Voto

Wikipedia, Entziklopedia askea
Voto
Espainiako udalerria
Cantabria Secadura lou.jpg
Administrazioa
Estatu burujabe Espainia
Autonomia Kantabria
AlkateaDaniel Fernandez (en) Itzuli
Izen ofizialaVoto
Posta kodea39...
INEk ezarritako kodea39102
Geografia
Koordenatuak43°21′21″N 3°29′44″W
Voto (Cantabria) Mapa.svg
Azalera77.7 km²
Altuera28 m
MugakideakColindres, Limpias, Ampuero, Rasines, Ruesga, Solórzano, Hazas de Cesto eta Bárcena de Cicero
Demografia
Biztanleria2.686 (2020)
Red Arrow Down.svg−38 (2019)
alt_left 1.268 (%47.2)1.456 (%54.2) alt_right
Dentsitatea34,57 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+01:00
MatrikulaS

Voto Espainiako Kantabriako udalerria da. 2005ean 2.290 biztanle zituen eta 77,7 km²-ko azalera du. Kokapenari dagokionez, iparraldean Bárcena de Cicero eta Colindres udalak ditu; hegoaldean, berriz, Ruesga eta Ramales de la Victoria. Ekialdean eta mendebaldea, Limpias eta Ampueroko udalak eta Solorzanokoa daude hurrenez hurren.

Natura[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Udal hau Kantabria iparraldeko handienetariko bat da eta mendi inguruan egotearen ondorioz, bertako natura-ondarea oso aberatsa da. Bi itsasadar adierazgarri ditu: Limpiaskoa eta Radakoa. Biak Santoña, Victoria eta Joyeleko paduretako parke naturalean daude. Radakoa, zehazki, Clarín eta Clarón ibaien estuarioa da.

Bertako Herriak[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Votoko udalerria osatzen duten herriak honakoak dira:

  • Bádames (Herriburua).
  • Bueras.
  • Carasa (456 biztanle).
  • Llánez (36 biztanle).
  • Nates.
  • Padiérniga.
  • Rada.
  • San Bartolomé de los Montes.
  • San Mamés de Aras
  • San Miguel de Aras.
  • San Pantaleón de Aras.
  • Secadura.

Ondare kulturala[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ondare kulturaltzat jo daitezkeen haitzuloak bi dira. Alde batetik "Cobrantes" kobazuloa,San Miguel de Arasen dagoena, beste aldetik "El Otero" koba, Secaduran dagoena.

Haitzuloez aparte, bi eraikin daude Voton arreta berezia merezi dutenak: San Carlos kondearen jauregia Valdelastrasen dago (Secadura) eta ondasun higiezina aipagarria da. Beste eraikina Velasco etxea da. Etxe hau Angustinako auzoan dago (Carasa) eta oso garrantzitsua bilakatu zen 2007tik aurrera Kantabriako ondare kulturalean sartu zelak. XVII. mendeko arkitektura estilokoa denez, oso ederra da, baina urteak direla eta, oso egoera txarrean dago.

Demografia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Bilakaera demografikoa
1900 1910 1920 1930 1940 1950 1960 1970 1980 1990 2000 2009
3.151 3.370 3.483 3.598 3.870 4.079 3.698 3.292 2.816 2.661 2.227 2.664

Ekonomia[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Biztanleriaren %28'2k lehenengo sektorean egiten du lan: nekazaritza, abeltzaintza... Bigarren eta hirugarren sektoretan lan egiten duen ehunekoa antzekoa da (%29'6 industrian eta %29'4 zerbitzu sektorean). Azkenik, geratzen den &12'8k eraikuntzan egiten du lan. Votoren ekonomia asko hazi da azken urteotan, atzerriko jende ugari (Bizkaikoa batez ere) han erosi egin duelako bere "bigarren etxea".

Ikus, gainera[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Geografia
Kantabria
Artikulu hau Kantabriako geografiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.