Itsas Sena
| Itsas Sena (76) | |
|---|---|
| Frantziako departamendua | |
| Administrazioa | |
| Estatua | |
| Eskualdea | Normandia |
| Prefetura | Rouen |
| Prefeta | Didier Marie (PS) |
| Azpiprefeturak | Dieppe Le Havre |
| Barrutiak | 3 |
| Kantonamenduak | 69 |
| Udalerriak | 745 |
| Kokapena | |
| Koordenatuak | 49°40′N 0°50′E / 49.67°N 0.83°E |
| Azalera | 6.278 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 1260205 |
| Dentsitatea | 200.733,51385792 bizt/km² |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Itsas Sena (frantsesez Seine-Maritime; antzina Seine-Inférieure) Frantziako ipar-mendebaleko departamendu bat da (76), Normandia zatitzetik sortutako bost departamendutako bat. Normandia eskualdean dago, Sena ibaia itsasoratzen den tokian.
Mugakide ditu Somme, Oise eta Eure departamenduak.
Prefektura Rouen hirian dago; Suprefeturak Dieppen eta Le Havren daude.
Geografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sena ibaiaren, itsasoaren eta Brayko eskualdearen artean hedatzen da.
Cauxeko goi-ordokia hartzen du (200 m inguru), eta kostaldeak pikatuak eta malkortsuak dira.
Ekonomia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Nekazaritza (garia, garagarra, lihoa, bazkarako landareak, behi eta zerri azienda), arrantza eta industria (petrolio findegiak, ontziolak, tresneria elektriko eta mekanikoak, ehungintza, kimika industria, papergintza) dira ekonomia jarduera nagusiak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Frantsesez) Itsas Senako kontseilu nagusiaren webgunea