Lankide eztabaida:Xabier Armendaritz/Solasaldi zaharrak/2006-2010

Orriaren edukia ez da onartzen beste hizkuntza batzuetan.
Wikipedia, Entziklopedia askea

Artikuluen formatua[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xabier, artikuluen formatuari dagokion txantiloia aldatu duzula ikusi dut, eta konkretuki Ikusi ere atal horri egin diozun izenburu aldaketagatik idazten dizut. Honen inguruan eztabaida txiki bat sortu genuen duela gutxi eta oraindik erabakitzeke dago, beraz ez dezagun momentuz hori aldatu, mesedez. Nahi baduzu, zure iritzia ere eman dezakezu. Eskerrik asko. -- TXiKi 07:19, 20 Apirila 2006 (UTC)

MediaWikiren itzulpena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Xabier! Ez dakit ezagutuko ote duzun, baina agian proiektu hau interesatuko zaizu. Bertan itzultzen da MediaWiki. Ondo segi. --Unai (esan) 17:27, 5 Maiatza 2010 (UTC)

Agian ez naiz ondo azaldu. Zuk atzo hiruzpalau iradokizun egin zenituen MediaWikiren itzulpenaren inguruan. Bada, aldaketa horiek egiteko lekurik onena ez da Euskarazko Wikipedia, baizik eta translatewiki.net, han modu antolatuan eta zentralizatuan egiten baita (hurrengo bertsioetan itzulpenak mantendu daitezen, eta abar). Adibidez, nola hau ez den aldatu, ziur asko, hurrengo bertsioan gaizki egongo da berriz ere. Hala ere, lasai, nik aldatuko dut han. Besterik gabe, zuk jakin zenezan esaten nizun. Aio!! Eta trago hori, nahi duzunean :-) --Unai (esan) 08:19, 6 Maiatza 2010 (UTC)
Joño, oraintxe ikusi dut itzultzen hasia zarela... bikain! --Unai (esan) 08:22, 6 Maiatza 2010 (UTC)

Ulertzen dut, kar-kar. Pote bat hartzeko, nahi baduzu, bidali egidazu e-posta bat (zuk ez duzu zurea aktibatu): unai (puntu) fernandezdebetono (a bildua) ehu (puntu) es.--Unai (esan) 10:52, 6 Maiatza 2010 (UTC)

Hizkuntza biko toponimoak: barra zeiharra, marratxoa...[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xabier, badakit hobeto dela gidoitxoa erabiltzea barra zeiharra baino, gauza da Wikipedian barra zeiharrak ekidin behar direla barra ziharrak azpiorrialde bat seinalatzen duelako (Wikipediaren berezko arazo tekniko bat da). Adibidez, txantiloi:Espainiako udalerri infotaula eta txantiloi:Espainiako udalerri infotaula/dok. Beste wikipedietan ez dago artikulurik barra zeiharrarekin.--An13sa 17:28, 20 Maiatza 2010 (UTC)

Nik hori pentsatu nuen, baina bietatik zein aukeratu?--An13sa 17:33, 20 Maiatza 2010 (UTC)
Hiru horiek 157. arautik atera nituen. Banan-banan artikulu bakoitzaren eztabaida orrian egin daiteke.--An13sa 18:08, 20 Maiatza 2010 (UTC)

Sarpenak direla eta[aldatu iturburu kodea]

Milesker alabantzengatik. Saiatzen ari naiz behintzat. Datuek sexu oralaren praktiketan (felazio eta cunnilingus) aritu direnen portzentajea adierazten dute, gizonen kasuan cunnilingusa izango da gehienetan, nahiz eta sarpena ez izan, baina datuak horrela emanda daude. Dena den, datu gehiago sartzeko asmoa daukat (ez da erraza, ordea, gaia nahiko opakoa da ta!). Agur bero bat eta zuri ere zorionak egiten ari zaren lan itzelagatik. ---Joxemai; (erantzunak) 14:19, 21 Maiatza 2010 (UTC)

Kaixo, izenkide. Gracias por corregir la página sobre apicultura, pero sin embargo, una cuestión de matices... ¿cuál es la diferencia entre erlateri y erlategi? ¿o no hay ninguna?. Milesker! --Xaverius 17:56, 25 Maiatza 2010 (UTC)

Vale, muchas gracias... yo el que uso es este que es el del gobierno Vasco, pero me quedaré con los otros para otras veces!--Xaverius 18:08, 25 Maiatza 2010 (UTC)

Oklahomarra edo oklahomatarra? Milesker---Joxemai; (erantzunak) 08:11, 26 Maiatza 2010 (UTC)

Euskal* birzuzenketak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xabier. Ez dut uste euskal abeslari birzuzendu behar denik abeslari artikulura. Edo euskal abeslari artikulua sortzen da, edo euskal eta abeslari artikuluetara birzuzentzen da. Ez du zentzurik hori egitea ogibide guztiekin eta herri guztiekin. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:01, 28 Maiatza 2010 (UTC)

Baina ez nago ados. Esaten dizudana da euskal abeslari horrek bi birzuzenketa behar dituela: euskaldun alde bateti, eta abeslari bestetik. Hau da, euskal abeslariak ez dira abeslariak, baizik eta euskaldunak eta abeslariak. Bestela orrialde bat sortu daiteke euskal abeslari zer den azaltzeko. Pentsatu bestela alemaniar abeslari ere abeslari orrialdera joan beharko litzatekeela. -Theklan · Eztabaida · E-maila 16:18, 28 Maiatza 2010 (UTC)
Hori ulertu dut. Zuk ni, ez. Esaten dizudana da badirela abeslariak, euskal herriko abeslariak eta euskal abeslariak. Baina euskal abeslari kontzeptuak abeslari kontzeptura joatea edo euskaldun kontzeptura joatea... berdin berdin. Edo bereizten dugu euskal atala eta abeslari atala, edo artikulua sortzen dugu. Hori da nire ekarpena. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:08, 28 Maiatza 2010 (UTC)
Ez daukat gaiaren inguruko nahikoa jakintzarik... orain tematuta nago bizitzaren zuhaitzari buruzko artikuluekin. Baina bai, hori da egokiena. -Theklan · Eztabaida · E-maila 17:25, 28 Maiatza 2010 (UTC)

Laguntza bila[aldatu iturburu kodea]

Egunon Xabier

Hemen nabil anaiaren (Iturrioz) lantxo bat sartu nahian wikipedian. Eta benetan liluratuta nago hainbeste jende eta mugimendu ikusitakoan. Hasi aurretik, esker mila laguntzarengatik.

Saiatu naiz laguntza orrialdeak irakurtzen. Hala ere uste dut laguntza "pertsonalago" baten beharra daukadala. Alde batetik erreferentziak nola sartu. Liburuen zitakekin nola egin behar den ikusi dut bainan entziklopediak edo aldizkariak direnean ez dut aurkitzen. Eta wikifikatze horretan egindako mila akats horien artean, nabarmenenak zeintzuk eta nola konpondu daitezken esango bazenit benetan poztu egingo ginateke, bai anaia eta bai ni, bere "idazkaria"? Ongi izan, mertxe

Egun on, Mertxe:
Bai, hasieran zaila izaten da kode hauekin guztiekin moldatzea. Erreferentziei dagokienez, lasai ibili. Batetik bide txukunena dago, baina bestela ere sar daitezke erreferentziak.
Txukunena hau da:
  1. Klika ezazu artikuluaren goiko aldean dagoen «Aldatu» horretan.
  2. Jar ezazu kurtsorea erreferentzia sartu nahi duzun tokin. Onena, dagokion paragrafoaren edo esaldiaren ondoren jartzea da.
  3. Saka ezazu artikuluaren testua daukan laukiaren gainean azaltzen den {{E}} botoia.
  4. Ateratzen zazikizun aukeretatik, klika ezazu egokiena: liburua, aldizkakoa, webgunea... Entziklopediarako, «Liburua» litzateke egokiena.
  5. Bete itzazu ahal dituzun eremu guztiak, eta sakatu «Gehitu erreferentzia».
Hala ere, esan bezala, askotan erabiltzaileok ez dugu horrela egiten. Izan ere, bide hori luzea eta estu-estua da. Batzuetan erreferentzia asko sartu nahi ditugu, di-da, halako itzulinguruetan ibili gabe; beste batzuetan, eredu hori motz geratzen zaigu, eta beste era batera jarri nahi dugu, xehetasun gehiagorekin.
Adibidez, Ilgora Emankorra artikuluan herenegun sartu nuen erreferentziaren kodea hau da:
<ref>Xabier Kintana: [http://www.euskaltzaindia.net/dok/euskera/50018.pdf «Europako eta aldirietako toponimia historikoa»,] ''Euskera'' aldizkaria, 39. zenbakia (2. aldia).</ref>
Artikulu horretara joanez gero, ikusiko duzu berdintsu geratzen dela erreferentzia, baina horrela zeuk erabakitzen duzu zehazki zer jarriko duzun eta nola agertuko den.
Beste edozein zalantza izanez gero, galdetu lasai. A, eta hemen idatzi didazunaren gisako mezu bat idazten duzunean, izenpetzea komeni da (neronek mezu honen bukaeran egingo dudan bezala). Horretarako, idazten duzun testu laukiaren gaineko aldean dagoen sinadura itxurako botoia sakatu behar da (niri eskuinetik hasita hirugarren botoitzat azaltzen zait, baina ez dakit guztientzat berdin den, pertsonaliza daitekeelako). Ondo izan. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:48, 3 Ekaina 2010 (UTC)

Ieps! Dudatxo bat, inariera edo kemiera bezalakoak ondo sortuak daude? Gainontzeko hizkuntzetan sami inari, sami d'inari edo inari sami bezalakoak erabiltzen dira; hau da, inari samiera. Hala ere, hizkuntza samiek hizkuntza bat sortzeko erabiltzen duten atzizkia jartzen diote hasierako partikula horri [Nuortalašgiella (skoltera), Anárašgiella (inariera), Suomagiella (finlandiera)...]. Beraz, ez dakit Inariera ondo sortua dagoen; ze iruditzen, inari samiera edo inariera erabili beharko nuke? -Sikret8 11:26, 6 Ekaina 2010 (UTC)

Eskerrik asko begiratu bat emateagatik! -Sikret8 14:42, 6 Ekaina 2010 (UTC)

Bon dia, he llegit que entenies el català i he preferit escriure't en aquesta llengua que en anglés o una altra llengua d'estat. Perdó, sé molt poques coses de basc... T'escric per a veure si pots donar el suport a la nostra associació "Amical de la Viquipèdia" que està intentant de ser un Chapter però ha tingut problemes per no representar un estat. Si ens vols ajudar, pots afegir Txantiloi:Wikimedia CAT que m'ha traduït molt cortesament Hegibeltz/Tuc negre, a la teua pàgina principal. Eskerrik asko/gràcies, fins aviat, que tingues un molt bon estiu, Capsot 20:26, 8 Ekaina 2010 (UTC)

Lorategi ingeles[aldatu iturburu kodea]

Kaixo, Xabier. Eztabaida honetan (Eztabaida:Lorategi_ingeles) gehitzekorik baduzu? Ondo izan, --Orereta (erantzunak) 10:37, 15 Ekaina 2010 (UTC)

Jentilizioak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xabier lorategi ingeles artikuluko eztabaidan adostu bezala, jentilizioen erabilera politika bihurtuko dugu, arduratuko zara zu Wikipedia:Politikak#Jentilizioen erabilera atala osatzeaz? Ondo izan.--An13sa 13:19, 16 Ekaina 2010 (UTC)

Egina --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 13:48, 16 Ekaina 2010 (UTC)

Erreferentziak jartzeari buruz[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko, Xabier. Egia esan behar badizut, artikuluetan erreferentziarik ez badut jartzen, arrazoi xinple batengatik da: ez daukadalako ideia ziztrinik ere hori nola egiten den ;-). Eta, egia esan, nahiago dut nire denbora --urria-- artikulu berriak egiten pasa, erreferentziak ipintzen baino. Gehiago motibatzen nau; zer egingo diot, ba. Dena den, afroamerikarren eskubide zibilen aldeko mugimenduari buruzko artikuluaz denaz bezainbatean, ez dakit ohartuko zinen, baina artikulu horren eztabaida-orrian jarrita dago artikulu hori, gehienbat, ingelesezkoaren itzulpena dela. Beraz, pentsatzen dut uler litekeela euskarazkoaren erreferentziak ingelesezko artikuluarenak direla. Bukatzeko, eta jentilizioen kontu horri dagokionez, iruditzen zait kontua ez dagoela zuek deritzozuen bezain garbi, eta zertxobait... nola esango nuke? "kiribilduagoa" edo badela. Tira, oraintxe bertan idatziko dut nire erantzuna. Ondo izan!--Belkoainpe 23:45, 16 Ekaina 2010 (UTC)

Gasteizko gertakariak[aldatu iturburu kodea]

Iepe! Ez zaizu egokia iruditu Terrorismoaren Legearena? Nahiko modu objektiboan jarri dudala uste dut. Eta biktimen aldarrikapen bat da... Bestalde, ziur zaude Aldun dela? Begiratu Ahaldun Nagusia. --Unai (esan) 09:34, 17 Ekaina 2010 (UTC)

Bio batera editatu genuen Euskaldun[aldatu iturburu kodea]

Lasai. Duela gutxi banderak jartzeko sistema berritu dugu eta bire bot-a jarri nuen aldaketatxoak egiten. Hemendik aurrera jakin dezazun honela funtzionatzen du:

*{{bandera|izena}} (bandera eta izena)
*{{banderaikur|izena}} (bandera bakarrik)
*{{banderaikur|izena}}

Adibideak

Hemendik aurrera noizbat erabiltzen badituzu, badakizu orain nola egin. Ondo izan.--An13sa 12:07, 17 Ekaina 2010 (UTC)

Jentilizioen ordena[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xabier. Eztabaida:Lorategi_ingeles#Politika ofizialak atalean idatzi dudanez, eta Belkoainpe lankideak hala eskatuta, jentilizioen ordenari buruzko bozketa proposatu dut, politika ofizial bihurtzeko asmoarekin. Zure iritzi eta arrazoiak argi daude, eta argiro azalduak. Hori dela-eta, zuzenean bozkatzeko eskaria egiten dizut. Milesker eta ondo segi. --josugoni (erantzun hemen) 17:06, 19 Ekaina 2010 (UTC)

Kaixo Xabier, artikulu batekin lanean hasi nahi dut baina ez dakit nola itzuli zehazki. Cuerpo General de la Policia Canaria nola itzuliko dut Kanarietako Poliziaren Gorputz Nagusia edo Kanarietako Poliziaren Gorputz Orokorra?--An13sa 19:25, 23 Ekaina 2010 (UTC)

Milesker. Beste gauzatxo bat, Ameriketako Estatu Batuetako Marineen Gorputza Kidego hitzarengatik aldatu beharko litzeke?--An13sa 10:30, 24 Ekaina 2010 (UTC)

Eskerrik asko[aldatu iturburu kodea]

Eskerrik asko dena. Best regards, Siwts 06:57, 25 Ekaina 2010 (UTC)

Beste itzulpen bat[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xabier, Txokoko eztabaida honetan gutun bat dugu ingelesez, baina gaztelaniaz bidali behar dugu. Itzultzailea zarenez, itzuliko zenuke gutuntxoa gaztelaniara? Milesker.--An13sa 09:18, 2 Uztaila 2010 (UTC)

Egina--Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:57, 2 Uztaila 2010 (UTC)

Kaixo. Ikusi dut artikuluaren sarrerako esaldi batzuk atal berezietan jarri dituzula. Artikulua horrela geratuko balitz, zuzena litzateke, baina artikulua zabaltzeko asmoa daukat eta sarreratxoan ekologismoa zer den, baina baita ere joerak eta historia piska bat azaldu behar da, artikuluaren ikuspegi orokorra izateko. Joera nagusiak atalean 1-2 bereziketaren aldekoa ez naiz, horrela bi joera horiek bakarrik daudela baitirudi eta justu kontrakoa adierazi nahi dut, bi joera nagusi horiek muturrak direla eta joera gehienak tartean kokatzen direla. Zure erantzunaren zai (artikuluaren eztabaida orrian). ---Joxemai; (erantzunak) 06:08, 16 Uztaila 2010 (UTC)

Euskalki eta azpieuzkalkiak[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon Xabier. Lehengoan Iparraldeko goi nafarrera, Goierriko hizkera, Beterriko hizkera eta Urolaldeko hizkera artikuluak eta mapak sortu nituen, euskararen inguruan idatzi eta itzultzailea zarenez beharbada artikulu horiek interesatu eta zure jakintza gehitu nahiko zenukeela pentsatu dut. Animo, lan ona egiten ari zara eta, goraintziak. ---Euskalduna; (esaidak hemen) 14:40, 2010ko uztailaren 19a (UTC)

Arratsaldeon, Xabier. Bai, ea denbora tartea hartu eta gipuzkeraren mapetan azpieuskalkien lotura ematen diren udalerri horiek ere kolore bereziz margotzen dituten.
Bestalde, Hegoaldeko goi nafarreraren mapa bat egin nahi dut, horretarako hemen jartzen duen argibidea erabili nahi dut, baina irakurri ondoren bere hedadura une handienean zuen hegoaldeko muga erabat zehatz aipatzen ez duela ikusi dut (hori ongi adierazten dituen liburua Historia del Euskara en Navarra Jimeno Jurio ikerlariaren liburua zen eta horretan oinarritu nahi nuen, baina ez dut eskura), gainera udalerri horietako gehienetan jada galdua dago eta beste gutxi batzuetan gal zorian, horregatik mapa honek gaur egun mintzatzen diren euskalkien mapak baino zailtasun handiagoa du. Ba al daukazu zuk honi buruzko argibiderik? Gero arte. ---Euskalduna; (esaidak hemen) 16:28, 2010eko uztailaren 20a (UTC)
Eskerrik asko, Irizarren mapagatio, erabilgarrie izango zaiak. Bestalde, Jimeno Jurio ikerlarin liburue bazeukiat, nun? Hoi ia beste gauza bat dek, ea aurkitze iaten, uaiñ arte Hegoaldeko goi nafarrera euskalkin mapaik hobenak han ikusi izkiat eta. Gero arte. ---Euskalduna; (hemen esaiak) 17:55, 2010eko uztaillen 20e (UTC)
Gabon Xabier. Ziurrenik nafarrerako neune hitza Goierrin inon ez duk erabiliko. Nik egunerokoan neune esaten diat, Goierriko hizkeran horrela esaten ez zianik ez nekian ezta Nafarrera zianik ere. Arrazoia: nahiz eta goierritar hizkera erabili, nire kasu pertsonalean etxean eta familia aldetik Goierriko hizkera eta Malerrekako hizkeraren eragina jasan diat (azken hizkera horri buruz zekizkiten adibideak Iparraldeko goi nafarreran jarri dizkiat): itsatsi, lehenbizi, irekie, itxie... erabiltzen dizkiat, goierriko hizkeran pegau, aurrena, irikita, itxita... dituanean. Hortik zetorrek Goierriko hizkera eta Iparraldeko goi nafarreraren artikuluak sortzeko izan diadan grina, jaio ninduanetik entzun dizkiaten euskararen hizkerak baidituk (adibidez, bizkaiera, ekialdeko euskara edo zuberera horiek ongi ezagutzen dizkiatenei uztea nahiago diat, nire kasuan haiei buruz ezer ez zekiat eta). Bihartik aurrera oporrak hartzen dizkiatenez, uda ondo pasatu. --Euskalduna - 21:56, 2010ko uztailaren 23a (UTC)

Animatu bozketan parte hartzen, oraintxeko itxiko baitut. Ondo segi!--An13sa 10:51, 2 Abuztua 2010 (UTC)

Soroak laukoa[aldatu iturburu kodea]

Ieup Xabier, Ugutz Robles-Arangiz eta Irkus Robles-Arangiz artikuluetan Soroak laukoaren argazkia sartu dut; badakizu nor den argazkian agertzen den bakoitza? Horrela identifikatu ahal izateko. Ondo ibili.--Adrar Lankide_eztabaida:Adrar 15:32, 17 Iraila 2010 (UTC)

Eskerrik asko eta relax, ondo pasa!--Adrar

Interesguneak[aldatu iturburu kodea]

Ados nago, agian "Ikustekoak" ez da hoberena izango, baina "Interesguneak" ez doa oso ondo eraikinekin, ezta? Eta gehienak eraikinak izaten dira... --Unai (esan) 13:59, 23 Iraila 2010 (UTC)

Bada, hobeto. "Udalerritar ezagunak" kendu eta "Udalerritar ospetsuak" ere jarri zenuela ikusi dut. Bot batekin aldatu beharko dira guztiak. Aldaketa egiten hasi baino lehenago Txokoan utziko dut ohartxoa... Aio! --Unai (esan) 14:20, 23 Iraila 2010 (UTC)

Bota-k eta botak[aldatu iturburu kodea]

Pasa egin zait, bai. Bideratzen ari naiz...

Joe, esan nizuen sagardotegiarena planteatu behar nuela, baina azkenean liatuta samar ibili nintzen, eta ezin egin. Ea datorren denboraldian egiten dugun!

Potea, ongi, baina —berriz ere— liatuta nabil egunotan... esango dizut lasaiago nagoenean, ea zuk ahal duzun. Ondo segi!--Unai (esan) 16:05, 24 Iraila 2010 (UTC)

Ezagunak / ospetsuak[aldatu iturburu kodea]

Kaixo Xabier. Aspaldi, Wikipedia:Bozketak/Pertsonaien atala bozketan, ezagunak erabiltzea erabaki zen, eta ez ospetsuak. Oso jende gutxik parte hartu zuten, eta agian bozketa gaurkotu beharko litzateke, baina oraingoz ezagunak agertzen da ia euwiki osoan. Ez dakit merezi duen bozketa berriz egitea ala ez, baina jakin dezazun bakarrik idazten dizut, besterik gabe. Bide batez, txukuntze lanetan egiten duzun lan bikainagatik, milesker. Ondo segi! --josugoni (erantzun hemen) 10:06, 30 Iraila 2010 (UTC)

Euskal-Herria.org[aldatu iturburu kodea]

Oraintxe irakurri ditut zure mezuak. Barkatu eragozpenak. Nire asmo bakarra mendien webgune euskaldun bateko loturak jartzea zen, dagoen bakarra -Mendikat- gaztelania hutsezkoa baita, baina antza denez gaizki egin dut. Saiatuko naiz jarritako lotura guztiak ezabatzen. Sentitzen dut emandako lana. Agur. —Aurreko iruzkin sinatugabea Zuriain (eztabaidaekarp.) lankideak idatzi du.

Antroponimoez[aldatu iturburu kodea]

Aupa Xabier, gaur idatzi dudanarekin espero dut argi ikustea proposamenarekin ados nagoela eta gehikuntzaren bidez transmititu nahi nuen kezka jasotzen dela hein handi batean, beraz aurrera. Bi kontutxo okurritzen zaizkit:

  • Paradoxa txiki bat suertatzen da, euskararen kontra zenbat eta argiago egon, hainbat eskubide "pertsonal" zabalagoak onartzen dizkiegula. Hau ez da oso gai garrantzitsua eta honelakoak gertatzea ia ekidinezina da.
  • Grafia proposamenen artean neuk birzuzenketak (gaur gogoratu bezala) eta dagozkien erabilerari buruzko oharrak beti sartuko nituzke; erderetan oinarritutako grafia lehenetsiko liratekeen kasuetan (espero dut asko ez izatea) bezala "euskararen barruko grafia pertsonalen" kasuetan (Amuriza, Muguruza, Arejita...) ere bai; horiei Euskaltzaindiak deitura honetarako x grafia hobesten du edo honelako ohar bat jarriko nieke. Ikus ildo horretatik doan saiakera bat hemen. Aurrerapauso nabarmena emango dugu, ondo izan.--Adrar (esan?) 17:35, 5 Urria 2010 (UTC)
Oso argi, labur eta sintetikoa da, ea beste lankideei ere ondo iruditzen zaien! Hortik kanpo geratuko diren zalantzak...edozein proposamenekin izango ditugunak dira.--Adrar (esan?) 6:55, 6 Urria 2010 (UTC)

Adrarrek eta zuk adostu baduzue, ondo iruditzen zait, Xabier. Egia esan, xehetasunekin hasten zaretenean erabat galtzen naiz, uste nuena baino konplikatuagoa baita gaia. Galderatxo bat: azkenean, Antonio Zabala edo Antonio Zavala?--Unai (esan) 08:04, 6 Urria 2010 (UTC)

Antroponimoen idazkerari buruzko politika[aldatu iturburu kodea]

Antroponimoen inguruan egindako aldaketarekin ados. Ondo segi! --An13sa 11:58, 6 Urria 2010 (UTC)

Txertatu dut testua politiken atalean. Orain, jakinarazi ezazu bozketaren emaitza Txokoan. Ondo izan!--An13sa 11:59, 11 Urria 2010 (UTC)
Kaixo Xabier!!! Ahal baduzu begira ditzazkezu eztabaida hauek? (Philadelphia, Ipar irlandarrak, Balear Uharteak) Zure iritzia jakin nahiko nuke. Milesker.--An13sa 18:20, 11 Urria 2010 (UTC)
Egina --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 18:57, 11 Urria 2010 (UTC)

Irudiak igotzea[aldatu iturburu kodea]

Ezer baino lehen barkatu lanak emateagatik. Dakizunez, ikasten ari naiz, saltoka edo, eta atzo Satrustegiren argazkia bertan neukanez, artikulua irakurtzean sartzea egoki iruditu zitzaidan. Ikasiko dut argazkien erabilera hurrengoan hanka ez sartzeko. Mila esker.--Musde H 11:06, 13 Urria 2010 (UTC)

Lasai, ez da lan askorik izan. Eskertzekoa da artikuluak zuzentzen eta osatzen egiten duzun lana, ez baikara asko horretan gabiltzanok. --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 11:14, 13 Urria 2010 (UTC)

Gaskoi (hizkuntza)[aldatu iturburu kodea]

Aupa Xabier! Jarriko zenituzte, mesedez, erreferentziak edo horietako bat Gaskoi (hizkuntza) artikuluan? Eskerrik asko, --Orereta (erantzunak) 19:46, 14 Urria 2010 (UTC)

Egina --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 20:51, 14 Urria 2010 (UTC)
Primeran! --Orereta (erantzunak) 10:36, 15 Urria 2010 (UTC)

Telesforo Monzon[aldatu iturburu kodea]

Epa Xabi! ikusi hau eta hau mesedez. Monzonek sorturiko hitzek oraindik "copyright"a dute: Frantzian sortuak ziren, lizentziadunak eta Monzon 1981ean hil zen. {{Aipu}} bat erabiltzea primeran dago, baina ezin da abesti osoa kopiatu (ez ezabatu artikuluak Wikipediarako beharrezkoak dira eta). --Marklar 17:34, 21 Urria 2010 (UTC)

Eskerrik asko abisuagatik, berehala kenduko ditut (bakoitzean ospetsuena-edo den zati txiki bat utzita). --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 17:42, 21 Urria 2010 (UTC)

Eraikin historikoak[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon Xabier. Ba egia esan, txantiloin horretan sartu ahal izateko eraikin bat historikoa edo garrantzitsua den kriterioa ez dakit, nik nire kriterio pertsonala jarraitu dut. Pertsona batentzat eraikin bere herriko eraikin bat garrantzitsua izan liteke, beste bati ordea ez dio ezertxo ere esango. Hortaz, jokoz kanpo nago.
Gero arte. --Euskaldunaesaidak hemen 15:47, 2010ko urriaren 22a (UTC)

Bai, beraiei galdetzea hoberena. Nire jakintzatik at dagoen gauza baita. --Euskaldunaesaidak hemen 15:51, 2010ko urriaren 22a (UTC)
Egina --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 14:09, 22 Urria 2010 (UTC)
aupa! aspaldian nenbilela (!!!!) etxean internetik gabe. Ea behingoz elkarlanean murgiltzen naizen! Horregatik ez dudala lehenago erantzun. Astiro hasiko naiz. Zaindu -Zazpi 16:36, 29 Abendua 2010 (UTC)

Egun on!!! Ayyubid leinua eta Seliukidar Inperioa artikuluak sortuberriak ditut. Izenekin dudatan izan naiz berriro ze ez dut inon topatu euskarazko izenak. Lehendabizikoa ingelesez Ayyubid dynasty, frantsesez Ayyoubides eta gaztelaniaz Dinastía ayubí da. Bigarrena ingelesez Seljuq Empire, gaztelaniaz Dinastía Selyúcida eta frantsesez Seldjoukides, eta sortzerakoan nolabaiteko transliterazioa egin dut. Iturri fidagarriak ezagutzen badituzu, nahierara aldatu bien izenak, mesedez. Ondo izan!! --Marklar 10:48, 24 Urria 2010 (UTC)

Egina. Ikusi dut lehenengorako erreferentzia aurkitu duzula; bigarrenerako, ingeles Wikipedian azaltzen duten jatorria aztertu eta euskaraz emango lukeen emaitza jarri dut, ez dudalako izen horren euskal iturri fidagarririk aurkitu. Ondo ibili! --Xabier Armendaritz(nirekin hizketan egiteko) 09:22, 25 Urria 2010 (UTC)

Euskararen ataria[aldatu iturburu kodea]

Arratsaldeon, Xabier. Euskararen ataria oraintxe bertan amaitu berria diat. Hi euskararen langintza horretan profesionala haizenez, atari horretan hutsuneren bat ikusi ezkero edozein gehikuntza edo laguntza burutzeko eskatu nahi nian. Aio. --Euskalduna esaidak hemen 15:39, 2010ko urriaren 30a (UTC)

Ah, bai, ongietorriak zuzenketa ortografikoak ere. Gehienbat esan nahi niana zera zian: adibidez, aurkibide sailean edo, gauzen bat faltan ikusten baldin baduk, edota hik dakiken atal bat ez zegokela ikusten baldin baduk ere, lasai-lasai gehitu dezakeala. --Euskalduna esaidak hemen 20:04, 2010ko azaroaren 1a (UTC)

Montxo Armendariz[aldatu iturburu kodea]

Fale. Armendarizera -tilderik gabe- berrezarri dut. Ondo segi, --Orereta (erantzunak) 22:44, 2 Azaroa 2010 (UTC)

Ikusi dut Jorge Oteiza artikuluan oharra gehitu duzula abizenaren grafiaren inguruan. Nik ez dut argi berak Oteiza aukeratu zuenik (jakinda ez zuela euskaraz idazten), noizbait ikusi baitut Oteitza sinadura (horrelako zerbait: http://www.antoniano.com/html/themes/antoniano1/images/imgs/oteitza_logo.jpg). Zer iruditzen? --josugoni (erantzun hemen) 09:22, 9 Azaroa 2010 (UTC)

Ondo iruditzen zait zuk proposatutakoa. Hala ere, lehenago esan dizudan erreferentzia aurkitzen badut (berak noizbehinka Oteitza erabili izana), oin-oharrari gehituko diot. Ondo izan. --josugoni (erantzun hemen) 12:02, 9 Azaroa 2010 (UTC)

Kaixo Xabier. Abizen kontuetan ibili zarenez gero, emango zenieke begiratu txiki bat Lopetz eta Antsorena artikuluei? Ea zer iruditzen zaizun, batez ere formulazioaren aldetik eta balizko egokitasunaren aldetik (abizenen kontua hain da labaingarria...) Ongi izan. --josugoni (erantzun hemen) 21:36, 17 Azaroa 2010 (UTC)

Arabako ezizenez iritzirik?[aldatu iturburu kodea]

Aupa Xabier (eta gainontzeko lankideak), herrialdekako ezizenen zerrendak osatu nahiz, Araba eta Nafarroa Garaikoak falta dira; bigarrena iturri oso sakabanatuekin apurka-apurka egitea beste erremediorik ez dagoela uste dut. Arabaz ordea badira urteak zerrenda luze bat hortik zehar dabilena, adibidez hemen. Duda bi sortzen zaizkit; lehena erdaraz bilduta daudela. Seguru asko gehienak hizkuntza honetan sortuak dira eta asko nahiko bereziak direnez bere horretan utzi beharko lirateke (horixe egiten dute hemen kasurako) baina zenbait kasutan euskaratik badatoz euskarara pasa daitezke; beste batzuk euskaratzea zein neurritaraino komeni den erabakitzeko denbora dago. Beste aldetik, iturri bakarra da momentuz, orduan komeniko litzateke ahal den neurrian herriz-herriko iturriekin uztartzea eta ahalik eta gehien kontrastatzea, neuk herri batzuetakoak (Laudio...) sekulan ez ditut entzun, seguru asko lan ederra da Arabako herri oso txikietakoak bildu dituelako baina "guztietakoak" bildu nahian agian oso zilegi ez diren batzuk sartuta daude. Ondo ibili.--Adrar (esan) 11:05, 27 Azaroa 2010 (UTC)

Aupa berriro; zeuk diozuna dagoeneko buruan nuen, lehen mezuan esan bezala baina denbora beharko da emaitza hobea geratzeko, batez ere euskaratzeko kontu horretan. Iturri fidagarria badago, lehen "deskarga" egiteko herrietako zerrenda alfabetiko hori erabiltzen ari naiz erosoagoa delako baina gero Voces alavesas lanarekin (ikus 303-3154.or.) uztartuko ditut, non ezizenak agertzen diren alfabetikoki. Gerardo López de Gereñuk egina eta beraz berme guztiak ditu, neure asmoa lan hau azalpenak eta itzulpenetarako erabiltzea da baina erabat ixtea zaila izango da. Ikusten duzunez garai bateko zibilizazio nekazari baten isla dira gehienetan, edo datu historikoetan ("juduak"...) oinarrituta, edozein kasutan balio handikoak dira herri asko orain oso txikiak direlako baina beste garai batzuetan auzoherriekin zituen harremanen edo ezaugarrien berri ematen dituzte; momentuz ez nabil gehiegi itzultzen, gehiago itzuliko ditut baina kasu askotan kontrastea behar da (paraje horietako inor animatu bai?): cabezones zer da, "burugogorrak" ala "buruhandiak"? Beste batzuetan aberastasuna gal liteke eta erdarazkoa (ere) jasotzea ez dago sobran: puercos, gorrinos eta charrines; eta beste batzuetan tokiko hiztegian aditua izan behar da esanahia jakiteko...Euskara berreskuratzen ari den honetan apurka-apurka tradizioa sortuko da horietako zenbait kodifikatzeko, lan horretan parte har dezakegu. Bestela egoera linguistikoak ere markatu egiten du, horregatik Bizkaian "jarrillero" edo "tomatero" euskaraz ere esaten hasiak gara euskaraz, nahiz eta erdaratik etorri...--Adrar (esan) 10:12, 29 Azaroa 2010 (UTC)

Ricoshombres[aldatu iturburu kodea]

Xabier, ahal duzunean, begiratu Nafarroako handiki artikuluaren izena. es:Ricoshombres de Navarra euskaratu dut eta ricoshombres hori ez dut inon topatu euskeraz. Eskerrik asko. --Marklar 19:05, 4 Abendua 2010 (UTC)

Primeran. -Marklar 17:44, 8 Abendua 2010 (UTC)

Labore hitza dela eta[aldatu iturburu kodea]

Nekazaritza artikulua lantzen ari naiz eta labore hitzaren esanahiari buruzko zalantzak ditut. Zentzu hertsian, badirudi zereala dela, baina orotariko euskal hiztegian nekazaritzako edzoein emaitza izan daitekeela adierazten duela ere badirudi. Ahal dut labore gaztelaniazko cultivo (edonolako cultivo) edo ingelesezko crop itzultzeko eta agian, hasiera batean nuen bezala hazkuntza edo nekazaritzako hazkuntza jarri (baina hazkuntza emaitza baino, jarduera). Zure iritzi finaren zai. - --Joxemai; (erantzunak) 09:19, 29 Abendua 2010 (UTC)

Iruña-Veleia[aldatu iturburu kodea]

Zorionak artikulu honi eskua sartzeagatik.--Assar; (erantzun hemen) 09:40, 30 Abendua 2010 (UTC)

Nik ere zorionak baino eskerrak eman nahi dizkizut! --JosebaAbaitua 18:11, 12 Urtarrila 2011 (UTC)