Las Chimeneas leizea

Wikipedia, Entziklopedia askea
Las Chimeneas leizea
Cueva de Chimeneas (ciervo).png
Datu orokorrak
Azalera 68,93 ha
Geografia
Koordenatuak 43° 17′ 22″ N, 3° 57′ 52″ W / 43.2894°N,3.9644°W / 43.2894; -3.9644Koordenatuak: 43° 17′ 22″ N, 3° 57′ 52″ W / 43.2894°N,3.9644°W / 43.2894; -3.9644
Honen parte da Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea
Caves del Monte Castillo (en) Itzuli
Estatu burujabea Espainia
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
UdalerriaPuente Viesgo

Las Chimeneas leizea, Puente Viesgo udalerrian dagoena, Kantabriako arte paleolitikoko leku garrantzitsuenetako bat da.[1] 2008ko uztailetik UNESCOren Gizateriaren Ondarearen zerrendan dago, "Altamirako leizea eta Espainia iparraldeko paleolitoko labar-artea" izeneko multzoan.[2]

Paseko haranaren erdian dago, Hornos de la Peña haitzulotik gertu eta Castillo mendian, La Pasiega, Las Monedas eta El Castillo haitzuloak hartzen dituen mendi berean. Castillo mendiko haitzuloek multzo harrigarri oso bat osatzen dute, bai Harri Aroko kultura materialaren ikuspegitik, bai labar-artearen ikuspuntutik.

Berez, barrunbe bat da, tximinia karstikoen bidez komunikatutako bi solairu dituena. Tximinia horiek dira, hain zuzen ere, kobazuloari izena ematen diotenak, izan ere, Chimenea euskaraz tximinia da. Interes arkeologikoa beheko solairuan dago, haitzuloaren goialdea labirinto antzu bat besterik ez baita.

1953an, Las Monedas aurkitu zuen Kantabriako Aldundiko kaminero-talde berak Las Chimeneas ere topatu zuen, eta, hiru urte geroago, Joaquín González Echegaray kantabriar arkeologoak ikerketa bat argitaratu zuen. Bertan, silex-arrastoak, historiaurreko ehorzketak eta kobazuloan grabatutako hainbat lan aipatu zituen.

Multzo osoa, Leroi-Gourhanen III. estiloaren barnean egongo litzateke, hau da, Solutre aldikoa. Karbono-14an egindako datazioek, ordea, aztarnak Madeleine aldikoak direla adierazi zuten.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. Lamalfa, Carlos; Peñil, Javier. (1991). Cuevas de España. León: Editorial Everest ISBN 84-241-4688-3..
  2. (Gaztelaniaz) UNESCO. Cueva de Altamira y arte rupestre paleolítico del norte de España. .

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]