Alberto II.a Belgikakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hona jauzi: nabigazioa, Bilatu
Alberto II.a Belgikakoa
Albert II.jpg
Belgikako senataria


Belgikarren errege

1993ko abuztuak 9 - 2013ko uztailak 21
Balduin I.a Belgikakoa - Filipe Belgikakoa
Bizitza
Jaiotza Laeken1934ko ekainaren 6a (83 urte)
Herrialdea  Belgika
Familia
Aita Leopoldo III.a Belgikakoa
Ama Astrid of Sweden
Ezkontidea(k) Queen Paola of Belgium
Seme-alabak
Anai-arrebak
Leinua House of Saxe-Coburg and Gotha
Lanbidea
Lanbidea politikaria
Jasotako sariak
Sinesmenak
Erlijioa Erromatar Eliza Katolikoa
Albert II of Belgium Signature.svg

Alberto II.a Belgikakoa (Albert Félix Humbert Théodore Christian Eugène Marie, Stuyvenberg jauregian jaio zen, Brusela, 1934ko ekainaren 6an) belgikarren erregea 1993tik, urte horretan bere anaia Balduino I Belgikakoa hil baitzen, eta ondorengorik ez zuenez, Albertok tronua oinordetu zuen. Leopoldo III.aren eta bere lehenengo emaztearen Astrid Suediakoaren semea da. 2013an abdikatu zuen eta tronua bere seme Filiperi pasa zion.

Le Rosey eskola pribatuan ikasi zuen (Suedia), eta bere anaia oinordetu baino lehen Liejako printzea bezala ezaguna zen.

1959ko uztailaren 2an ezkondu zen Italiako printzesa Donna Paola Ruffo di Calabriarekin (1937an jaioa), Fulco Ruffo di Calabria printzearen (Guardia Piemonteseko VI. dukea) eta Luisa Gazelliren (Rossana e di Sebastianoko kondesa) alaba.

Bikoteak hiru seme-alaba izan dituzte:

Mario Danneel kazetariak 1999. urtean, Alberto II.aren emazteari buruzko biografia bat idatzi zuen. Horren ondorioz, erregeak onartu behar izan du ezkontzatik kanpo harreman bat izan duela Sybille de Selys-Longchamps baronesarekin, eta elkarrekin alaba bat (Delphine Boël) izan zutela.

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Alberto II.a Belgikakoa Aldatu lotura Wikidatan