Leioako tranbia
Artikulu hau etorkizunean gerta litekeen gertakari bati buruzkoa da. Litekeena da orri honetako informazioa edozein unetan aldatzea, beraz. |
Leioako tranbia | |||
---|---|---|---|
Datu orokorrak | |||
Garraio mota | Tranbia | ||
Eskualdeak | Eskuinaldea eta Ezkerraldea | ||
Lineak | 1 | ||
Geltokiak | 11 | ||
Jabea | Eusko Jaurlaritza | ||
Datu teknikoak | |||
Luzera | 5,662 km | ||
Galiboa | 1.000 mm | ||
Abiadura maximoa | 50 km/h | ||
|
|
EHU-Leioa-Urbinaga tranbia edo Leioako tranbia Euskal Trenbide Sareak Leioa eta Sestao udalerrietan eraikitzeko tranbia linearen proiektua da.
Aurrekariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2005. urtean tranbia egitasmoa aurkeztu zen, Bilboko metroaren 1. lineari dagokion Leioako geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko campusa elkarlotzeko asmoarekin. Trenbideak bi helburu izango lituzke: batetik, Bilboko metroa erabiltzen duten pertsonek unibertsitateko campusera ailegatzeko garraiobide berria izatea, Bizkaibus autobus zerbitzuarekin batera; eta bestetik, Leioa udalerriko bizilagunak Metro geltokira hurbiltzea, izan ere, geltokia hirigunetik kanpo kokatzen da. Tranbia erabilita Leioa erdigunea eta Metro geltokiaren arteko ibilbidea 5 minututan beteko litzateke.
2018an tranbia eraikitzeko asmoa alde batera utzi eta horren ordez ibilbidea betetzeko autobus elektrikoa ezartzea erabaki zuen Eusko Jaurlaritzak.[1]
Proiektua hiru fasetan eraikitzea aurrikusi zen:
1. fasea: Leioako Metro geltokia - EHUko campusa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Leioako geltokia eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Leioa-Erandioko campusaren arteko trenbidea jasotzen du. Guztira lau kilometro inguruko luzera eta bederatzi geltoki ditu:
- Leioa-Erandioko campusa, linearen amaiera
- Leioa-Erandioko campusa, Errektoreordetza
- Askartza
- Sarriena
- Udaletxea
- Sakoneta
- Arkupe plaza
- Udondo
- Leioako geltokia (lotura Metroarekin)
2010ean fase honi ekiteko Leioako geltokiaren ondoan kotxetegiak eraiki ziren. Eraikuntza-fase honen lanak 2014an amaitzea aurreikusi zen, baina linearen eraikuntza bertan behera gelditu ondoren gaur egun proiektua baztertuta dago.[2][3][4]
2. fasea: Urbinaga - Leioako metroa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bigarren fasean Urbinagako eta Leioako geltokien arteko trenbidea jasotzen da. Sestao udalerrian bi geltoki ditu, horietariko bat Urbinagako geltoki intermodala, tranbidearen geltoki-buru. Zubi mugikor baten bidez Ezkerraldea eta Eskuinaldea elkarlotzea aurreikusten du, tranbiaz gain bidegorria eta oinezkoentzako pasabidea ahalbidetuz. Horrela, Bilboaldeko bi ertzen arteko mugikortasuna hobetzea jasotzen da. Bi geltokiak hurrengoak dira:
- La Punta
- Urbinagako geltokia (lotura Metro, Renfe Aldiriak eta Barakaldoko tranbiarekin)
3. fasea: EHU - Bilboko Aireportua - Bizkaiko Teknologia Parkea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hirugarren fasean trenbideak campusa, Bilboko aireportua eta Zamudioko Teknologia Parkea lotzea aurreikusi zen.
Eraikuntza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2010ean tranbia linearentzako kotxetegiak eraikitzen hasi ziren Leioako geltokiaren ondoan, Gobela ibaiaren bestaldean, eta 2012an lanak amaitu ziren, 11 milioi euroko kostuaz.[5] Lan hauen ondoren eraikitze proiektua gelditu zen, eta gaur egun Eusko Jaurlaritzak ez du aurreikusten lanen berrekitea.[6] Bitartean, Leioako Udalak Sabino Arana etorbidea moldatzeko proiektua egin zuen, tranbiak jaso ahal izateko plataforma bat eraikitzea aurreikusita.[7]
2018ko otsailaren 21ean Eusko Legebiltzarrak adostu zuen Leioako geltokia eta Leioa-Erandioko campusa lotzeko garraio modua berriro aztertzea, tranbia linearen proiektua alde batera utzita. Urte bereko azaroan proiektua baztertu zen, errentagarritasun falta aitzakia, eta horren ordez autobus elektrikoa ezartzearen alde agertu zen Eusko Jaurlaritza.[8]
Tranbiaren ezaugarriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Geltoki bakoitzaren luzeera 30 metrokoa izatea aurreikusi zen, eta trenbidearen zabalera 1.000 milimetrokoa. Ibilbide guztia trenbide bikoitzekoa izan behar zuen.
Tranbia unitate mugikor bakoitza 30 metro luze eta 196 pertsonako edukiera izango luke, horietatik 148 zutik eta 48 eserita, eta mugikortasun urriko pertsonentzako erreserbatutako bi toki. Oinezkoentzako guneetan 30 km/h abiadura gainontzeko guneetan 50 km/h abiadura hartuko luke.
Geltokiak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Leioa-Erandioko campusa, linearen amaiera
- Leioa-Erandioko campusa, Errektoreordetza
- Askartza
- Sarriena
- Udaletxea
- Sakoneta
- Arkupe plaza
- Udondo
- Leioako geltokia
- La Punta
- Urbinagako geltokia
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «El Gobierno renuncia al tranvía y unirá el metro con la UPV con autobuses eléctricos» El Correo 2018-11-10 (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).
- ↑ (Gaztelaniaz) (wiki) Tranvía UPV - Lejona - Urbinaga. .
- ↑ (Gaztelaniaz) (WordPress) El tranvía de Leioa sin financiación del Gob. Vasco.. (Noiz kontsultatua: 2018-01-07).
- ↑ (Gaztelaniaz) Basterra, T.. (2018-01-04). «El Gob. Vasco descarta iniciar el tranvía de Leioa este año» El Correo (Noiz kontsultatua: 2018-01-08).
- ↑ Euskadi.eus. (). «Tranbiak» www.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2018-09-16).
- ↑ Cadena SER. «Tranvía a ninguna parte» (Noiz kontsultatua: 2015-02-17).
- ↑ (Gaztelaniaz) «El estudio de alternativas al tranvía de Leioa estará finalizado «en unas semanas»» El Correo 2018-03-30 (Noiz kontsultatua: 2018-09-16).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Leioa cofinanciará el bus eléctrico entre el metro y la Universidad con hasta 9,2 millones» El Correo 2018-11-15 (Noiz kontsultatua: 2018-11-21).
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Euskotren Tranbia
- Eusko Trenbideak
- Leioako geltokia
- Urbinagako geltokia
- Leioa-Erandioko campusa
- Barakaldoko tranbia