Doubs (departamendua)
| Doubs (25) | |
|---|---|
| Frantziako departamendua | |
| Administrazioa | |
| Estatua | |
| Eskualdea | Borgoina-Franche-Comté |
| Prefetura | Besançon |
| Prefeta | Claude Jeannerot PS |
| Azpiprefeturak | Montbéliard Pontarlier |
| Barrutiak | 3 |
| Kantonamenduak | 35 |
| Udalerriak | 594 |
| Kokapena | |
| Koordenatuak | 47°10′N 6°25′E / 47.17°N 6.42°E |
| Azalera | 5.234 km² |
| Demografia | |
| Biztanleria | 547163 |
| Dentsitatea | 104.540,12227742 bizt/km² |
| Kontseilu Orokorraren webgunea | |
Doubs (frankoprovenzeraz Dubs) Borgoina-Franche-Comté eskualdeko departamendua da (zenbakia: 25). Doubs departamenduak Jurako iparraldea eta sartaldea hartzen ditu. 500 eta 1.000 metro bitarteko goi-ordokiek osatzen dute lurraldea oro har (altuera gorena: Or mendia, 1.460 m). Neguak luzeak eta gogorrak dira. Abeltzaintza jarduera nagusia da (haragia eta gruyère moduko gaztak). Baso ustiapena ere garrantzizkoa da, baina industria inondik ere ekonomia jarduera nagusia da. Doitasunezko produktuen industria eta erlojuena munta handikoak dira. Zura eta ehun langintza eta mekanika industria (automobilak) Belfort-Montbéliard aldean daude. Turismoa eta eskia munta handikoak dira.
Prefektura Besançon hirian dago.
Mugakide ditu Jura, Saona Garaia eta Belfort Herrialdea departamenduak eta Suitza.
Udalerriak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.