Edukira joan

Luena

Koordenatuak: 43°05′45″N 3°54′01″W / 43.095833333333°N 3.9002777777778°W / 43.095833333333; -3.9002777777778
Wikipedia, Entziklopedia askea
Luena
Luena
Kantabriako udalerria
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaJosé Ángel Ruiz Gómez (en) Itzuli
Izen ofizialaLuena
Jatorrizko izenaLuena
Posta kodea39...
INEk ezarritako kodea39039
HerriburuaSan Miguel de Luena
Geografia
Koordenatuak43°05′45″N 3°54′01″W / 43.095833333333°N 3.9002777777778°W / 43.095833333333; -3.9002777777778
Map
Azalera90,8 km²
Altitudea457 m
MugakideakCorvera de Toranzo, Santiurde de Toranzo, Vega de Pas, San Pedro del Romeral, Merindad de Valdeporres, Valle de Valdebezana, Campoo de Yuso, San Miguel de Aguayo, Molledo eta Arenas de Iguña
Demografia
Biztanleria607 (2024)
alt_left 272 (%44,8) (%52,9) 321 alt_right
Dentsitatea7 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaS

Luena Kantabriako udalerria da. 2009ko urtarrilaren 1eko erroldaren arabera herriak 722 biztanle zituen eta 90,8 km²-ko azalera du.

Udalerria haran bat da (Luena edo Magdalena ibaikoa), Kantauriar mendikatetik Paseko haranarekin bat egiten duen lekuraino hedatzen dena. Udalerri hau oso landatarra da, eta ohiko bizimodua behi-abeltzaintzaren ingurukoa da (bereziki frisiar arrazarena). Luena populazio-joera erregresiboa duen udalerria da.

Iparraldean, Arenas de Iguña, Santiurde de Toranzo eta Corvera de Toranzorekin egiten du muga, mendebaldean Molledo eta San Miguel de Aguayorekin, ekialdean Vega de Pas eta San Pedro del Romeralekin, eta hegoaldean Campoo de Yuso eta Burgosko probintziarekin.

Bailararen lehen aipamen idatzia XI. mendekoa da, noiz Antso II.a erregeak 1068an Oca-Burgosko elizbarrutiari «Fluena»ko mendietako larreen eskubidea eman zionean. Libro de Montería de Alfonso XI lanean (XIV. mendearen erdialdea) «Lueña»ko mendia udan ona dela hartz eta basurdeentzat esaten dute, besteak beste El Escudo, Vega de Arenas (Vegarenas, Entrambasmestas), Vega Escobosa eta Sant Andrés de Lueña lekuak aipatuz.[1] Erdi Aroan, Toranzoko harana bezala, Luena Castañedako etxearen (ondoren Castañedako Kondeen) jurisdikzioaren mende geratu zen, eta auzi ugari sortu zituzten haraneko biztanleek errege-lekua eskatzeko. Aro Modernoan, 1592tik 1784ra, Luenak burdinola bat izan zuen Entrambasmestasen. Santiurde de Toranzo, Corvera de Toranzo eta Puente Viesgorekin batera Toranzoko haranaren zati izan zen,Asturias de Santillanako Merindadearen barruan. Castañedako kondeen agintea XVIII. mendean amaitu zen, eta 1822an udal konstituzionalak sortu zirenean, Luenak errege-leku izaera berreskuratu zuen. 1835ean, Resconorioko udala Luenakoan integratu zen, eta, horrela, egungo udalerria eratu zen.[2]

Gerra Zibilean, Luena soldadu errepublikarrek Burgos aldeko fronteko lerroetara igarotzeko gunea izan zen, baita nazionalen kontrolpeko eremura igarotzen saiatzen ziren eskuindarrak ere. Gainera, bere lurretan El Escudo mendatearen kontrola lortzeko gudua gertatu zen (1937ko abuztuaren 14tik 17ra), non Italiako 23 de Marzo Dibisioak 55 Montañesa de Choque Dibisioa garaitu zuen.[3] Hilaren 16ko haranetik erretiratzean, indar errepublikanoek hainbat zubi suntsitu eta San Migueleko zenbait etxe erre zituzten, baita Udala eta bere artxiboa ere. 17an italiarrek mendatea hartu zuten. Hilaren 18an udal-hiriburura iritsi ziren, eta 19an, borroka labur baten ondoren, italiarrek Entrambasmestas okupatu zuten. Mendatearen gainaren inguruan, borroketan hildako italiarren monumentua dago.

Banaketa administratiboa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udalerriak 28 herri eta herri hustu bat (Vega Escobosa) ditu:


Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2009
2.764 2.827 2.802 2.319 2.486 2.274 1.995 1.649 1.392 1.253 956 722

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Valverde, José A.. (2009). Anotaciones al Libro de la Montería del Rey Alfonso XI. Universidad de Salamanca, Salamanca, 141-142 or. ISBN 978-84-7800-324-2..
  2. (Gaztelaniaz) Cantabria 102 Municipios
  3. (Gaztelaniaz) Goyarrola, Fernando Obregón. (2009). República, Guerra Civil y posguerra en los Valles del Pas (1931-1950). F. Obregón (kontsulta data: 2020-10-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]