Lankide eztabaida:Marklar2007/Artxibo3

Wikipedia, Entziklopedia askea

Arroxelako gudua (1372)[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar! Ikusi dut bai artikulua txukundu duzula, ba al dakizu nola? Ni neu ere horretantxe nengon (txantiloia sortu dut -Trafalgarko guduan azaltzen dena oinarritzat hartuz-) eta behin aldaketekin gustura orrialdera gordetzera nindoala Wikipediak beste erabiltzaile batek (zuk) aldaketak egin dituela esan dit! Adiós nire lanari! Zorionez zure taula nirea baina askoz hobea dela ikusi dut, baita zuzenketak ere egin dizkidazula: benetan eskertzen dizut. Kategorizatzen, fundamentuzko txantiloiak egiten... ikasi beharra dut oraindik.

Hainbat galdera ditut:

  1. Nola jartzen da "menú" antzeko hori artikuluetan? (eskema antzekoa dena)
  2. "Arroxelako gudua" artikuluan hainbat lotura (adb.: Ambrosio Bocanegra) gorriz daude, zer da komenigarriagoa: horiei buruz artikulu berriak idaztea nahiz eta eduki eskaxekoak izan edota loturak ezabatzea?
  3. Non erantzun behar da: norberaren edo bestearen eztabaida orrian?

Eskerrik asko zure ekarpenengatik! -Aazkasle (eztabaida) 18:26, 13 apirila 2012 (UTC)

Sekuoia Parke Nazionala[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Sekuoia Parke Nazionala ipini dut izenburuan, ingelesez Sequoia National Park baita (eta ez National Park of Sequoia, edo antzeko zerbait.) Gauza bertsua gertatzen da Yellowstone Parke Nazionala artikuluarekin. Egia esan, egokiagoa iruditzen zait Sequoia Parke Nazionala, izen berezia delako (txantxetan-edo, ez dugu ipintzen Harrihori Parke Nazionala, Yellowstone esateko...). --josugoni (erantzun hemen) 20:45, 7 maiatza 2012 (UTC)

Afrikar olio palmondo[aldatu iturburu kodea]

Gabon Marklar: arrazoi duzu. Dagoeneko aldatu dut.--Xirkan (eztabaida) 20:40, 11 maiatza 2012 (UTC)

Chisinau[aldatu iturburu kodea]

Yes check.svg Egina --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-05-13, 17:04 (Eguzk.)

Ekialde Ertaina[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Marklar. Ekialde Ertaina ezabatu eta Ekialde Hurbila ezarri banuen, ez zen bigarrenak eurozentrikotik gutxiago duelako izan: Ekialde Hurbila da, bi horien artean, eurozentrikoa; eta Ekialde Ertana, berriz, estatubatuzentrikoa. Eta biek izendatzen dute eremu geografiko berbera. Beraz, ez dago bien beharrik: aski da izen egokiena erabiltzearekin. Ekialde Ertaina berriagoa da, Estatu Batuen ikuspegiaren eraginez sortua (Middle East), eta euskal terminologoen artean Ekialde Hurbila hobetsi da. Beraz, arrazoiak sendoak daude «Ekialde Ertaina» artikulua «Ekialde Hurbila» artikulura daraman birzuzenketa soila izateko. Izatekotan, «Ekialde Hurbila» artikuluan aipa liteke batzuetan Ekialde Ertaina erabiltzen dela sinonimotzat, baina euskara batuan bestea dela zuzena, Euskaltzaindiaren arau horretan hala izendatu baita eremu geografiko hori. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-05-20, 09:23 (Eguzk.)

Aipatu duzun gaztelaniazko testu horretan, Oriente Medio eremua hauxe da: Afganistan, India eta Pakistan. Eremu hori izendatzeko, euskaraz Ekialde Ertaina erabiliko balitz (edo, izenak zuzen eta taxuz sortzen hasiz gero, Bitarteko Ekialdea...), bada, orduan bai, zentzuzkoa litzateke euskaraz Wikipedian artikulu bana sortzea. Baina oraingoz euskaraz ez da Bitarteko Ekialdea edo Ekialde Ertaina terminorik erabili Afganistan, India eta Pakistan estatuen geografia eremua izendatzeko.
Beraz euskarazko Ekialde Hurbilari ingelesez Middle East esaten diotelako (ikus ezazu zerorrek nire eztabaida orriak ezarritako aipua) euskaraz (gaztelania dela bide) Ekialde Hurbila terminoaren esanahi berbera duen Ekialde Ertaina artikulua sortu beharrik ez dut ikusten. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-05-20, 09:57 (Eguzk.)
Bai, nire ustez, nahikoa da «Ekialde Hurbila» artikuluaren hasieran «batzuetan (ingelesezko Middle East izenaren eraginez) Ekialde Ertaina deitua» gehitzearekin eta «Ekialde Ertaina» artikulua «Ekialde Hurbila» artikulura birzuzentzearekin. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-05-20, 10:37 (Eguzk.)
Ederki, halaxe jarriko dut, hortaz. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2012-05-20, 10:56 (Eguzk.)

Amaierako -a[aldatu iturburu kodea]

Ados!!

Lasse Virén[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko! Marklar2007. Ez nekien hori egiten, baina ausartu ere sarritan ez naiz ausartzen gauzak aldatzera nire erara... Ongi izan.-Musde H (eztabaida) 12:19, 5 abuztua 2012 (UTC)

Jugadores de basket de Euskadi[aldatu iturburu kodea]

Hola, he visto que has añadido jugadores de basket de Euskadi, he añadido algunos más en la wiki en español, Javier Gorroño, Héctor Perotas, Aitor Zárate, Jesús Llano, y de Navarra Juanjo Urtaín, por si quieres añadirlos a la wiki en Euskera, AGUR, un saludo.--Toni-fotsis (eztabaida) 17:20, 12 urria 2012 (UTC)

alderdi politikoak[aldatu iturburu kodea]

Aupa,

Aldatu al daiteke alderdi politikoen taulan agertzen diren parametroak? adibidez ideologia jarri beharrean helburuak, plataforma baten kasua denean. Itziar Herria Sortzen.

--Inigoruiz (eztabaida) 19:11, 8 azaroa 2012 (UTC)

Mezua Txokoan[aldatu iturburu kodea]

Epa, Marklar! Mezu bat utzi dizut Txokoan. Ikusiko, mesedez? Egongo gara. -Josu (eztabaida) 20:45, 5 otsaila 2013 (UTC)

Kaixo berriz. Zure erantzuna irakurri dut Txokoan. Bai, nik ere frantsesezko wikipedian dagoen Mikrobiologiako ataria ezagutzen nuen, eta oso txukuna iruditzen zait. Nik ideia batzuk ditut buruan, baina ez dakit nola gauzatu ordenagailuan. Harremanetan egonen gara, ea bion artean zerozer txukuna sortzen dugun. -Josu (eztabaida) 18:58, 6 otsaila 2013 (UTC)
Lan bikaina egin duzu, adiskide! Denbora pixka bat dudanean bururatzen zaizkidan ideia batzuk komentatuko dizkizut, ataria hobetzekotan (Mikrobiologiaren atalei buruzko informazioa, adibidez). Egongo gara.-Josu (eztabaida) 20:54, 8 otsaila 2013 (UTC)
Hasi naiz ekarpen batzuk egiten Atarian, eta gehiago ditut egiteko. Zalantza batzuk ditut, hala ere. Eraginkorrago egiteko gure arteko komunikazioa beste kanal baten bidez egon gintezke harremanetan? -Josu (eztabaida) 12:09, 9 otsaila 2013 (UTC)
"Gai nagusiak" atalean lau kategoria sartu ditut: Mikrobiologia medikoa, Immunologia, Laborategiko mikrobiologia eta Mikrobioen unibertsoa. Mikrobioen unibertsoan bi argazki sartu ditut, baina testua ez dago erdian jarrita... Ea ahal duzunean txukuntzen duzun. Bestalde, zuk sortutako beste kategoria, "Kategorien sailkapena" hutsik geratu da, egia esan ez dakit bertan zer sartu. Ideiaren bat? -Josu (eztabaida) 20:52, 10 otsaila 2013 (UTC)
Lan bikaina! Nik uste dut atari oso duina geratu zaigula.Mila esker.-Josu (eztabaida) 18:49, 11 otsaila 2013 (UTC)

Txantiloi:Herrialde info Bilbo‎[aldatu iturburu kodea]

Iepe! bueno, gauza da txantiloian herrialde modura "Bilbo" idaztean, koordenatuetan Bilboko mapa agertuko dela, baina behean, informazioan, "Bizkaia" agertuko da herrialde modura, ez Bilbo. Hau, noski, ez da gertatuko udalerri bakoitzarekin, zeren ez dago udalerri bakoitzaren mapa, soilik Bilbo, Donostia, Gasteiz eta halako hiri handientzako mapak daude (nik dakidala). Gainontzekoetarako "Bizkaia", "Gipuzkoa" eta abar erabiliko genituzke, koordenatuetan probintzia osoko mapan kokatuz, eta ez hiriarenean.

Gipuzkoakoari buruz, adibidez, Donostiako Amara eta Donostian dauden gainontzeko geltokien artikuluetan gauza bera egin daiteke: herrialde gisa "Donostia" idatziz, koordenatuetan Donostiako mapan kokatuko litzateke geltokia, baina informazioan "Gipuzkoa" agertuko litzateke herrialde modura.

Ez dakit oso ondo esplikatu naizen... Igual beste bide batzuk daude, zuzenagoak, baina ez dut lortu beste modu batera egitea...

--Laukatu (eztabaida) 18:29, 16 otsaila 2013 (UTC)


aha! orain ulertu dut ondo... Listo, eginda dago zuk esandako konponbidea, lekua parametroa gehituta listo da! orain ezabatu beharko genituzke sortu nituen txantiloi horiek... ea ba --Laukatu (eztabaida) 18:48, 16 otsaila 2013 (UTC)

Barril = Upela[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar! Zuk sortu dituzun Barril artikuluak harritu egin naute! Niretzat "Barril" gazteleraz da eta "Upela" euskaraz. Wikipedian badira upel (ontzia) eta Upel (unitatea) artikuluak, Barril argipen orrian ipintzen dituzun adiera berberekin. Desberdintasun bakarra "Barril" musika-trasna da, eta egia esan, badirudi danborradako "musika-tresna" izendatzeko baino ez dela erabiltzen (gaztelaniaz esaten delako agian?). Gainera, "barril" ez da agertzen ez Euskaltermen, ez Zehazkin ez eta Euskaltzaindiko hiztegian. Nik uste, wikipediako "barril" guztiak "upel" bihurtu beharko dira. Aldatuko? --josugoni (erantzun hemen) 10:17, 27 otsaila 2013 (UTC)

barril, upel eta barrika kontzeptuak nahasita zeuden. Hiztegi fidagarrienak erabiliz (Hiztegi Batua, Zehazki, Elhuyar) gaia argitzen ahalegindu naiz. Ondo izan. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2013-02-27, 10:38 (Eguzk.)
Ederto! --josugoni (erantzun hemen) 08:47, 28 otsaila 2013 (UTC)

Saludos desde Calabria y cordial solecitud de traduccion y escambios de favores linguisticos[aldatu iturburu kodea]

Feliz Dia desde Calabria,

te escribo para saludarte y saber como estas. Me disculpo por el imperdonable retraso en el contestarte, pero he tenido un poco de tiempo muy atareado en la vida real en estos ultimos meses. Te escribo también para pedirte un favor, ovvero si puede riscrivere también un sencillo esbozo momentaneo, el artículo sobre la radio, obviamente en vasco puro. Yo considero Wikipedia una bonita y gran enciclopedia, pero también el medio para hacer de todos los pueblos un solo pueblo, sí es verdadero que cada uno tiene sus tradiciones, sus diversidades lingüísticas, religiosas y culturales, pero en fondo todos somos hijos de la misma raíz, y el espíritu es único sobre todo el Planeta, así como querría llevar algo de tuyo interés en la mía lengua natal, el dialecto calabres (en la wiki siciliana), y me gustaría también colaborar contigo en futuro. Si estas de acuerdo me va más que bien empezar fin ya desde ahora, por supuesto si me llega una tu contesta con tu agrecimento de mi idea, te mando un cordial y luminoso saludo con cariño desde Calabria. --Lodewijk Vadacchino (eztabaida) 12:53, 20 martxoa 2013 (UTC)

Gracias..ahora pideme la traduccion que mas te agrada en siciliano y italiano. Muy buenas noches desde Calabria--Lodewijk Vadacchino (eztabaida) 20:21, 20 martxoa 2013 (UTC)

150.000[aldatu iturburu kodea]

Zorionak! Zuk sortutako Pointe-à-Pitre artikulua izan da euskarazko Wikipediako 150.000.a! -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:53, 27 martxoa 2013 (UTC)

Libera ala franko?[aldatu iturburu kodea]

Hiztegietan eta erabileran begiratuta, Suitzakoa eta Belgikakoa «franko» dira, eta ez «libera». Frantziakoa kasu berezia da. Ondo izan. --Xabier Armendaritz Icons-mini-comment new.gif 2013-04-01, 19:01 (UTC)

Mondragon Unibertsitatea[aldatu iturburu kodea]

Kaixo; Zure laguntza eskatu nahiko nuke, gaztelerazko wikipedian Mondragon Unibertsitateko eztabaida bat dagoelako. Unibertsitatearen izena bai gazteleraz eta bai euskaraz berdina da, hau da "Mondragon Unibertsitatea". Baina eztabaida horretan Universidad de Mondragón izena defendatzen dabiltza, eta batzuk uste dugu oker daudela eta erabili beharko litzatekeeen izena "Mondragon Unibertsitatea" dela. Lagundu nahi baldin baduzu: http://es.wikipedia.org/wiki/Discusi%C3%B3n:Universidad_de_Mondrag%C3%B3n Eskerrik Asko.

Barkatu, baina ez dut gaztelaniazko proiektuan parte hartzen, zorte on! --Marklar (eztabaida) 18:04, 8 apirila 2013 (UTC)

Koord[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Aurrekoan begiratu nuen eta bai, ez dirudi oso zaila. Orain txantiloi bakar batekin egiten da dena, eta bestea "modulu" sistemarekin dabil. Egin dut jada aldaketa, ea zelako emaitzak ditugun. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:24, 10 ekaina 2013 (UTC)

Lang txantiloia[aldatu iturburu kodea]

Baliteke... aztertu beharko dut txantiloia nola aldatu orduan. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:07, 26 abuztua 2013 (UTC)

Espezieen taxonomia txantiloiak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar! Espezieen (edo beste edozein sailkapen taxonomikoren) txantiloi automatikoak sortzerakoan latinezko izena erabili behar duzu. Hau da, species, genus, ordo, familia, classis... Bestela ez dabil ondo! Nahi baduzu pistak dituzu Speciesen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:22, 16 iraila 2013 (UTC)

Kurtsibak taxonomiatan[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar! Kontutxo bat komentatu nahi nizun, ikusi dudalako nahikotan egiten duzula. Taxonomiak egiterakoan kurtsiba bakarrik genero eta espezieentzako erabiltzen da. Ez galdetu zergatik, baina arau bat da. Familiak ez dira inoiz kurtsiban jartzen (beno, testu osoa kurtsibaz bada, orduan bai, noski). Berez araua da, eta irakurle batek horrela erraz identifikatu dezake genero eta beste edozein izen zientifikoren arteko desberdintasuna. Dakien irakurleak, noski! -Theklan · Eztabaida · E-maila 23:31, 27 iraila 2013 (UTC)

IUCN egoeraren erreferentzia ez kendu[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar! Ikusi dut ari zarela hegaztien izen ohikoak jartzen zientifikoaren inguruan eta gauza da taxotaulako informazioa kentzerakoan, saiatu ez kentzen egoeraren ingurukoa, ze Wikidatan dagoena baino osotuagoa da. Erreferentzia horrek IUCNri lotura zuzena egiten dio, eta aukera ematen du ikusteko guztia. Ondo segi! -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:21, 24 urria 2013 (UTC)

Gehiago faunari buruz: Aupa Marklar. Ikusten dut zenbait hegaztien izenak ari zarela eguneratzen. Proposapen bat; Birigarro txiki-a bezala agertzen dena, izen horrekin inork ez du Euskal Herrian ezagutzen. Nahiko hegazti ezaguna da ehiztarien aldetik, asko botatzen delako pasoan. Euskal izena birigarro hegats-gorri edo hegal-gorria da.--Gorritxiki 10:34, 1 azaroa 2013 (UTC)

Enderren Jokoa[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar. Idearik ez. Nik jada euskarazko Wikipedian eleberriaren artikuluaren izenburua ikusi nuenez, eta ingelesezko Wikipedian liburua eta filmaren izenburuak parekideak direnez, gurean ere berdina egitea erabaki nuen. -Euskaldunaa (eztabaida) 23:58, 4 azaroa 2013 (UTC)

Al-Ma'mun ala Al-Mamun[aldatu iturburu kodea]

Gabon, Marklar! Eskertzen da jendea adi-adi egotea egiten den lana ahalik eta txukunen geratzeko!

Irakurri dut araua, baina nire iritziak ez dit ziurtasun handirik ematen... Ni neu ere dudatan ibili nintzen eta katalanek kendu egin diotela ikusi nuen, baina ingelesek, frantsesek eta alemanek, aldiz, utzi egin diote. Ezin esan metodo zientifikoa erabili nuenik, baina... horrelaxe utzi nuen (eta hori, bilaketarako zailtasuna suposantzen duelaz ohartuta, Mamun errazagoa bailitzake aurkitzeko!). Zuen esku uzten dut, nik baino gehiago jakingo duzue-eta!

Eta, depaso..., beste akats bat badet artikuluan... Agintari infotaula erabili dut eta DINASTIA: Abbasid jarri nahi nuen... baina, txapuzatik txapuzara, DINASTIA jarri beharrean, ALDERDI POLITIKOA jarri det. Datua garrantzitsua dela iritzi diot, baina... Igual beste infotaularen bat erabili behar nuen... Laguntzerik bai?

Mila esker, e? -Koro (eztabaida) 22:51, 28 azaroa 2013 (UTC)

Ondo dago. Eskerrik asko!-Koro (eztabaida) 09:14, 1 abendua 2013 (UTC)

Zianobakterio[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Marklar! Konturatu naiz Zianobakterio artikuluan marra berde bat agertzen dela orri osoan. Oker ez banaiz, zu ibili zinen infotaula egiten. Badakizu nola zuzendu hori? Mila esker eta segi ongi. -Josu (eztabaida) 18:30, 23 abendua 2013 (UTC)

Okzitaniako udalerriak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Marklar! Agian lagundu ahal didazu, pertsona bakar batentzatko lana ez delako proposatzen dizudan hau. Okzitaniako udalerriak sortu genituenean frantsesez egin genuen, baina eztabaidatu genuen izenak aldatzen joatea. Oraindik ere 8.000 daude definitu gabe ea izena ondo duten edo ez. Kategoria bat sortu dut oraindik egin gabe daudenak identifikatu ahal izateko. Aldatu behar dena da infotaulako "izena", artikulu hasierako izena eta {{lang-oc}} txantiloiaren barruan geratzen den horretan jarri. Katalanezko interwikian Okzitaniako izenak jarrita daude. Gero hori eginda artikulua mugitu behar da. Animatzen? -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:52, 18 urtarrila 2014 (UTC)

Bai, lan nekeza da... horregatik nabil han hemenka laguntza eskatzen. -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:33, 18 urtarrila 2014 (UTC)

Solicitud[aldatu iturburu kodea]

Kaixo! Antes que nada espero me disculpes por no escribirte en vasco, no hablo euskera, solo unas palabras y expresiones. He visto que eres un usuario bastante activo en esta Wiki, por eso me dirijo a ti con mi solicitud. Hay una canción vasca que me gusta y quisiera que alguien me transcribiese su letra en vasco y la traducción al castellano. Si no puedes hacerlo tú, por favor, reenvía mi solicitud a la página de comunidad a la que corresponda, porque tampoco entiendo los enlaces que hay. De antemano, muchas gracias y disculpa las molestias. Un cordial saludo desde Hungría. PD: Por cierto, yo podría ayudarte con traducciones del castellano al húngaro o del húngaro al castellano (mi idioma natal es el húngaro que es muy parecido estructuralmente al euskera). --El Mexicano (eztabaida) 18:54, 23 urtarrila 2014 (UTC)

Eskerrik asko. Lamentablemente, es verdad que no se encuentran sus canciones en Internet, porque es un grupo de Francia (del País Vasco Francés) y al parecer no son muy conocidos. Saludos. --El Mexicano (eztabaida) 20:57, 23 urtarrila 2014 (UTC)

Mahats aldaerak[aldatu iturburu kodea]

Aupa Marklar! Bai, gai interesantea, baina beste hainbat gauzekin liatua (Ea noizpait bukatzen dudan munduko poni guztiekin, JUJU!!!). Badakizu, hau hondorik gabeko putzua dela, beti hainbat gauza egiteko! Mahatsaren bertako aldaerak gauza pendienteen sakuan jarriko dut. Bestela, bertako abereeen kasuan, kontua da gaia nahiko ondo ezagutzen dudala. Pottokak dauzkat eta bertako arrazekin lan egiten duen jendea ezagutzen dut. Handik ere informazio eta argazki piloa atera nuen. Bestela animo eta bizkor segi. --Gorritxiki 10:15, 12 otsaila 2014 (UTC)

Franco Trappoli[aldatu iturburu kodea]

Muchas gracias, un saludo de Caselle Landi! Rei Momo (eztabaida) 18:12, 19 otsaila 2014 (UTC)

Mas un favorzito...[aldatu iturburu kodea]

Eh eh eh, gracias, mas no merecio estes cumplimentos! Por favor, te pido un ultimo favorzito: tiengo criado la mi nueva pagina Usuario: puedes ir là i ber si està tudo correcto?

Si tienen errores, puedes los corrigir! Y mil gracias. Voy come una buena sopa de verduras y arroz! Rei Momo (eztabaida) 18:21, 19 otsaila 2014 (UTC)

Grazie mille - Muchas gracias: un copo de Barbera a la tu salud! Hasta luego! Rei Momo (eztabaida) 18:36, 19 otsaila 2014 (UTC)

La linda Marianna Madia[aldatu iturburu kodea]

Caro Marklar2007, como estàs?

Oh, tiengo hecho esta nueva pagina de una nuestra ministra tanto linda: no hay foto della en Commons. Nada mal!

Por favor, te pido 5 minutos de tu tiempo precioso para re-ler el artigo e corrigirlo, como tu sabes. Muchas gracias para tudo y buen final de semana!

Rei Momo (eztabaida) 23:25, 28 otsaila 2014 (UTC)

Muchas gracias!!! Rei Momo (eztabaida) 16:48, 1 martxoa 2014 (UTC)

Arrainak[aldatu iturburu kodea]

Beno, denbora dudanean egingo dut. Familiako ari naiz, beraz hilabeteak beharko ditut, nire ustez. Ikusi ditut ere IP horrek sorturikoak. Zu animatzn bazara, bat goitik, bestea behetik, ti-ta egin dezakegu lan txukuna. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:50, 9 apirila 2014 (UTC)

Familiaka datuak jaisteko oso ondo dago FishBase -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:55, 11 apirila 2014 (UTC)
Bikain, a ze biko ekipoa! Bani FishBaseko zerrenda erabiltzen ari naiz, bilatzailean dagoena "information by family" atalean. Baina nahi baduzu sortu ditudan kategorietako familiak sortzen ere has zaitezke (ordena alfabetikoan ari naiz, baina familiarik handienak ere sortu ditut, gauak aprobetxatzeko botarekin). -Theklan · Eztabaida · E-maila 18:50, 14 apirila 2014 (UTC)
Ondo, jarriko dut fr beharrean nl, oso aldaketa sinplea da. Eta erreferentziarako sartzea fishbase hori ere ondo deritzot! -Theklan · Eztabaida · E-maila 20:05, 15 apirila 2014 (UTC)
Iepa! Beno, ari naiz aurrera pixkanaka eta dagoeneko Paraulopidae familiakoak egin ditut. Kontua da ikusi dudala zu gertu zaudela, P letran, eta esan zenidan atzetik aurrera egingo zenuela. Jakin nahiko nuke ea FishBasen agertzen diren guztiak jada eginak dauden, familien taxotaula automatikoak eta kategoriak eskuz sortzeak gelditzen baitu nahiko nire lana. Zuk egin baduzu, gauez ere utz dezaket bota hainbat familiarekin prest. -Theklan · Eztabaida · E-maila 19:43, 27 abuztua 2014 (UTC)

egiten ari naizen lana[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Manklar Joxezin naiz. Jakin nahiko nuke ondo egiten ari al naizen lan wikipedian berria naizelako. Eskerrikasko irakurtzeagatik

Joxezin

Zorionez ez![aldatu iturburu kodea]

Bai, ikusita neukan zer egin duen. Cebuera 1.000.000 artikulu ez oso erabilgarriraino ereman du ere. -Theklan · Eztabaida · E-maila 21:53, 14 uztaila 2014 (UTC)

Ayuda en Wikipedia en Español[aldatu iturburu kodea]

Aupa! Antes de nada pido disculpas por no escribir en euskera. Desde Wikipedia en Español estamos importando datos del censo de todos los municipios y localidades de España en Wikidata. Para los municipios (ciudades/pueblos con ayuntamiento) ya lo tenemos hecho, puedes ver un ejemplo en wikidata:Q1917483. Para las localidades/concejos/pedanías que son demasiado pequeñas y dependen de un municipio mayor estamos trabajando en ello pero es difícil porque ni siquiera tenemos artículos creados sobre esas localidades en idioma español. En concreto, de Euskadi casi no hay ninguno creado mientras que en Euskera están casi todos. Me refiero a pueblos como Baranbio que pertenece al municipio de Amurrio. Estamos intentando solucionarlo lo mejor que podamos pero aprovecho para animaros a traducir algún artículo al español. Si conoces a alguien que esté dispuesto y puedes pegarle este mensaje te lo agradecemos. Un saludo. --Kizar (eztabaida) 17:43, 24 abuztua 2014 (UTC)

Ramón Ibarra y Mario Zorrilla[aldatu iturburu kodea]

Buenas noches de Caselle Landi, desculpas, yo no hablo Euskara y muy mal Castellano!

Yo quiero solamente dizer-te gracias para ter abierto estas paginas. Gosto mucho de esta Telenovela, en Italia estamos solamente al comienzo de la 2a serie!

Gracias y hasta luego!

Rei Momo (eztabaida) 18:37, 25 iraila 2014 (UTC)

Falta den familia[aldatu iturburu kodea]

Iepa! Ba ihes egin badute, gero egingo ditut! Bestetik zuk familiak ari zara sortzen, ezta? Hala bada ez txertatu banaketarena, gero familia gisa bakarrik egin dezakedalako. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:07, 27 iraila 2014 (UTC)

Goi presio gune[aldatu iturburu kodea]

Kaixo. Zuk sortutako orrialdea Goi presio gune artikulura bideratu dut ([1]), idatzita zegoelako dagoeneko. Ados egongo zarelakoan, --josugoni (erantzun hemen) 21:41, 30 azaroa 2014 (UTC)