Baudouin Belgikakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Baudouin Belgikakoa
King Baudouin of Belgium.jpg
Coat of Arms of the King of the Belgians.svg
Belgikarren errege

1951ko uztailaren 17a - 1993ko uztailaren 31
Leopoldo III.a Belgikakoa - Alberto II.a Belgikakoa
Bizitza
JaiotzaLaken - Laeken (en) Itzuli1930eko irailaren 7a
Herrialdea Belgika
HeriotzaMotril1993ko uztailaren 31 (62 urte)
Hobiratze lekuaRoyal Crypt (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: miokardio infartu akutua
Familia
AitaLeopoldo III.a Belgikakoa
AmaAstrid Suediakoa
Ezkontidea(k)Fabiola de Mora y Aragón  (1960ko abenduaren 15a -  1993ko uztailaren 31)
Anai-arrebak
LeinuaHouse of Belgium (en) Itzuli
Hezkuntza
HeziketaInstitut Le Rosey (en) Itzuli
Jarduerak
Jardueraksubiranoa, monarka eta amateur astronomer (en) Itzuli
Jasotako sariak
Sinesmenak eta ideologia
ErlijioaErromatar Eliza Katolikoa

Find a Grave: 5528 Edit the value on Wikidata
1992 signature of King Baudouin of Belgium.jpg

Baudouin edo Boudewijn[1] (Brusela, 1930eko irailaren 7a - Motril, Espainia, 1993ko uztailaren 31) belgikarren erregea izan zen 1951tik 1993an hil zen arte. Haren agintaldian independizatu zen Kongo.

Bizitza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Leopoldo III.aren eta haren lehenbiziko emazte Astriden semea zen. 1951ko uztailaren 16an, Leopoldok abdikatu zuenez, Belgikako bosgarren errege bihurtu zen. 1960an, Kongo independizatu zen, eta Belgikak utzi zion indar kolonial izateari. Kontzientzia arazoak zirela medio, zenbait egoeretan abortoa zigorgabetzen zuen legea sinatu nahi ez izateagatik, 1990eko maiatzaren 4an "erregetzarako gai ez izatea” aitortu zuen. Wilfried Martensen gobernuak erregeordetza bere gain hartu eta legea sinatu zuen. Maiatzaren 5ean, Baudouinek berreskuratu zuen kargua. 1991n, Lege Salikoa indargabetu zuen; era horretan aukera eman zien Astrid printzesaren ondorengoei erregetzara iristeko.

1993ko uztailaren 31n hil zen, bihotzekoak jota, Motrilen oporretan zela. Laekengo Elizako erret-panteoian (Brusela) ehortzi zuten. Anaia Alberto izan zuen ondorengo.

Ezkontza[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1960ko abenduaren 15ean, Fabiola Mora y Aragón espainiar aristokratarekin ezkondu zen. Ez zuten seme-alabarik izan.

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo loturak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Baudouin Belgikakoa Aldatu lotura Wikidatan