Lluís Llach
Lluís Llach i Grande (Girona, Katalunia, 1948ko maiatzaren 7a) katalan egile abeslaria da.
Sei urterekin melodiak konposatzen hasi zen, baina 1965era arte ez zuen abestirik ondu. Haren lehen kantak, "Que feliç era, mare", anaia Josep Mariaren letra zuen.
1967an, Els Setze Jutges taldean sartu zenean, Nova Canço mugimenduan hasi zen.
1969ren amaieran, arrakastaren ondorioz, Palau de la Música Catalanan abestu zuen, bakarrik. Horrek garai hartako bakarlaririk onenen artean jarri zuen. Ondoren, Kubara joan zen eta Madrilen bakarrik abestu zuen berriz ere. Hori zela eta, lau urtez Bartzelonan kantatzea debekatu zioten.
Halere, Frantzian hasi zen abesten, Parisen. Han, Olympia antzokia bete zuen kontzertu batean.
1975eko kontzertuen ondoren, atxilotu eta isuna jarri zioten. Gainera, zortzi hilabetez Espainian kantatzeko debekua jarri zioten.
1976 berriz agertu zen Palau Municipal d'Esports de Barcelonan, bai eta jende asko erakarri ere.
Berak onditako abestiak kantatzeaz gain, Konstantinos Kavafis, Joan Salvat-Papasseit, Joan Oliver, Josep Maria de Sagarra, Màrius Torres edo Miquel Martí i Pol poeten olerkiei musika jarri die.
2007an, agur esan zion bakarka abesteari, bi kontzertu hunkigarritan, beti bezain zorrotz: hara bildutako kataluniar politikari guztien aurrean, politikariek Kataluniako Estatutuarekin izandako erdipurdiko jokabidea kritikatu zuen eta salatu zuen Europako ezkerrak gizartea eraldatzeari uko egin ziola hogei urte lehenagotik.
Diskografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1968. Els èxits de Lluís Llach
- 1970. Ara i aquí
- 1972. Com un arbre nu
- 1973. Lluís Llach a l'Olympia
- 1974. I si canto trist...
- 1975. Viatge a Ítaca
- 1976. Barcelona. Gener de 1976
- 1977. Campanades a morts
- 1978. El meu amic el mar
- 1979. Somniem
- 1980. Verges 50
- 1982. I amb el somriure, la revolta
- 1984. T'estimo
- 1985. Maremar
- 1985. Camp del Barça, 6 de Juliol de 1985
- 1986. Astres
- 1988. Geografía
- 1990. La forja de un rebelde
- 1991. Torna aviat
- 1992. Ara, 25 anys en directe
- 1993. Un pont de mar blava
- 1993. A Bigi, perquè el ballis
- 1994. Rar
- 1995. Porrera -Món-
- 1997. Nu
- 1998. 9
- 2000. Temps de revoltes
- 2002. Jocs
- 2004. Poetes
- 2005. i.
Liburuak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Azken urteetan literaturari ekin dio eta bi eleberri eta memoria liburu bat idatzi ditu:
- Memòria d'uns ulls pintats" (Begi margotutako batzuen memoria) Bartzelona: Editorial Empúries, 2012.
- Estimat Miquel (Miquel maitea), Miquel Martí i Pol idazleari eskainita. Bartzelona: Editorial Empúries, 2013.
- Les dones de la principal (Printzipaleko emakumeak) Bartzelona: Editorial Empúries, 2014.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Katalunierazko musika
- Nova Canço
- L'estaca (abestia, Agure zaharra)
Kanpo loturak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Lluís Llach |
- (Katalanez)(Gaztelaniaz) - www.lluisllach.cat, webgune ofiziala
- site Lluis Llach en français