Lorenzo Ghiberti

Wikipedia(e)tik
Hona jo: nabigazioa, Bilatu
Lorenzo Ghiberti
Lorenzo Ghiberti
Ghibertiren autoerretratua Florentziako Katedraleko bataiategiko Paradisuko Atean
Datu pertsonalak
Izen osoa Lorenzo Ghiberti
Jaio 1378
Florentzia, (Italia)
Hil 1455
Florentzia (Italia)

Lorenzo Ghiberti (Florentzia, 1378-1455eko abenduak 1) quattrocentoko idazle, eskultore, arkitekto eta urregin italiar bat izan zen.

Bere aktibitate artistikoa urregin bezala hasi zuen. Alabaina, ez zen 1401 arte ospetsu egin, Florentziako Santa Maria dei Fiori katedraleko bataiategiko bigarren ateak apaintzeko lehiaketan parte hartu zuenean, lehiaketa hori irabaziz, beste finalista izan zen Filippo Brunelleschik sariari ex aequo (meritu berarekin) uko egin ondoren.

Lehiaketa hori irabazi izana erabakigarria izan zen bere bizitzarako, eginbeharraren handitasunak tamaina handiko lantegi bat sortzea eskatu baitzuen, hiriko garrantzitsuena bihurtuko zena mende erdiz. Bertan Pizkundeko artista nabarmen asko prestatu ziren, Donatello, Michelozzo, Uccello, Masolino eta Filarete kasu.

Ate hauetan (Paradisuko Atea) egin zuen lanak hogei urte baino gehiago iraun zuen (1403-1424) eta Jesusen bizitzaren hogei atal eta zortzi santu taila egin ziren, oso estilo zehatzekoa, gotikotik oso gertu zegoena.

Paradisuko Atea. Florentziako Santa Maria dei Fiori katedraleko bataiategia.

Bere lanak hain arrakasta handia izan zuen beranduago Florentziako merkatarien korporazioak bataiategi bererako hirugarren ate bikoitz bat egiteko lana enkargatu ziola, 1452an amaitu zuena. Itun Zaharreko eskenak irudikatzen dituzten brontze urreztaturizko hamar baxuerlieberekin apaindua dago, aurrekoaren erabateko estilo ezberdinean eginak, non pizkundetar perspektibaren arauak jarraitzen diren. Michelangelok ate hau Paradisuko Atea deitu zuen, gaur egun ere hala ezagutzen delarik.

Brunelleschirekin batera beste behin ere iritsi zen finalera Santa Maria dei Fiori katedralaren kupula eraikitzeko lehiaketan, baina oraingo honetan lana Brunelleschiri eman zioten.

Ghibertik Florentziako Orsanmicheleko elizarako brontzezko estatua batzuk ere zizelkatu zituen. Bere azken urteetan bere I Comentarii (Iruzkinak) laneko hiru liburuak idatzi zituen, non margolari eta eskultore italiarren erreferentzia baliotsuak sartu zituen, baita autobiografia bat ere, kontserbatzen den artista baten lehena dena.


Commons-logo.svg
Commonsen fitxategi gehiago dago honi buruz:
Lorenzo Ghiberti