55]


2019ko ekainan, Jonathan Leitschuh segurtasunaren ikerlaria ezagutarazi zuen zero eguneko zaurgarritasun bat edozein webguneri ahalbidetzen diona macOS erabiltzaile bati Zoom dei batera sartzea derrigortzea.[56] Zoom bezeroa macOS-en ezabatzeko saiakerak softwareari automatikoki berriro instalatzeko eskatuko zion atzeko planoan. Kritika publikoak jaso eta gero, Zoom-ek zaurgarritasuna eta ezkutuko web zerbitzaria ezabatu zuen, ezabatze osoa ahalbidetuz.[57]

2020ko apirilean, segurtasuneko ikerlariek zaurgarritasunak aurkitu zituzten non Windows-eko erabiltzaileen egiaztagiriak ikusgai egongo ziren.[58][59] Horretaz gain, kamera eta mikrofonora sartzeko aukera ematen zuen beste zaurgarritasun bat aurkitu zen.[60] Zoom-ek 2020ko apirilean zuzentasun bat ezarri zuen. Hilabete horretan, «Zoombombing», desiratzen ez zen erabiltzaile bat bilera batean sartu zen etenaldiak sortzeko, FBI-aren ohartarazpen bat sortu zuen.[61][62][63] Motherboard aldizkariak informatu zuen bi zero eguneko zaurgarritasun gertatu zirela Zoom-en macOS eta Windows-erako, hauek 500 000 USD-gatik saldu egin ziren 2020ko apirilaren 15ean.[64] Segurtasun erroreen artekariek Zoom-en erabiltzaileen konputagailuetara urruneko atzipena ahalbidetzen zuten segurtasun hutsuneetarako atzipenak saltzen zituzten.[13] Pirata informatikoek Zoom-eko 500 000 erabiltzaileen izen eta pasahitz baino gehiago jarri zituzten salgai web ilunean (Dark Web). Aurkitutako segurtasun eta pribatutasun errore mordo hau erantzuteko, Zoom segurtasun integralaren plana hasi zuen, Luta Security, Trail of Bits, Alex Stamos Facebook-eko exCSO-a, Lea Kissner Google-eko pribatutasunaren teknologiako ex nagusi globala, BishopFox, NCC Group, eta Matthew D. Green, Johns Hopkins Unibertsitateko kriptografoarekin kontsultak eskaintzen zituena.[65] 2020ko apirilaren 20an, The New York Times-ek informatu zuen Dropbox-eko ingeniariak bi urte baino gehiagoz gero Zoom-eko segurtasun zaurgarritasunen arrastoari jarraitu ziotela, Zoom-eri presioa eginez arazo horiek ahalik eta laisterren konpontzeko pirata informatiko hoberenei ordainduz Zoom-eko softwarearen arazoak aurkitzeko. Artikulu berdinean, The New York Times-ek markatu zuen segurtasun ikerlariek Zoom goraipatu zutela erantzun denborak hobetu zituztelako, eta errore berriak azkar zuzendu eta pribatutasunean arriskua eduki zezaketeen funtzioak ezabatu baitzituztelako. 2020ko apirilean, segurtasun konfigurazio gehienak konfigurazio lehenetsiak bihurtu eta erabiltzaileei Zoombombing ekiditeko moduak aholkatu zizkien Zoom-ek.[12][15] 2020ko apirilaren 1ean blog publikazio batean, Yuan 90 eguneko izozketa baten berri eman zuen funtzio berrien jaurtiketa egiteko, plataforma barruko segurtasun eta pribatutasunaren arazoak konpontzeko.[66] Konpainiak «Zoom erabiltzaile bati berri eman» botoia sortu zuen, Zoombombing erasoen atzean daudeneei harrapatzeko.[67] 2020ko ekainaren 1ean, izozketaren bukaeran, konpainiak 100 segurtasun ezaugarri berri jaurti zituela esan zuen 90 egun horietan. Honek erabiltzaile guztientzarako puntutik punturako enkripzioa ekarri zuen, bileren pasahitzak modu lehenetsi batean aktibatzea, zein zentroetatik enrutatzen diren deiak aukeratzeko kapazitatea eman erabiltzaileei, segurtasun adituekin kontsultatzeko aukera, CISO kontseilu bat sortzea, errore sarien programa hobetu bat, eta segurtasuna hirugarrengoekin probatzea lan egiteko ahalmena. Horretaz gain, Yuanek esan zuen Zoom-ek transparentzia txosten bat partekatuko zuela aurrerago.[68][69]


2020ko azaroaren 16an, bilera batean zehar etenaldiak ekiditeko segurtasun funtzio bat iragarri zuen Zoom-ek. Funtzio berri hori lehenetsia zen doan eta ordaindutako erabiltzaileentzako eta eskuragai egongo zela Mac, PC eta Linux-eko Zoom erabiltzaileentzat, bai eta mugikorreko aplikazioan.[70]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. «Plans and Pricing - Zoom» web.archive.org 2020-04-06 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  2. «From Zoom University to the Zoom Party - The New York Times» web.archive.org 2020-03-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  3. «Students and teachers struggle with remote education due to coronavirus | TheHill» web.archive.org 2020-06-22 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  4. (Ingelesez) Koetsier, John. «Here Are The 10 Most Downloaded Apps Of 2020» Forbes (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  5. «A Chance To Call 15 Friends to Video Chat in High Def - WSJ» web.archive.org 2020-04-08 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  6. «Zoom Raises $6M Series A, Launches Version 1.0 Of Its Radically Different Virtual Conferencing Tool | TechCrunch» web.archive.org 2016-09-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  7. «Zoom Video Communications Reaches 1 Million Participants» web.archive.org 2019-10-04 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  8. «Zoom has added more users so far this year than in 2019: Bernstein» web.archive.org 2020-03-04 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  9. «Zoom shares spike 35% after coronavirus lockdown» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  10. (Ingelesez) «How Zoom's web client avoids using WebRTC (DataChannel Update)» webrtcHacks 2019-09-08 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  11. (Ingelesez) «Zoom begins to hire workers in Ireland» independent (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  12. a b c «Zoom: A cheat sheet about the video conferencing solution - TechRepublic» web.archive.org 2020-04-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  13. a b «Zoom’s Security Woes Were No Secret to Business Partners Like Dropbox - The New York Times» web.archive.org 2020-04-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  14. «What is Zoom and how does it work? Plus tips and tricks» web.archive.org 2020-05-21 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  15. a b c d «Don’t Get Bombed: How to Host Zoom Meetings, Hangouts, Houseparty and More - WSJ» web.archive.org 2020-04-22 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  16. «Plans and Pricing - Zoom» web.archive.org 2020-04-06 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  17. «Microsoft Takes On Zoom and Slack in a Battle for Your Work Computer - WSJ» web.archive.org 2020-06-05 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  18. «How to upgrade your Zoom account from a basic plan - Business Insider» web.archive.org 2020-04-02 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  19. «UK government told not to use Zoom because of China fears | UK news | The Guardian» web.archive.org 2020-05-06 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  20. «Zoom security issues: Zoom buys security company, aims for end-to-end encryption - CNET» web.archive.org 2020-05-12 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  21. «With Red Tape Lifted, Dr. Zoom Will See You Now - The New York Times» web.archive.org 2020-05-12 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  22. «Wayback Machine» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  23. «F1 and Zoom partner to create a Virtual Paddock Club - GPFans.com» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  24. «The 'Zoom room' boom: A very 2020 real estate trend» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  25. «The First Great Original Play of Quarantine | The New Yorker» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  26. «Oprah Winfrey to Launch Live Virtual Experience on Wellness | Hollywood Reporter» web.archive.org 2020-06-08 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  27. «‘In These Uncertain Times’ Review: Love, Loss and Zoom - The New York Times» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  28. «House of horror: Host, the Zoom-call hit movie that has Hollywood quaking | Film | The Guardian» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  29. «Inside the making of lockdown horror movie Host | EW.com» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  30. «From a Wrestling Ring to Tiny Boxes: How ‘Chad Deity’ Went Zoom - The New York Times» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  31. «Pulitzer Prize Finalist The Elaborate Entrance of Chad Deity Gets Virtual Reading August 15 | Playbill» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  32. (Ingelesez) Morgenstern, Joe. «‘Locked Down’ Review: A Covid-Era Heist» WSJ (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  33. «Oxford, Cambridge and Harvard Professors at the Alma Mater Europaea Symposium» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  34. «Oxford, Cambridge and Harvard Professors at the Alma Mater Europaea symposium - Alma Mater Europaea» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  35. «Richard Albert--Global Summit - Menu» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  36. «Pitt! Aniston! Roberts! Freeman! Was this the starriest Zoom ever? | Film | The Guardian» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  37. «Where to Watch Brad Pitt and Jennifer Aniston 'Fast Times At Ridgemont High' Table Read» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  38. «Emmys 2020: Jimmy Kimmel Opens With a Zoom Room of Nominees - Rolling Stone» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  39. «Zoom Teleconferencing Service & Privacy - Consumer Reports» web.archive.org 2020-03-25 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  40. «Zoom’s A Lifeline During COVID-19: This Is Why It’s Also A Privacy Risk» web.archive.org 2020-03-26 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  41. «Downloading Zoom for work raises employee privacy concerns» web.archive.org 2020-03-26 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  42. «Pivot to online raises concerns for FERPA, surveillance» web.archive.org 2020-04-05 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  43. «Zoom iOS App Sends Data to Facebook Even if You Don’t Have a Facebook Account - VICE» web.archive.org 2020-04-10 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  44. «Zoom Removes Code That Sends Data to Facebook - VICE» web.archive.org 2020-04-02 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  45. «Zoom to iPhone users: We're no longer sending your data to Facebook | ZDNet» web.archive.org 2020-03-31 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  46. «Zoom Sued for Allegedly Illegally Disclosing Personal Data - Bloomberg» web.archive.org 2020-04-06 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  47. «Zoom hit by investor lawsuit as security, privacy concerns mount | Computerworld» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  48. «A Feature on Zoom Secretly Displayed Data From People’s LinkedIn Profiles - The New York Times» web.archive.org 2020-04-03 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  49. «Zoom has disabled a feature that was exposing users’ LinkedIn profiles - The Verge» web.archive.org 2020-04-13 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  50. «U.S. FTC indicates it is looking at Zoom privacy woes | Reuters» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  51. «Wayback Machine» web.archive.org 2020-12-17 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  52. «FTC Requires Zoom to Enhance its Security Practices as Part of Settlement | Federal Trade Commission» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  53. «Wayback Machine» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  54. «NVD - CVE-2018-15715» web.archive.org 2019-07-09 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  55. «Security: CVE-2018-15715 – Zoom Help Center» web.archive.org 2020-05-19 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  56. «Zoom Zero Day: 4+ Million Webcams & maybe an RCE? Just get them to visit your website!» web.archive.org 2019-07-09 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  57. «Anyone for unintended Chat Roulette? Zoom installs hidden Mac web server to allow auto-join video conferencing • The Register» web.archive.org 2019-07-09 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  58. «Attackers can use Zoom to steal users’ Windows credentials with no warning | Ars Technica» web.archive.org 2020-04-01 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  59. «Zoom Lets Attackers Steal Windows Credentials, Run Programs via UNC Links» web.archive.org 2020-04-05 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  60. «The Zoom Privacy Backlash Is Only Getting Started | WIRED» web.archive.org 2020-04-06 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  61. «Zoom Has A Dark Side — And An FBI Warning : NPR» web.archive.org 2020-04-08 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  62. «Trolls exploit Zoom privacy settings as app gains popularity | Technology | The Guardian» web.archive.org 2020-04-08 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  63. «‘Zoombombing’: When Video Conferences Go Wrong - The New York Times» web.archive.org 2020-03-27 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  64. «Hackers Are Selling a Critical Zoom Zero-Day Exploit for $500,000 - VICE» web.archive.org 2020-04-23 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  65. «Zoom to revamp bug bounty program, bring in more security experts | ZDNet» web.archive.org 2020-04-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  66. «Zoom Hires Security Heavyweights to Fix Flaws - WSJ» web.archive.org 2020-05-10 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  67. «Got a Zoom-Bombing Problem? Zoom Will Soon Let You Report Attacks in Real Time | PCMag» web.archive.org 2020-05-05 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  68. «Zoom promises its first transparency report later this year - The Verge» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  69. «Zoom released 100 new security features in 90 days» web.archive.org 2020-11-16 (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).
  70. (Ingelesez) Peters, Jay. (2020-11-16). «Zoom’s new security feature will let you stop “Zoombombers” in their tracks» The Verge (Noiz kontsultatua: 2022-11-04).