Lou Andreas-Salomé

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lou Andreas-Salomé

Bizitza
JaiotzaSan Petersburgo1861eko otsailaren 12a
Herrialdea Alemaniar Inperioa
HeriotzaGöttingen1937ko otsailaren 5a (75 urte)
Hobiratze lekuaStadtfriedhof Göttingen (en) Itzuli
Heriotza moduaberezko heriotza: giltzurruneko gutxiegitasuna
Familia
Ezkontidea(k)Friedrich Carl Andreas (en) Itzuli  (1887ko ekainaren 20a -
Bikotekidea(k)
Hezkuntza
HeziketaSaint Peter's School (en) Itzuli
Hizkuntzakerrusiera
frantsesa
alemana
nederlandera
Irakaslea(k)Sigmund Freud
Jarduerak
Jarduerakidazlea, psikoanalista, saiakeragilea, autobiografialaria eta filosofoa
InfluentziakFriedrich Nietzsche, Sigmund Freud eta Baruch Spinoza

Musicbrainz: 87670061-3605-48bf-b2ce-5f029f377b3e Discogs: 2910376 Find a Grave: 10911953 Edit the value on Wikidata

Lou Andreas-Salomé, (jaiotza izenez, Luíza Gustávovna Salomé, errusieraz: Луиза Густавовна Саломе; San Petersburgo, Errusiako Inperioa, 1861eko otsailaren 12a - Göttingen, Hirugarren Reicha, 1937ko otsailaren 5a) lehenengotako emakume psikoanalista izan zen eta Sigmund Freudekin eztabaidatu zuen[1]. Idazlea ere izan.

Biografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Lou 16 urterekin

San Petersburgon jaio zen, Errusiako Armada Inperialeko jenerala zen Gustav von Salome eta bere emazte Louise Wilm von Salomeren alaba. Louise (Luíza) bikotearen alaba gazteena zen eta bost mutilen ondoren neska bakarra. Amaren izenarekin bataiatu zuten, eta haurtzaroan maitekiro deitzen zioten Ljola errusiar txikitzaileagatik, eta geroago Lou.[2] Hamazazpi urterekin, leku eta garai horretan emakume batentzat ohikoa den hezkuntzaz harantzago, Hendrik Gillot predikari alemaniarra, bera baino hogeita bost urte zaharragoa, teologia, filosofia, erlijioa eta literatura frantsesa eta alemana irakasteaz konbentzitu zuen. Gillot Lou Salomerekin maitemindu zen, eta emazteaz dibortziatu eta berarekin ezkontzeko asmoa agertu zuen.[3]

1880ko irailean, Zürichera joan zen amarekin, unibertsitatean ikasle gisa izena emateko. Garai hartan, Suitza zen emakumeek unibertsitateko ikasketak mugarik gabe egiteko baimena zuten herrialde bakarra. Amak alabaren asmoak begi onez ikusten ez bazituen ere, azkenean amore eman behar izan zion Louren ikasteko gogo sakonari. Bidaia neska gaztearen osasun fisikorako ere egin zuten, garai hartan odola eztulka ari baitzen. [4]

Salome, Paul Rée eta Nietzsche.

Rée eta Nietzsche[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Louk osasun ahula zuen eta amak Italiako e1882an, 21 urte zituela, Erromara joan zen amarekin. Han ezagutu zituen Paul Rée (denbora batez bere maitalea izango zena) eta Friedrich Nietzsche (geroago, 1894an, Friedrich Nietzsche in seinen Werke, Nietzscheren nortasunari eta filosofiari buruzko ikerketa eztabaidagarri bat idatziko zuen).[4]

Louk osasun ahula zuen eta amak eguzkitan egonaldi bat egitera eraman zuen, Italiara. Erroman Friedrich Nietzsche ezagutzen du eta filosofoak bere benetako maitasun istorio bakarra bizi izan zuen. Nietzschek, harrigarria bada ere, ezkontza proposatu zion, Lourengan bera ulertzeko gai izango zen emakume bakarra aurkitu zuelakoan. Ez zuen onartu, eta trukean bi gizon maiteminduei proposatu zien ekoizpen eta lan intelektualeko hirurteko batean elkartzea. Baina hiruren arteko harremana da, Louri berarekin ezkontzeko alferrik eskatzen dion Paul Rée filosofo aleman aberatsa barne.[5]

Gazteak proposatu zuen "hirutasun" intelektual moduko bat eratzea, eta "ituna ixteko", 1882ko maiatzean atera zuten argazkiak, eskandalu bihurtuko duen eszena batean: "Nietzsche eta Rea, Louk bere esku duen gurdi bati lotuta". Eszena horrek Nietzscheri Zaratustra laneanhonako esaera idaztera bultzatu zion: "Emakumeekin zoaz? Ez ahaztu zartailua" [6] Hirurek Salomeren amarekin bidaiatu zuten Italian zehar, eta Winterplan komuna ezarri behar zutela erabaki zuten. Leipzigera (Alemania) urrian iritsi zirenean, Salome eta Rée Nietzscherengandik banandu ziren, Nietzscheren eta Salomeren arteko arazo baten ondoren.

Salome eta Réeren bidaiek eta estudioek aurrera jarraitu zuten, 1887an Carl Friedrich Andreas ezagutu zuen arte. Salome eta Andreas ezkonduta egon ziren 1887tik 1930ean Andreas hil zen arte, nahiz eta bera ezkontzaren aurka egon eta beste gizon askorekin zituen harremanen aurka agertu. Esaten denez, bere buruaz beste egitearekin xantaia egin zion, berarekin ezkontzea onartzen ez bazuen, eta beti etxe bananduetan bizi izan ziren eta ez zuten sexu harremanik izan.[4]

Rainer Maria Rilke[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Rilkerekin zuen harremana oso hurbila izan zen. Salome hamabost urte zaharragoa zen. Rilkek hogeita bat urte zituenean ezagutu zuten elkar. Hainbat urtez maitaleak izan ziren eta Rilke hil arte idatzi zioten elkarri. Bere harreman luze eta sakonaren froga dira trukatu zituzten eta oraindik mantentzen diren maitasun gutunak.[7] Bera hasi zen Reneren ordez Rainer deitzen, errusiera irakatsi zion geroago ezagutuko zuen Lev Tolstoi eta Aleksandr Pushkin idazleen obrak irakurriz. Louk gizon garrantzitsuak eta arteetako beste pertsona asko aurkeztu zizkion, bere aholkulari eta isilmandatari gisa mantenduz helduaro osoan zehar.

Sigmund Freud[aldatu | aldatu iturburu kodea]

1911n, Sigmund Freud ezagutu zuen eta CURSIVA berehala psikoanalisiarekiko interesa piztu zitzaion, Vienako zirkulu psikoanalitikoan onartua izan zen lehen emakumea izan zen. Biek errespetu eta maitasun sakoneko adiskide harremana mantendu zuten bizitza osoan. 1915etik aurrera, Alemaniako Gotinga hirian kontsulta psikoanalitikoa pasatzen hasi zen, 74 urterekin bere osasunak galarazi zion arte.[3]

« Ezohiko apaltasuna eta diskrezioa zuen.. Ez zuen inoiz bere ekoizpen poetiko eta literarioez hitz egiten. Agerikoa zen bazekiela non bilatu behar ziren bizitzaren benetako balioak. Hurbiltzen zitzaionak bere izatearen benetakotasunaren eta harmoniaren inpresio biziena jasotzen zuen, eta harritzeko, egiazta zezakeen, halaber, emakumeen ahultasun guztiak eta, agian, giza ahultasun gehienak arrotzak zitzaizkiola, edo bizitza osoan menderatu zituela. »
Sigmund Freud, "Lou Andreas-Salomé" (1937ko otsaila).

Ekarpenak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Artega eta inkonformista, gizarteak eta familiak eman zioten papera hautsi nahi izan zuen, eta gazte-gaztetatik Europako zirkulu intelektual abangoardistenetan aktiboki parte hartu zuen, lan oparo eta askotarikoaren (literarioa, kritikoa, filosofikoa eta psikoanalitikoa) egile bihurtu zen arte, partzialki bizitzan bakarrik argitaratu zuena.[8] Bere pentsamenduak psikoanalisi freudiarra Nietzscheren filosofiarekin nahastu zuen eta bere ikasketak, batez ere, nartzisismoan eta sexualitate femeninoari buruzkoak izan ziren.[4]

Bere bizitza askatasun handiarekin bizi izan zuen emakume bat da, bere garairako ohikoa ez zena. XX. mendearen hasieran askatutako emakumearen ikonoa izan zen. Bere ezaugarri izan zen eta bere garaian hainbeste harritu zuen espiritu-askatasuna izan zen bere autonomia intelektuala, sentimentala eta, azken finean, ezinbestekoa aldezten jakin zuen emakume ezagutzaren bizitza baten adierazpena, bere garaiko gizarte-uzkurdurak gorabehera.[8] Azken ehun urteotako funtsezko gizonetako batzuetan maitasun-eragina eta eragin intelektuala izan zuen.[4]

Obra[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Idazle oparoa izan zen, eta eleberri, erromantze, obra eta saiakera ezezagunak idatzi zituen. Erromantzeak idatzi zituen eta gutunak trukatu zituen Georg Lebedour kazetari alemaniarrarekin, Rainer Maria Rilke poeta austriar-hungariarrarekin eta Sigmund Freud eta Viktor Tausk psikoanalistekin, besteak beste. Horietako askoren berri ematen du Lebensrückblick[9] izeneko bere liburuan.

An Encyclopedia of Continental Women Writers[10] publikazioaren arabera, Lou Andreas-Salomék lan hauek argitaratu zituen:

  • Im Kampf um Gott, (1885).[11]
  • Henrik Ibsens Frau-Gestalten, (1892).[12]
  • Friedrich Nietzsche in seinen Werken Wien, (1894) [13].
  • Ruth, (1895).[14]
  • Aus fremder Seele, (1896).[15]
  • Fenitshcka. Eine Ausschweifung, (1898).[16]
  • Menschenkinder, (1899).[17]
  • Ma: ein Porträt, (1901).[18]
  • Im Zwischenland, (1902).[19]
  • Die Erotik, (1910).[20]
  • Drei Briefe an einen Knaben, (1917).[21]
  • Das Haus. Eine Familiengeschichte vom Ende des vorigen Jahrhunderts, (1921).[22]
  • Die Stunde ohne Gott und andere Kindergeschichten, (1922).[23]
  • Der Teufel und seine Großmutter. (1922).[24]
  • Rôdinka, meine russische Kindheit, (1923).[25]
  • Rainer Maria Rilke. Buch des Gedenkens, (1928).[26]
  • Mein Dank an Freud: Offener Brief an Professor Freud zu seinem 75 Geburtstag, (1931).[27]
  • Lebensruckblick. Grundriss einiger Lebenserinnerungen, (1951).[28]
  • Rainer Maria Rilke - Lou Andreas-Salomé. Briefwechsel, (1952).[29]
  • In der Schule bei Freud. Tagebuch eines Jahres, 1912/1913 (1958).[30]
  • Sigmund Freud - Lou Andreas-Salomé. Briefwechsel, (1966).[31]
  • Friedrich Nietzsche, Paul Rée, Lou von Salomé: Die Dokumente ihrer Begegnung, (1970).[32]

Beste batzuk honako hauek ere gehitzen dituzte:

  • Jesus der Jude (1895)[33]
  • Fenitschka. Eine Ausschweifung. Zwei Erzählungen (1898)[34]
  • Vom frühen Gottesdienst (1913)[35]
  • Anal und Sexual (1916)[36]
  • Narzißmus als Doppelrichtung (1921)[37]

Erreferentziak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

  1. (Alemanez) Koepcke, Cordula. (1986). Lou Andreas-Salomé: Leben, Persönlichkeit, Werk : eine Biographie. Insel Verlag, 314 or. ISBN 978-3-458-32605-2. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  2. (Alemanez) Koepcke, Cordula. (1986). Lou Andreas-Salomé: Leben, Persönlichkeit, Werk : eine Biographie. Insel Verlag, 18-19 or. ISBN 978-3-458-32605-2. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  3. a b (Gaztelaniaz) «Lou Andreas-Salomé, la femme fatale a la que Nietzsche pretendió, Rilke amó y Freud admiró» BBC News Mundo (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  4. a b c d e (Gaztelaniaz) Lou Andreas Salomé: La intelectual que fascinó a Nietzsche, Freud y Rilke. .
  5. (Gaztelaniaz) Roudinesco, Elisabeth; Plon, Michel. (1998). Diccionario de psicoanálisis. Paidós, 47 or. ISBN 978-950-12-7326-7. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  6. (Frantsesez) Andreas-Salomé, Lou. (1986). Ma vie: esquisse de quelques souvenirs. Presses universitaires de France ISBN 978-2-13-039422-8. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  7. (Gaztelaniaz) Andreas-Salomé, Lou; Rilke, Rainer Maria. (2016-02-04). Correspondencia. CreateSpace Independent Publishing Platform ISBN 978-1-5238-7341-8. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  8. a b (Gaztelaniaz) Mons, Isabelle. (2019-02). Lou Andreas-Salomé: una mujer libre. Acantilado ISBN 978-84-17346-52-2. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  9. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (2017-03-06). Lebensrückblick. BoD – Books on Demand ISBN 978-9925-0-4983-7. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  10. (Ingelesez) Wilson, Katharina M.. (1991). An Encyclopedia of Continental Women Writers. Taylor & Francis ISBN 978-0-8240-8547-6. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  11. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (1885). Im Kampf um Gott. W. Friedrich (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  12. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (1892). Henrik Ibsens frauen-gestalten nach seinen sechs familien-dramen: Ein puppenheim, Gespenster, Die wildente, Rosmersholm, Die frau von meere, Hedda Gabbler. H. Bloch (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  13. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (1894). Friedrich Nietzsche in seinen Werken. C. Konegen (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  14. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (2016-01-12). Ruth. Books on Demand ISBN 978-3-86199-033-8. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  15. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (1896). Aus fremder Seele: Eine Spätherbstgeschichte. Cotta (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  16. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (1898). Fenitschka. Cotta (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  17. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (1899). Menschenkinder: Novellencyklus. J.G. Cotta (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  18. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (1901). Ma: ein Porträt. Cotta (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  19. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (1902). Im Zwischenland: Roman. A. Bonnier (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  20. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (1910). Die Erotik. Rütten & Loening (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  21. (Alemanez) Rempp, Brigitte; Weber, Inge. (2011-10-17). Drei Briefe an einen Knaben. MedienEdition Welsch ISBN 978-3-937211-03-9. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  22. (Alemanez) Andreas-Salome, Lou. (2016-04-05). Das Haus: Eine Familiengeschichte. nexx verlag gmbh ISBN 978-3-95870-552-4. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  23. (Alemanez) «V. Die Sprache der Stile und die Suche nach dem Sacrum» Gotik ohne Gott? (Peter Lang) (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  24. (Alemanez) Grimm, Jacob; Breu, Christopher; Breu, Jutta. (2016). Der Teufel und seine Großmutter. Hegenbarth Sammlung Berlin ISBN 978-3-945970-03-4. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  25. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (1923). Rodinka. Diederichs (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  26. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (2019-02-13). Rainer Maria Rilke: Buch des Gedenkens. BoD – Books on Demand ISBN 978-3-86199-027-7. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  27. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (1931). Mein Dank an Freud: offener Brief an Professor Sigmund Freud zu seinem 75. Geburtstag. Internationaler Psychoanalytischer Verlag (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  28. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (1951). Lebensrückblick. Niehans (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  29. (Ingelesez) Rilke, Rainer Maria. (1952). Rainer Maria Rilke, Lou Andreas-Salomé: Briefwechsel. Insel (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  30. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (1958). In der Schule bei Freud: Tagebuch eines Jahres, 1912/1913. M. Niehans (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  31. (Alemanez) Freud, Sigmund. (1966). Sigmund Freud: Lou Andreas-Salomé. Briefwechsel. Fischer (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  32. (Alemanez) Lou Salomé, Friedrich Nietzsche, and Paul Rée, Lucerne, 1882. 2005, 220–220 or. ISSN 1091-0239. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  33. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (2014-11-20). Jesus der Jude. MedienEdition Welsch ISBN 978-3-937211-10-7. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  34. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (2017-10-01). Fenitschka. Eine Ausschweifung: Zwei Erzählungen. MedienEdition Welsch ISBN 978-3-937211-72-5. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  35. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (2014-11-20). Von frühem Gottesdienst. MedienEdition Welsch ISBN 978-3-937211-19-0. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  36. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (2018-01-14). Anal und Sexual. ModerneZeiten (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).
  37. (Alemanez) Andreas-Salomé, Lou. (2022-01-29). Narzißmus als Doppelrichtung. Litres ISBN 978-5-04-076244-6. (Noiz kontsultatua: 2024-03-12).