Edukira joan

Lankide:Jonkoldocorzo/Proba orria

Wikipedia, Entziklopedia askea
Inperio esanguratsu batzuen hedadura.
Inperio esanguratsu batzuen hedadura.

Beste estatu edo nazioei kontrola inposatu eta jazarri egiten dituen organizazio politikoei inperioak deritze. “Inperio”, latinezko imperium hitzetik dator. Honek, aldi berean, imperare aditzetik dator, bi zatiz osatuta ( im- “penetrazio” eta parare prestatu). Sistema honen menpean gobernatuak diren herrien multzoari inperio deritzo ere, eta inperio hauek gobernatzen dituen agintari gorenak enperadoreak dira. Hala ere, historian zehar, inperioek, hitz desberdinak erabili dituzte beraien enperadoreak izendatzeko. Tribu Barbaroak garaile atera zirenean hauek Erroman sartu ziren 476. urtean. [1]

Inperioen sorrera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lehenengo inperio garrantzitsuenetakoa Erromako inperioa izan zen, inperioan boterean enperadorea zegoen. Inperioak 503 urte iraun zuen ( 27 K.a. - 476 K.o.), hala ere, ekialdeko inperioa 1453ra arte iraun zuen, nagusiki inperio Bizantino moduan deitua dena. Honen espantziorik handiena 6,14 milioi km2 koa izan zen. Erroma zen inperioaren hiriburua, eta bertatik hasi zen mediterraneoko herrialdeen konkista, Trajano enperadoreakin momentu handienera helduz. [2]

Inperio honek mediterraneo osoa konkistatu zuen eta Erresuma Batura eta Kaspiar itsasora ere heldu ziren. Inperio Barbaroekin gerra galtzean amaitu zen, hauek Erroman sartu zirenean 476. urtean.

Inperioak Erdi Aroan eta Aro Modernoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Aro honetako inperiorik nagusiena Europan, Inperio Karolingioa izan zen. Dinastia karolingio hau Frankoen erreinuan bezala ezagutzen da (774-834) eta bere lurraldeak gaurko Alemania, Italia eta Frantzia barneratzen zituen.Carolingo izena Carlomagno enperadoreagatik ipini zitzaion. Inperio honek sistema feudalak erabiltzen zituen.


Erdi Aroaren amaieran, Amerikaren aurkikuntzarekin, Europako inperioek, botere eta eragina handitu zuten. Kontinente berriaren ustiapenarekin, europar inperioek ongizate egoera bat eta munduarekiko hegemonia lortu zuten.

Hauek izan ziren Erdi Aroko inperiorik esanguratsuenak:

  • Bizantziar Inperioa (395-1453): Erromatar inperioaren banaketarekin jaio zen. ekialdeko Mediterraneoan kokaturik zegoen eta Konstantinopla zuen hiriburu. Bere historia luzean zehar, porrota handiak izan zituen, 1453. urtean Konstantinoplaren erorialdiarekin desagertu arte.
  • Karolingiar Inperioa (768-843): Inperio Karolingioa, Erresuma Frankoari historikoki egokitu zaion izena da. Karlomagnoren eskuz, hedapen handia izan zuen, Verdun-eko itunarekin banatu zen arte. Banaketa hori, alde batetik Frantziar erresuma eta bestetik Erromatar Inperio Sakroa sortu zituen.
  • Inperio mongoliarra (1163-1227): Lurralde eremu eta hedapen mailarik handiena lortu duen inperioa izan zen (23 milioi kilometro karratu). Beste inperio batzuek ez bezala, mongoliarrek, ez zuten konkistaturiko lurraldeetan erlijiorik inposatzen eta beste inperioekiko merkataritza harreman irekiak izan zituzten.

Aro Modernoan

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aro Modernoan, inperio transatlantikoak jaio ziren. Inperio hauek,beste kontinenteetan kokatutako lurraldeetan eragina zuten.

Amerikaren aurkikuntzatik (1492) Frantziako iraultzera arte (1789) iraun zuen aro modernoak.

Aro modernoan hainbat inperio zeuden eta nabarmentzekoak 3 hauek dira:

  • Espainiar inperioa:Espainia 1492.urtetik aurrera hainbat lurralde esploratzen eta jazartzen hasi zen.XVIII.mendean 20 milioi kilometro karratuko  hedadura lortu zuen. Inperio honek kontinente guztietan zituen lurrak [3]
  • Britainiar inperioa:Aro modernoan sortutako inperio kolonial guztietatik britainiar inperioa izan da hedadurarik handiena lortu zuena. Garai horretan inperio honek beste batzuen sorrera ekarri zuen,horien artean inperio alemaniarra eta inperio italiarrarena.Britainiar inperioa sendotu egin zen Garai victorianoan zehar(1837-1901).[4]
  • Frantziar inperioa: Britainiar inperioaren mailan zegoen inperio bakarra zen. Frantziar inperioa bi zatitan banatzen da, 1803 baino aurretik eta 1803 ondoren, hau Afrikako, Asiako eta Ozeaniko zonalde batzuk osatzen zuten. 1919-1939 artean bere handitasunera iritsi zen 12.898.000 km² edukiz.


Antolamendu politikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inperio bat, estatu edo nazio ugariek osatzen duten eta nagusitasun edo hegemonia estatu bakar baten menpean dagoen antolamendu politikoa jarraitzen du, era honetan, nazio edo estatu hegemonikoaren menpe dauden lurraldeek, haien nortasuna guztiz galtzen ez badute ere, basailuko harreman bat izango dute nagusitasuna duenarekiko. Harreman hau: zergak, menpeko lurraldearen ustiapena, subordinazioa, kultura inposaketa edota kontrol politiko zein militarraren ereduz adierazi daiteke.

Historiako lehendabiziko inperioak, eredu absolutista jarraitu zuten, hau da, inperio zeritzon lurralde osoko botere legegile, judizial eta betearazlea, lehen aipaturiko enperadorearengan egokitzen zen. Sarritan, enperadore hauek, botere erlijiosoa zuten ere, esate baterako: Erromatar Inperioan edo Inperio Inkan. Bestalde, nolabaiteko menpetasun erlijiosoa zuten inperioak zeuden. Inperio islamiar eta kristauetan hain zuzen ere, inperioaren kanpo zegoen eta agintaritza erlijiosoa zuen pertsona bat edo talde bat zegoen. [1]


Inperialismoa eta haren ondorioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Inperialismoa, herrialde batek, munduko beste herri bat edo batzuei eragindako jazarpen eta menpekotasun politiko, ekonomiko, kultural eta militarra da. Zehazki, XIX eta XX. mendeen artean europar herrialdeek Asia, Afrika eta Ozeaniako hainbat herriekiko izandako egoera horri egiten dio erreferentzia inperialismoak. 1885. urtetik, Lehen Mundu Gerraren hasierararte doan garaiari deritzo “Inperialismoaren garaia”.

Inperialismoaren garaia ahalbidetu zuten faktoreak, esparru desberdinetan bana daitezke:

  • Eragile ekonomikoak: Industriaren garapenean murgildurik dauden estatuak, ekoizpen industrialerako lehengaiak eta euren merkatua zabaltzea behar dute. Bigarren Industria Iraultzarekin, Europan Afrikan baino eskasagoak ziren lehengaien beharrizana handitu zen.
  • Eragile politikoak: Afrika eta Asiako koloniak, merkatua arintzeko eta produkzioa sustatzeko kokapen estrategikoak ziren, baina herrialdeen arteko lehia politiko-ekonomikoa zela eta, euren ospea internazionalki zabaltzeko eta estatu bakoitzaren nazionalismoa indartzeko asmoa eragin handia izan zuen ere. Beste alde batetik, garai hau, Europan egondako bake denboraldi gutxienetariko bat izan zen. Honek, estatuen ekonomiarako oparoaldia ekarri zuen.
  • Eragile ideologikoak: Mundu berria ezagutzeko nahia edo landare eta espezie exotikoekin biologia eta medikuntza arloan garatzea izan ziren ideologikoki arrazoi batzuk. Beste alde batetik, Darwinen teoriak zeuden eta hauen arabera, espezie edo arraza indartsuak, ahulagoak jazartzeko eskubidea zuten, eta hortaz, zibilizazio aurreratuak, beste batzuez aprobetxatzeko eskubidea zuten ere. Hala ere, eragile ideologikoen artean, bazeuden “eginkizun ebangelizatzaile” edo Afrikako herriei aurrerapena eta zibilizazioa ekartzeko zeregina ikusten zutenek.

Hauetaz gain, inperialismoa bultzatu zuten bestelako zenbait eragile egon ziren. Adibidez, ongizate ekonomikoak ekarri zuen demografiaren hazkundea. Europako populazioa hamarkada pare baten bikoiztearen ondorioz, merkatua ez zuen biztanleriaren eskariarentzako beharbeste eskaintza. Horregatik, produkzioa eta lehengaien kopurua igo beharra zegoen populazio kantitate handi horren eskaria asetzeko. [5]


Inperialismoaren ondorioak, oso desberdinak izan dira herrialdeek zuten errolaren arabera:

Kolonizatutako herrialdeentzat:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • .Politikan: Europako potentzia nagusiek beraien Politika eta antolamendu modernoa ezarri zuten. Potentzia nagusiek kolonizatutako lurraldeak aniztasun handikoak ziren baina mugak egiterakoan ez zituzten kontuan hartu eta horrek ondorio txarrak ekarri zituen.
  • Ekonomian: Potentzia nagusiek eremu horiek nekazaritza eta meatzaritza ustiapenerako erabili zituzten gehien bat.
  • Gizartean: Gizarte tradizionala aldatu egin zen erabat eta indigenak albo batera utzi zituzten. Hortaz gain hildako-kopuruak behera egin zuen osasun-zerbitzuak hobetu egin zirelako.
  • Kulturan: Europarrek beraien ohiturak eta kultura ezarri zituzten kolonietan eta horrek tirabira asko ezarri zituen.

Herrialde kolonizatzaileentzat:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Ekonomian: Potentzia nagusiak izugarri hazi ziren eta horretaz gain kolonizatutako eremuak edo lurraldeak hainbat zereginetarako erabili zituzten;hala nola,errepideak,portuak,eta trenbideak.Guzti honi esker botere ekonomikoa indartu egin zen.
  • Kulturan: Europarrek hainbat kultura  eta usadio ezagutzeko aukera izan zuten ,hala ere beraiena inpostu zuten.

Nazioarteko ondorioak:

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Potentziek haien artean zuten erlazioa ez zen oso ona eta horrek Lehen Mundu  Gerra sortzea eragin zuen.

Ezarrita zegoen "orden Politika" (potentziek  ez zuten gainerakoekiko nagusitasunik)Alemaniak  hautsi zuen.

1890.eko hamarkadan hainbat itun sinatu  ziren eta Europan bi talde nabarmendu ziren:

Gastu militarrak areagotu  ziren eta horren ondorioz belzismoa eta abertsaletasuna hedatzen hasi ziren.Momentu horretan potentzien artean arazoak sortzen hasi ziren,adibidez Marokon eta Balkanetan.[2]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Gaztelaniaz) «Significado de Imperio» Significados (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  2. (Gaztelaniaz) «IMPERIO ROMANO | Organización política, social, económica y religión» MundoAntiguo 2017-08-24 (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  3. MargaGutierrez. (2017-05-05). 8. Espainia aro modernoan. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  4. (Gaztelaniaz) Universal, Historia. «Imperio Británico» Historia Universal (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).
  5. David Marcelo Ibañez. (2010-05-12). El imperialismo. (Noiz kontsultatua: 2019-11-29).